2012-09-12

"Euskaraz bizi nahi dut" herri lasterketa


Uztailean aurreratu genizuenez Barakaldoko zenbait elkarte euskaltzaleren artean jarduera batzuk antolatu ditugu KONTSEILUAK proposaturiko euskararen aldeko lasterketa dela eta. Euskararen aldeko festa hau datorren asteko larunbatean, irailak 22, arratsaldeko 17:00etatik aurrera.izango da.Lasterketaz gain umeentzako gaztelu puzgarriak, erromeria, truke azoka eta askaria egongo dira besteak beste.



HATOR ETA PARTE HARTU !!

2012-07-20

"Euskaraz bizi nahi dut " LASTERKETA


Euskararen gizarte erakundeen Kontseiluak datorren irailaren 22an Euskal Herriko hainbat herritan  "Euskaraz bizi nahi dut" lelopean, herri-lasterketak antolatu ditu ordu berean. Barakaldon ere euskararen erabileraren aldeko ekimenaren antolakuntzan lehenengo urratsak eman ditugu dagoeneko zenbait elkartek, besteak beste geureak Sasiburu elkarteak.
Kontseilua erakundeko lagunek  euskarazbizinahidut.org.webgunea martxan jarriko dute  lasterketa honi buruzko informazio zehatza emateko.Guk ere aurrerago lasterketa honetan parte hartzeko geure blog honetan apuntatzeko tokien berri emango dizuegu.





2012-06-18

Euskal Kultur Astea San Bizenten

Ekainaren 18tik 22ra arte HALADZIPO elkartekoek EUSKAL KULTUR ASTEA antolatu dute, aste honetako arratsaldeetan hainbat jarduera eta ekintza prestatu dituzte, adin eta ikusle mota guztietarako.
Ekintza hauek 18:30etatik aurrera hasiko dira San Bizente auzoan zehar. Kalejirak, umeentzako tailerrak, hitzaldiak, ...
Eta dena behar bezala burutzeko, larunbatean 23an, Euskal Musikaren Jaia ospatuko dute: 11:30ean KALEJIRA hasita, Anaien Parketik San Bizenteko parkeraino, eta, bertan, 12:30ean, EKITALDI MUSIKALA. Ondoren 15:00etan HERRI BAZKARIA. 
Jarduera hauei buruzko informazio zehatzago duzue  euren webgunean: www.haladzipo.org

2012-06-14

Ibarrakaldu dantza elkarteko jaia


Ekainaren 16an, larunbata, Ibarra-kalduren ikasturte amaierako jaia ospatuko dute. Elkarteko dantza talde guztiek hartuko dute parte emanaldi batean, arratsaldeko 18:00etan, Santa Teresa plazan. 
Ondoren, 21:30ean, elkarteko egoitzan afari bat antolatu dute. Izena emateko, Ibarrakalduko bulegora joan zaitezkete.
Prezioa: 12 euro pertsona bakoitzeko.


2012-06-12

Gazta Zati Bat dokumentala Barakaldon

Datorren asteko asteratean, ekainaren 19an, Barakaldoko antzokian  euskarazko film interesgarri bat ikausteko aukera izango dugu:
Gazta Zati Bat dokumentalak euskal gatazkaren gaia era berritzailean aurkeztuko du: gertakizun handien hurbileko begirada eskaintzen du, historia handia letra txikiarekin kontatzen du, gertutasunez, intimismoz, umorez... Giza faktorea azpimarratzen du eta historiaren eta albisteen kronika estereotipoetatik aldentzen da. 
Filma hau  Jon Maia bertsolariaren zuzendaritzapean burutu dute. 


ANIMA ZAITEZ!!






Hementxe duzue film honetako trailerra: 
 http://vimeo.com/40230513


NON:  BARAKALDOKO ANTZOKIAN.
NOIZ: DATORREN ASTEARTEAN, EKAINAREN 19AN, 20:00ETAN.

2012-06-08

BERRIA LAGUN KANPAINA

BERRIA egunkaria zure ziztada behar dugu kanpaina hasi du, krisia dela eta publizitatearen sarrerak gutxitu zaizkie hedabideei.Hori dela eta euskarazko egunkari bakarra den Berriak euskaltzale guztion laguntza eskatzen du egoera larri honetatik ateratzeko, eta  horretarako diru ekarpen txiki bat egin dezagun.Informazio gehiago edo diru-laguntza hori emateko ondoko helbide honetara jo dezakezue:

www.berria.info/berrialaguna

2012-06-07

KAPELA EGUNA BARAKALDON

Har ezazue txanoa, kapela, txapela edo nahi duzuena eta hurbildu bihar Barakaldora!!!!
Triki-poteo mundiala egingo dugu!!! 19:30etan Barakaldoko AEKn elkartuko gara, eta San Bizentetik buelta eman ondoren, Bagatzara joango gara.
Berandu bazatoz, lasai, jarrai ezazu musikaren soinua eta topatuko gaituzu!!!
Bihar arte, berbalagunok!
 
 

Erromeria San Bizenten



 "BARAKALDO ERROMERIAN 2012" Programaren barruan eta Laguntasuna Taldeak antolatuta, Erromeria bat izango dugu Barakaldon berriz ere.

Eguna: Ekainak 9, larunbata. Ordua: 20:00etan
Lekua: San Bizente Plazan

Animatu zaitez eta etorri Laguntasunakoekin dantzaz gozatzera!!