2017-09-11

"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" 6. HERRI LASTERKETA

Aurten Arrontegiko jaietan seigarren aldiz antolatuko dugu herri-lasterketa . "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. 
Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekoek ekimen honetan parte hartzera.
Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta eskuratu ahal izango ditugu bertan.


 NOIZ: datorren larunbatean, IRAILAK-16, eguerdiko 12:30etan.
 NON: SAN LUIS PLAZAn.
 Arrontegiko jaien barruan ekimen honetan parte hartzeko aukera izango dugu  umeek nahiz helduok.

  ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!


2017-09-05

Kultur etxeen euskarazko ikastaroen eskaintza

Hementxe duzue Barakaldoko kultur etxeen eskaintza, aisialdian euskaraz disfrutatzeko. Ikastaro benetan interesgarriak egongo dira Kultur etxe guztietan; baina, ADI!! Oraintxe eman behar duzue izena (nahiz eta ikastaroa urtarrilean izan), bestela plazarik gabe geratuko zarete!! 

Animatu zaitezte!! Bikain pasatuko duzue, jendea ezagutu eta euskaraz gozatu: 

  • Matrikulairailaren 4tik 11ra, kultur etxeetan
  • CLARA CAMPOAMOR Z.Z.
    • Haurrentzako ikastaroak:
      • Koreografia (2011-2009 bitartean jaioak) / astelehenetan / 17:15 - 18:15 / 58,50€
      • Koreografia (2008-2006 bitartean jaioak) / astelehenetan / 18:30 - 19:30 / 58,50€
      • Pintura (2011-2009 bitartean jaioak) / astelehenetan / 17:15 - 18:45 / 90,68€
      • Pintura (2008-2006 bitartean jaioak) / asteazkenetan / 17:15 - 18:45 / 87,75€
      • Matematika eroak (2011-2009 bitartean jaioak) / urriak 21, 28; azaroak 4, 18 / 10:15 - 11:15 / 7,80€
      • Matematika eroak (2008-2006 bitartean jaioak) / urriak 21, 28; azaroak 4, 18 / 11:30 - 13:00 /11, 70€
      • Etorkizuneko biologoak (2011-2009 bitartean jaioak) / azaroak 25; abenduak 2, 16 / 10:15 - 11:15 / 5,85€
      • Etorkizuneko biologoak (2008-2006 bitartean jaioak) / azaroak 25; abenduak 2, 16 / 11:30 - 13:00 / 8,78€
      • Robotika eta programazioa (2009-2008 bitartean jaioak) / urtarrilak 13, 20, 27; otsailak 3, 10, 17 / 10:15 - 11:45 / 17,55€
      • Robotika eta programazioa (2007-2006 bitartean jaioak) / urtarrilak 13, 20, 27; otsailak 3, 10, 17 / 12:00 - 13:30 / 17,55€
    • Familientzako ikastaroak:
      • Zumba familian (2011-2009 bitartean jaioak) / larunbatetan / 10:00 - 11:00 / 58,50€ familiakide bakoitzeko
      • Zumba familian (2008-2006 bitartean jaioak) / larunbatetan / 11:00 - 12:00 / 58,50€ familiakide bakoitzeko
      • Barrearen tailerra (2011-2008 bitartean jaioak) / azaroak 9, 16, 23, 30 / 17:30 - 19:00 / 11,70€ familiakide bakoitzeko
    • Helduentzako ikastaroak:
      • Dekorazio arteak / ostegunetan / 18:30 - 20:30 / 117,00€
      • Pintura zerupean (urban sketcher) / ostiraletan (apiriletik ekainera) / 19:00 - 20:30 / 29,25€
      • Gorputz-jarrera heziketa / urriak 11, 18, 25; azaroak 8, 15, 22, 29 / 19:30 - 21:00 / 20,48€
  • GURUTZETAKO Z.Z.
    • Haurrentzako ikastaroak:
      • Pilates txikia (2011-2006 bitartean jaioak) / ostiraletan (urtarrila) / 17:45 - 18:45 / 5,85€
      • Robotika (2009-2008 bitartean jaioak) / larunbatetan (azaroa eta abendua) / 10:00 - 11:30 / 17,55€
    • Familientzako ikastaroak:
      • Familia sukaldean (2011-2006 bitartean jaioak) / asteazkenetan (otsaila) / 17:00 - 18:30 / 11,70€ familiakide bakoitzeko
      • Pintura familian (2011-2006 bitartean jaioak) / ostegunetan / 17:00 - 18:30 / 87,75€ familiakide bakoitzeko
      • Gorputz adierazpena (2011-2006 bitartean jaioak) / larunbatetan (urria) / 10:00 - 11:30 / 8,78€ familiakide bakoitzeko
    • Helduentzako ikastaroak:
      • Kundalini yoga / astelehenetan / 19:00 - 20:30 / 90,68€
      • Sukaldaritza japoniarra / ostegunetan (otsaila) / 18:00 - 20:00 / 15,60€
  • BURTZEÑAKO KULTUR ETXEA
    • Haurrentzako ikastaroak:
      • Txikizumba (2011-2009 bitartean jaioak) / ostegunetan / 17:00 - 18:00 / 58,50€
  • RETUERTOKO KULTUR ETXEA
    • Haurrentzako ikastaroak:
      • Dantza modernoa (2011-2006 bitartean jaioak) / asteazkenetan / 18:00 - 19:00 / 58,50€
    • Familientzako ikastaroak:
      • Kokedamak eta hiri ortua (2011-2006 bitartean jaioak) / martxoak 7, 14, 21 / 18:00 - 19:30 / 8,78€ familiakide bakoitzeko
    • Familia-kontziliazioa (familientzat soilik):
      • Helduak: Zumba / ostiraletan / 18:15 - 19:15 /58,50€
      • Haurrak: Arte laborategia (2011-2006 bitartean jaioak) / ostiraletan / 18:00 - 19:30 / 87,75€
    • Helduentzako ikastaroak:
      • Kundalini yoga / asteazkenetan / 18:15 - 19:45 / 87,75€
  • ZUHATZUKO KULTUR ETXEA
    • Haurrentzako ikastaroak:
      • Koreografia (2011-2009 bitartean jaioak) / asteazkenetan / 17:30 - 18:30 / 58,50€
      • Jazz funk-a (2008-2006 bitartean jaioak) / asteazkenetan / 18:45 - 19:45 / 58,50€
      • Pintura (2011-2009 bitartean jaioak) / astelehenetan / 18:00 - 19:30 / 90,68€
    • Familientzako ikastaroak:
      • Familia sukaldean (2011-2009 bitartean jaioak) / ostegunetan (urritik abendura) / 17:30 - 19:30 / 26,33€ familiakide bakoitzeko
    • Helduentzako ikastaroak:
      • Sukaldaritza korearra / urriak 20, 27; azaroak 3, 10 / 17:30 - 19:30 / 11,70€
Aitzakiarik ez! Adin eta gustu guztietarako proposamenak!!



