2021-03-15

FAMILIAN JOLASTEN

 Barakaldoko gurasolagunek martxoaren 26ean, 6 laguneko hiru txandatan banatuta (17:00, 18:00 eta 19:00etan), elkartuko dira "familian jolasten" ekimena egiteko, Hala Dzipo musika eskolan. Bertan, ispiluaren jolasa, soinuak asmatu eta zenbait erronka egingo dituzte euskaraz ondo pasatu eta dibertitzeko. 

ANIMA ZAITEZTE ETA EMAN IZENA!

Izena emateko 678 626 567 telefonora dei edota barakaldo_berba@aek.eus e-postara mezu bat bidal dezakezu.




2021-03-10

Argazki lehiaketako saridunak!

 🏆📸Lan handia egin duzue eta oso zaila izan da erabakitzea. Artista hutsak zarete!
80 argazki baino gehiagoren artean hiru sari eta accesit bat banatu ditugu, hauek izan dira irabazleak:

🥇IRANTZU
     📦Errigora elikagaien saskia!

 🥈BIRTXUTXU
     📕"Dendaostekoak" - Uxue Alberdi
     📓"Sugarren mende" komikia - asisKo

🥉IDOIA
     🛍️"Zure euskara polita da" poltsa

🏅AINHOA - accesita
     🛍️"Zure euskara polita da" poltsa

👏🏾Eskerrik asko parte hartzeagatik! Zuen euskara polita da!
 







2021-03-08

PLATERETIK BARATZERA

 Udaberri oro bezala, Nafarroako Hegoaldeko hainbat produktu izango ditugu eskura ErriGorari esker. Plateretik baratzera kanpaina martoxaren 4tik 24ra egongo da martxan eta produktu hauek eska daitezke ekoizlearen jatorrizko prezioan:

 Oliba-olio birjina estra eta kontserbak 12 ontziko sortetan (zainzuriak,

 piperrak, orburuak, kardua, menestra, barazkiak, potxak, tomatea,

 kremak, txitxirioak, pasta eta arroza.

 Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da eta kontserbak 12 ontziko

 sortetan, planteamendua urte osorako beste eskatzea da eta. 

 Eskaera-epea martxoa aldera izan ohi bada ere,

 apirilaren bigarren hamabostaldian jasoko dituzu produktuak

 zure herrian.

AEK-k, Ikastolen Elkarteak, Sortzen-ek, Zazpiak Bat-ek eta Errigorak Plateretik Baratzera antolatzen dute kanpaina hau. Ekimen honen bidez, Nafarroako Erriberako ekoizleei laguntzeaz gain, jasotako diruaren parte bat bertako euskalgintza suspertzeko erabiltzen da.




2021-03-02

IRAKURLE KLUBA.DENDAOSTEKOAK LIBURUA



 Barakaldoko berbalagunak Uxue Alberdi idazlearekin elkartuko dira martxoaren 16ean, 19:00etan, Clara Campoamor Kultur Etxean. Bertan "Dendaostekoak" liburuaz jardungo dute giro atsegin eta lasaian eta segurtasun neurriak bermatuta egongo dira. 

Parte hartzeko ezinbestekoa da izena ematea 678 626 567 telefonoaren bidez edota barakaldo_berba@aek.eus e-postara idatziz. 

Plazak mugatuak dira.

2021-03-01

ITSASPETIK AZALERA.ANTZEZLANA

 

SASIBURU ELKARTEKOOK beste ikuskizun interesgarri bat antolatu du KULTUR ERROTA egitasmoaren barruan:

"ITSASPETIK AZALERA, AZALETIK PLAZARA" ANTZEZLANA

“Emakumie naz, kostakue, euskaldune…Barre ein dot baitxe negar be, baina batez be maitxatu izen dot eta maitxatzen dot bizi nazen eta hilko nazen mundu bazter hau.”

Auzkeztera gatozen formatu txikiko antzezlan honetan, poesia, istorioak eta kantuak tartekatzen dira, garai bateko emakumeen bizipenak azaleratzeko. Kostaldeko herrietan, olatuen joan-etorriak ekartzen ditu bizibidea eta heriotza; poza eta tristura; maitasuna eta gorrotoa… eta aspaldiko kontu etakantu zaharrak.

Antzerki honetan, mendeetan zehar kresalak emakumeei azalean utzitako aztarnak bildu eta plazaratuko ditugu: askatasun eza, ezkontz behartuak, maitasun ukatuak eta emakume izate hutsagatik ezarritako rol derrigortuak"


ADI EGON! AFOROA MUGATUA DA!

NOIZ: MARTXOAREN 17an, arratsaldeko 19:00etan

NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.


EMAN EZAZU IZENA: sasiburu@gmail.com


2021-02-12

PAPEREZKO ZIRKUA.APIKA.SARRERAK AGORTUTA.

 



ADI EGON!!

SASIBURU ELKARTEKOOK ANTOLATU DUGUN APIKA TALDEKO SAIOAREN SARRERAK AGORTURIK DAUDE.

BESTALDE, GOGOAN IZAN ZEURE EUSKARA POLITA DA KANPAINAKO POLTSAK SALGAI DAUDELA AEK-KO EUSKALTEGIAN.



 

2021-02-09

GURASOLAGUN TALDEA DESERTU AUZOAN


   Barakaldoko Desertu auzoan gurasolagun talde bat osatuko da. Bertan, hainbat familia euskaraz elkartu eta arituko dira giro on eta alaian.

 Animatuz gero, jarri gurekin harremanetan: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus. Talde txikiak izango dira eta toki seguruetan elkartuko dira.


ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU!!

IPUIN KONTALARIA GURUTZETAN



 


SASIBURU elkartekook beste jarduera dibertigarri bat antolatu dugu umeentzat.

PAPEREZKO ZIRKOA. IPUIN KONTALARIA

NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.

NOIZ: OTSAILAREN 26an, ostirala, 18:00etan.


ADI EGON! AFOROA OSO MUGATUA BAITA (45 ikusle).



Pandemia dela eta, izena ematen duzuenok hogei minutu arinago etortzea eskatzen dizuegu ikusle guztiei tenperatura neurtzeko eta dagokizuen eserlekuan ondo kokatzeko.
Umeen ardura guraso batek behintzat arduratu beharko du.
Bestela sarrera librea izango da okupatu ez diren lekuetan (antzezlana hasi baino 5 minutu lehenago aforoa bete arte).


ANIMA ZAITEZTE ETA EMAN IZENA!! (Izen deiturak eta telefonoa+umea edo umeen izenak).

EMAN IZENA: sasiburu@gmail.com