2018-01-31
"BARAKALDO ETA EUSKARA" HAUSNARKETA JARDUNALDIA
Zergatik ez dugu euskaraz sarriagotan berba egiten Barakaldon? Inertzia, lotsa, gehiegizko zuzentasuna...zer egin dezakegu egoera hori aldatzeko?
Euskaltzaleon TOPAGUNEA, UDALEKO EUSKARA ZERBITZUA eta SASIBURU elkarteak "BARAKALDO ETA EUSKARA" izeneko hausnarketa jardunaldia antolatu dugu.
Hausnarketa prozesu irekia dugu, bertan Barakaldoko euskaltzale eta euskaldun oro gonbidatuta zaudete bertan parte hartzera.
Gogoeta jardunaldia edo prozesu hau hiru saiotan burutzeko asmoa dugu, lehenenego saioa datorren asteko asteartean, otsailak-6, arratsaldeko 19:00etan izango dugu Clara Campoamor Kultur etxean (bertan izango dira 3 saioak).
Parte hartu gura baduzu, zeure izena eta posta elektronikoaren helbidea bidali ahal diguzu geure emailera:
sasiburu@gmail.com
Bestela, datorren asteko lehen saiora etorri eta gogoeta prozesu honetan esku hartzeko gogoa adierazi antolatzaileei.TOPAGUNEko moderatzaile pare bat etorriko zaigu eta hausnarketa prozesu honen nondik norakoak bideratzen lagunduko gaituzte.
Anima zaitez eta etorri!!
ZER: "BARAKALDO ETA EUSKARA" HAUSNARKETA PROZESUA
NOIZ: OTSAILAK-6, ASTEARTEA, ARRATSALDEKO 19:00ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN (CLARA CAMPOAMOR).
2018-01-22
Antxo eta Pantxa jaietan
San Bizenteko jaietan umeentzako beste euskarazko jarduera dibertigarria daukagu Alkartu ikastolan.
" Amamaren ganbara" Pantxo eta Antxa pailazoen emankizuna datorren larunbatean, urtarrilak-27, arratsaldeko 18:00etan.
Baita ere, besteak beste Burubika arropa bizia eta seriegrafia tailerra izango dugu urtarrilaren 26an eta Artisauen Azoka urtarrilaren 27an goizeko 11:30etatik 14:30ak arte.
GORA SAN BIZENTEKO JAIAK!!
2018-01-19
SAN BIZENTEKO JAIETAN EUSKARAZ
ONDO PASA JAIETAN!!
Urtarrilak 19, ostirala
- 22:00_ Folk session Atari tabernan, Laguntasuna elkartea
Urtarrilak 20, larunbata
- 10:00_ Pala txapelketa Eguzkiagirre frontoian
- 13:00_ BERTSO TRUK. Bertso desafio ibiltaria San Bizente plazatik hasita.
- 14:30_ Gazte bazkaria gaztetxean
- 16:30_ Bazkalostea eta bertsoak gaztetxean
- 19:30_ Erromeria ibiltaria
- 20:00_ Euskal erromeria tradizionala, Velazquez plazan (Laguntasuna elkartea)
- 20:30_ HalaDziporen abesbatzaren 25. urteurrena, San Bizente elizan
- 22:00_ Kontzertuak: Sutan / Leihotikan / Kirrinka Krew
Urtarrilak 21, igandea
- 12:00_ Laguntasuna elkartearen txistulariak eta Lutxanako dultzaineroak
- 13:00_ Dantzari Txikien Emanaldia, Elizateko plazan (Amaia, Erreka-Ortu, Ibarrakaldu, eta Laguntasuna)
Urtarrilak 22, astelehena
- 12:00_ Txikien txokoa eta puzgarriak, Alkartu ikastolan
- 13:00_ Txistulariak Elizaren atean
- 17:00_ Umeentzako Ipuin kontalaria “Karol Perexila”, Clara campoamor zentro zibikoan
- 18:00_ Gazte Txokoa Makala II, Gaztetxean
- 19:00_ Hala Dziporen Fanfarrea auzoan zehar
Urtarrilak 24, asteazkena
- 19:00_ Hala Dziporen abesbatza auzoan zehar
Urtarrilak 25, osteguna
- 19:30_ Pintxo dastaketa, Martxoak 8 plazan (Sasiburu eta Berbalagun)
Urtarrilak 26, ostirala
- 19:00_ Euskaltzaleon paseoa KLAPPETARRAK musikarekin, “Gran Parada-tik” hasita, AEKren eskutik.
