2021-06-18

LUR BARNEA PROIEKTU MUSIKALAREN AURKEZPENA

 

SASIBURU ELKARTEAk beste jarduera interesgarria antolatu du.

"Azken esperantzaren guda.Noaingo bataila" 

HITZALDI-AURKEZPENA.

Lur Barnea Aingeru Gorrotxategi musikariaren azken proiektua da, rock eta folk musikaren uztarketa berri bat. Rockaren indarra eta erritmoak euskal folkaren elementuekin nahasten dira, non albokak berebiziko protagonismoa duen. Euskal Herriko historia eta mitologia jorratuko du Lur Barneak.


  Ekainaren 10ean, lehenengo abestia estreinatu zen  Lur Barneako YOUTUBE kanalean. "Azken esperantzaren guda" (Noain 1521-2021) da lehenengo kantaren izena eta Martintxo Altzueta marrazkilariaren ilustrazioetan oinarritutako bideoklipa izango da. Aurten Noaingo batailaren 5. mendeurrena ospatuko da (1521/06/30), bataila garrantzitsu bezain ezezaguna, eta bertan batailaren gorabeherak eta ondorioak azaltzen dira.   

Aingeru Gorrotxategi Alemanian bizi zela, 2004 eta 2008 urteen artean, behin Königstein herrian ospatzen zen Erdi Aroko jai batera joan zen eta han garai hartako musika estiloa jotzen zuten taldeak ezagutu zituen. Esperientzia hartaz lituraturik, In Extremo, Schelmish, Subway to Sally, Omnia eta antzerako taldeak jarraitzen hasi zen. Rock eta folk musika uztartzearen ideia hori euskaraz egiteko asmoa buruan izan zuen ordutik eta 2015ean abestiak konposatzen hasi zen eta 2021ean jaio da Lur Barnea. Horretarako, Poloniako Poznan hiriko musika jaialdi batean ezagutu zuen Eneko Benito (Garilak 26) albokariarekin elkartu da abentura berri honetan.

Ekainaren 10ean, lehenengo abestia estreinatu zen  Lur Barneako YOUTUBE kanalean. "Azken esperantzaren guda" (Noain 1521-2021) da lehenengo kantaren izena eta Martintxo Altzueta marrazkilariaren ilustrazioetan oinarritutako bideoklipa izango da. Aurten Noaingo batailaren 5. mendeurrena ospatuko da (1521/06/30), bataila garrantzitsu bezain ezezaguna, eta bertan batailaren gorabeherak eta ondorioak azaltzen dira.





PLAZA MUGATUAK.

ANIMA ZAITEZ ETA IZENA  EMAN info@sasiburu.eus

NOIZ: EKAINAREN 29an, 19:00etan.

NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.

iruzkinik ez:

Argitaratu iruzkina