2021-11-02

IRAKURLE KLUBA. ANA MALAGON IDAZLEA.


 

Barakaldoko Irakurzale Klubeko kideak Ana Malagon idazlearekin elkartuko dira abenduaren 14an, 18:00etan, Clara Campoamorren, Ez dakit zertaz ari zaren liburuaz aritzeko. Hona hemen sinopsia:

Bere asperdura eta nazka guraso dibortziatu baten etxetik bestearenera garraiatzen dituen nerabea; aita enpresaria hil ondoren beren erdipurdikeriarekin zer egin ez dakiten seme-alabak; ahizpa atxilotu dutela-eta, haren kargu egitera doan klausurako moja…

Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus.

2021-10-28

BERBALAGUNEKIN SASIBURU MENDILERRORA

 BERBALGUNekoek bi jarduera dibertigarri antolatu dute euskaraz ondo pasatzeko:

Barakaldoko mendiak ezagutu nahi dituzu berbalagunekin? Giro jator eta atseginean euskaraz mintzatu nahi duzu? 

Zer: Errekatxora Sasiburun zehar mendi txangoa

Noiz: Azaroaren 7an, 09:30ean

Nondik: Gurutzetako plazatik abiatuko gara

Komenigarria: mendirako arropa eta oinetako egokiak eramatea, baita ura eta janaria ere.

Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus




Ostiralero, 09:30ean, paseatzeko talde bat daukate Barakaldoko berbalagunek. Bertan parte hartu nahi baduzu, kontaktatu kartelean agertzen den telefono zenbakiarekin. Horrez gain, beste bat atera nahi dute zuri ondoen datozkizun egun eta orduan. Anima zaitez eta esan noiz egin nahi duzun!


Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus


                      ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!



2021-10-26

AMUA ANTZEZLANA.BARAKALDOKO ANTZOKIAN

 BARAKALDOKO ANTZOKIAk oso antzezla interesgarria aukeztuko du datorren larunbatean.

ZER: AMUA ANTZEZLANA.

  Sinopsia.

Anak, bere gaztaroko bi maitale ohi gonbidatu ditu Iratiko etxola batera. Azken asteburu bat, izan zirenaren eta amestu zutenaren izenean. Aitor eta Txolarre etorriko dira bai, baina bata eta bestea ez dira jakinean hiru izanen direla. Elkar asko maitatu dute, elkar asko maite dute, baina zaila da hain intimoa den hori partekatzea. Esklusibotasuna, erromantizismoa, egoa, jabetza, ohitura, kultura eta hezkuntza alde batera uzteak, asteburu bakar batentzat bada ere, barne kalapita galantak eraginen ditu. Oihan basatia, oreinak eta onddoak tarteko, bakoitzak pentsatzen duenaren, erraiten duenaren eta egiten duenaren arteko distantziak pertsonaiak biluztuko ditu. Askatasunaren utopia azkenekoetan dela errana izan zaigu hainbatetan, baina maitasunaren izenean, noraino joan gaitezke?.

 

 

NOIZ:  Larunbat honetan, 20:00etan 

NON: Barakaldo Antzokian 

Axut! Konpainiaren Amua lana aurkeztuko du.



2021-10-15

HITZALDI ILUSTRATUA. ASISKO URMENETA ETA HELENA XURIO

 


SASIBURU ELKARTEkook beste jarduera interesgarri bat antolatu du:

HITZALDI ILUSTRATUA

NOIZ: AZAROAREN 3an, ARRATSALDEKO 19:00etan.

NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.

HIZLARIAK: ASISKO URMENETA ETA HELENA XURIO

410 urte joan dira Espainiako Inkisizioaren auzitegiak Zugarramurdiko 31 bizilagunen aurka LogroƱon gauzatutako prozesutik. Urtemuga hau, eta bereziki akusatuak pairatu zituzten ondorio suntsitzaileak dira lan bikainaren gai nagusia. Liburuan, Asiskok maisuki disekzionatzen du Sorgin Delitua larriaren itzalpean ezkutatzen den trama politikoa.