- 20:00_ Lagun Artean Kantari auzoan zehar, Laguntasunaren eskutik
- 22:00_ Bertso afaria San Bizenteko garagardotegian: Miren Amuriza eta Unai Iturriaga
Urtarrilak 27, larunbata
- 12:00_ Txotxongiloak, Aitzolekin San Bizenteko plazan
- 13:30_ Harrizulatzaileak
- 18:00_ Umeentzako antzerkia: “AMAMAREN GANBARA”, Antxo ta Pantxa, Alkartu Ikastolan.
- 18:30_ Dantza eta musika emanaldia, Elizateko plazan, Laguntasuna
- 19:30_ Laguntasunaren Fanfarrea, auzoan zehar
- 23:00_ Batek Daki erromeria, San Bizenteko parkean
Urtarrilak 28, igandea
10:00_ Nekazaritza Azoka San Bizenteko parkean
11:00_ Barakaldoko Udal Txistu Banda
12:30_ Elizateko Aurreskua, Elizateko plazan (Laguntasuna)
12:30_ Sanbi Dantzan! saio interaktiboa San Bizenteko parkean, HalaDziporen eskutik
13:00_ Laguntasunaren Erraldoien Konpartsaren kalejira
13:00_ Aizkolariak, San Bizente parkean
18:00_ Disko Festa San Bizente plazan
Datorren urtarrilaren 26an, ostirala, urteroko ohiturari jarraituz Bertso afari aparta izango dugu San Bizenteko jaien barruan Kilika bertso eskola, San Bizenteko Jai Batzordea eta Sasiburu elkarteen eskutik.
Dagoeneko sarrerak salgai dituzue Barakaldoko AEK-ko euskaltegian 20 eurotan.
2018-01-11
Kike Amonarriz eta Iker Martinez de Lagosen hitzaldia, Barakaldon.
“BARAKALDON
EUSKARAREN ERABILERA HANDITZEKO PALANKAK”
Datorren ostegunean,
urtarrilak 18, Kike Amonarriz hizkuntzalari eta aurkezleak eta Iker Martinez De
Lagos Euskaltzaleen Topaguneko kideak hitzaldia eskainiko dute Barakaldoko
Clara Campoamor kultur etxeko auditoriumean, arratsaldeko 19:00etan hasita.
“Barakaldon euskararen erabilera handitzeko palankak”
izenburua izango duen solasaldian gaur egungo egoeratik abiatuta aurrera
egiteko dauden aukerak baloratuko dituzte hizlariek eta parte hartzaileek.
Barakaldon, ia Euskal Herri
osoan bezala, azken hamarkadetan nabarmen igo da euskaraz hitz egiteko edo
ulertzeko gai diren pertsonen kopurua. Hala ere, herri gehienetan bezala,
Barakaldon ezagutzaren gorakada horrek ez du ekarri, oraingoz, erabileraren igoera esanguratsurik.
Zeintzuk dira euskararen
egoeraren gako inportanteenak? Zer gerta daiteke hurrengo
urteetan? Zer mezu, proposamen eta jokaera izan daitezke eraginkorrak
euskararen ezagutzarekin batera erabilera ere areagotzeko? Zein da egiteko
horretan herritar eta entitate
euskaltzaleek duten funtzioa? Zerk mugitzen gaitu?
Hitzaldia Sasiburu euskara
elkarteak, Udal Euskara Zerbitzuak eta Euskaltzaleen Topaguneak antolatu dute.
Hiru eragileek Barakaldoko euskaltzaleentzako hausnarketa-prozesu irekia
antolatu dute hurrengo asteetarako, eta hilaren 18ko hitzaldi hau gogoeta
kolektibo horretarako abiapuntua izango da.
2018-01-10
San Bizenteko jaietan euskaraz
San Bizenteko jaietan laster murgilduko gara.SASIBURU ELKARTEKOok azken urteotan legez pintxo dastaketa antolatu dugu BERBALAGUNekoen laguntzaz.
ZER: PINTXO DASTAKETA.
NOIZ: URTARRILAK-25, OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 19:30EAN.
NON: MARTXOAREN 8KO PLAZAN (SAN BIZENTE AUZOAN).
Bestalde, datorren urtarrilaren 26an, ostirala, urteroko ohiturari jarraituz Bertso afari aparta izango dugu San Bizenteko jaien barruan Kilika bertso eskola, San Bizenteko Jai Batzordea eta Sasiburu elkarteen eskutik.
ZER: BERTSO SAIOA
BERTSOLARIAK: UNAI ITURRIAGA ETA MIREN AMURIZA
NOIZ: URTARRILAK 26, OSTIRALA. GAUEKO 22:00ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO GARAGARDOTEGIAN.
BERTSOLARIAK: UNAI ITURRIAGA ETA MIREN AMURIZA
NOIZ: URTARRILAK 26, OSTIRALA. GAUEKO 22:00ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO GARAGARDOTEGIAN.
Sarrerak salgai dituzue Barakaldoko AEK-ko euskaltegian 20 eurotan.
2018-01-01
SASIBURU elkarteak, Barakaldoko Udal Euskara Zerbitzuak eta euskatzaleon TOPAGUNEAK hitzaldi biziki interesgarria antolatu dugu:
"Barakaldon, euskararen erabilera handitzeko palankak"
Hona hemen hizlarietako batek, Kike Amonarriz soziolingusita, telebista aurkezle eta euskatzale ezagunaren berba batzuk:
"Gaur egun, lehen aldiz gure historian, lehen lana bilatu edo lehen haurra izan duten Euskal Herriko gazte gehienak D ereduan ikasitakoak dira. Baina zein da beren ohiko hizkuntza? Zein hizkuntzatan hasi dira lanean? Euskara familia hizkuntzatzat al dute? Hurrengo urteetan lortuko bagenu belaunaldi gazte horrek euskara gaur egun baino nabarmen gehiago erabiltzea esparru guztietan, hizkuntzaren normalizazio bidean urrats sendoak egingo genituzke."
ZER: "Barakaldon, euskararen erabilera handitzeko palankak" hitzaldia.
HIZLARIAK: Kike Amonarriz eta Iker Martinez de Lagos
NOIZ: Urtarrilaren 18an, osteguna, 19:00etan
NON: Clara Campoamor kultur etxean.
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!
2017-12-04
BERBALAGUNON TOPAKETA
Barakaldoko berbalagunek, dagoeneko, hitzordua finkatu dute elkar
ezagutu eta euskaraz mintzatzeko. Hala Dzipok musika jarriko dio ekimen
honi eta elkar ezagutzeko jolasak egoteaz gain, sariak ere izango dira
partaideentzat.
Zer: Berbalagunon topaketa. Musika, poteoa, jolasak eta opariak
Non: Gran Parada tabernan, San Bizente kalean AEK euskaltegiaren ondoan
Noiz: Abenduak 15, ostirala
Zer ordutan: 19:00etan.
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!
2017-11-29
BIZITZAREN LABORATEGIA ARRONTEGIN
SASIBURU elkartekook datorren abenduaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 17:45ean beste jarduera interesgarria antolatu dugu umeentzat:
BIZITZAREN LABORATEGIAN
"Marikalanbre bizitzaren laborategian" liburuaren egileak, zientzia oinarri dituzten kontakizun bitxiak eta barregarriak esperimentuekin nahasten ditu, haurren jakin-mina pizteko eta ondo pasatzeko helburuarekin. Esperimentu guztiak gero haurrek berek egiteko modukoak dira, etxeko materialak erabilita, eta inolako arriskurik gabe.
5-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.
5-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.
NOIZ: ABENDUAK 15, OSTIRALA, ARRATSALDEKO 17:45EAN
NON: AINARA AISIALDI TALDEKO LOKALEAN (BIZKAIA KALEA, 36) ARRONTEGIN.
ANIMA ZAITEZ ETA EKARRI ZEURE SEME-ALABAK!! musutruk!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)