 

Hala ere, euskaldunon lurraldean Sorginen Ehiza ez zen Zugarramurdira mugatu, baizik eta Erronkaribartik Amezkoako mugetaraino hedatu zen, Lapurdi osoa zeharkatuz, jazarpen modu paradigmatiko gisa agertzen zaigularik Europakoen artean.

 

Asisko Urmenetak garatutako dokumentazio eta ikerketa lanak zailtasunak izan ditu (jakina, historia irabazleek idazten dute), baina berezko nekaezintasunak gaiari buruzko historiografiaren iturri berriak bilatzera eraman zuen, eta besteak beste, MacCulloch eskoziarraren, Monter estatubatuarraren, eta Silvia Federici ekintzaile italiar-estatubatuar ospetsuaren bibliografia trinko eta independenteak aurkitu zituen. 


ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA: sasiburu@gmail.com

2021-10-14

BARAKALDOKO MINTZODROMOA


 Lehenengo mintzodromoa egingo dugu kalean, pandemia hasi zenez geroztik. Beharrezko segurtasun neurriak beteta, bi txanda antolatuko ditugu, euskarak Barakaldoko erdigunea har dezan:

Noiz: urriaren 26an, asteartearekin.

Zer ordutan: goizez 10:30ean eta arratsaldez 18:30ean.

Non: Anaien parkean

Nola: Boskoteka 3 gairi buruz mintzatuko gara. Gai bakoitzari buruz 15 minutuz arituko gara.

Izena emateko: 678 626 567 telefonora deituz edo barakaldo_berba@aek.eus helbidera idatzi

2021-10-04

GURASOLAGUN TALDE BAT LLANON

Laster Llano auzoak gurasolagun talde bat izango du, hortaz, giro onean euskaraz mintzatu nahi baduzu familiak lagunduta, aukera ezin hobea daukazu. Anima zaitez!

2021-09-28

ESNATU NAIZ.KABARETA


 

SASIBURU ELKARTEkoek beste antzezlan dibertigarri bat antolatu dugu.

           ESNATU NAIZ. KABARETA

Elurrek Londresko The Pink Flamingo klubean egiten du lan. Dantzatzeaz eta kantatzeaz gain, bere showa izatea lortu du eta gauero jende asko joaten da bera ikustera. Harrigarria izan da Elurren eraldaketa. Izan ere, duela 10 urtera arte baserrian bizi zen bere familiarekin. Nola demontre lortu du baserritan euskaldun honek underground mugimenduko modako artista izatea Londresen? Zer bizipen izan ditu Elurrek azken 10 urte hauetan? Eta zergatik da BeyoncƩ guzti honen erruduna?

Esnatu Naiz antzerkia, dantza eta musika nahasten dituen showa da. Identitatea, giza-harremanak eta sexualitatea ditu hizpide, besteak beste, baina batez ere, gure nortasunarekin bat egin eta aske bizitzeko gonbitea egiten digu.

Bere azken 10 urteko bizipenen kontakizuna egitearekin batera, hainbat gai zehatzei buruzko hausnarketa egingo du Elurrek obra honetan: harreman sozialak, generoa, auto-estimua, lotsa eta beldurrak, sexualitatea, sorkuntza, bizipoza… gizartean errotuta dauden hainbat ohitura eta arau zalantzan jartzeaz gain, LGBTI+ komunitatearen eskubideen aldeko apustua egin nahi dugu obra honen bitartez.


NOIZ: URRIAREN 14a, OSTEGUNA, 19:00etan.

NON: GURUTZETAK0 KULTUR ETXEAN.


EMAN IZENA:    sasiburu@gmail.com


                  ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!! 

                    ADI! LEKU MUGATUAK!

2021-09-24

GURASO LAGUN BERRIRO ABIAN

 

Familia euskaldun gehiagorekin elkartu nahi duzu euskaraz gehiagotan aritzeko? Euskaraz mintzatu nahi duzu maizago seme-alabekin? Dakizun euskara praktikatu eta hobetu nahi duzu Barakaldoko familia gehiagorekin batera? Ez izan zalantzarik eta izan zaitez Gurasolaguna. 


          ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA:

 678 62 65 67 telefonoan, barakaldo_berba@aek.eus helbidean edo lotura

 honetan: http://emanizena.praktikatu.eus/