Barakaldoko Udaleko Euskara Zerbitzua
944789528 / 944789241

euskara@barakaldo.org

2017-06-21

NATUR IBILALDIA BARAKALDON

Berbalagunok eta SASIBURU elkarteko kideok Natur ibilaldi eder bat egingo dugu Barakaldon barna, ikasturteari behar bezalako agurra emateko:

Zer: Natur ibilaldia Barakaldon zehar. Naturgunean eta dorretxeak bisitatuko ditugu

Noiz: Ekainak 28, asteazkena.

Ordutegia: 17:00-19:30

Ibilbidea: Bagatza (eliza aurrean)-Sesumaga-Bengolea-Gorostiza-Munoa-Itsasadarra-Bagatza.

Aholkuak: Ura, ogitartekoa eta oinetako egokiak eraman behar dira

Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus

2017-06-15

Euskal izenen zentsura

Sasiburu Barakaldoko Euskaldunon Elkartekook hitzaldi guztiz interesgarria antolatu du:
  • Euskal izenen zentsura!
  • Hizlaria: Mikel Gorrotxategi, Euskaltzaindiako Onomastika zerbitzuko arduraduna
  • Ekainak 21, astezkena
  • 19:30ean
  • Clara Campoamor kulturgunean. SAN BIZENTE.
Aukera paregabea gure kulturaz eta historiaz gehiago jakiteko!

2017-06-08

LLANOKO 3. HERRI LASTERKETA

 
Aurten ere LLanoko jai batzordekoek geure elkartearen laguntzaz 3. HERRI KROSA antolatu dute EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin. 
SASIBURU elkartekook  Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, zeren hiru lasterketa izango baitita: 

SENIOR, HELDUENTZAKO LASTERKETA. parte hartzaileek 6.750 m-tako ibilbidea egin beharko dute.
HAURRENTZAKO LASTERKETA. Umeek 250 eta 750 metrotako lasterketa burutuko dute. Azkenik, 12:30ean HERRI LASTERKETA izango da guztiontzat.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2017-06-07

Udan ere praktikatu!!


Barakaldoko berbalagun egitasmoak maiatzaren 25ean antolatutako mintzodromoaarrakastatsua izan zen oso,goizean 110 lagun batu ziren Anaien Parkean, eta arratsaldean 90  euskaltzale aritu ziren hizketan.Uda honetan euskaraz hitz egin nahi baduzu www. praktikatu.eus webgunean eman dezakezu zeure izena, edota 678626567 telefonora deituz, ekainaren 15a baino lehen.

2017-05-31

IBILBIDE HISTORIKOA BARAKALDOTIK

Barakaldoko Berbalagunek, CIHMA interpretazio zentroaren laguntzaz, bisita gidatua antolatu dute: Ibilbide Historikoa Barakaldotik.

Noiz: Ekainaren 8an, ostegunean.
Zer ordutan: 18:00-19:30
Non: Clara Campoamor Kultur Etxetik abiatuko gara
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus, ekainaren 7a baino lehen.

2017-05-21

"Tadjikistanen txirrindulaz" DIAPORAMA


SASIBURU elkartekook hurrengo egunetarako zenbait jarduera antolatu dugu: garagardoari buruzko hitzaldia, Laugar garagardo fabrika ezagutzeko txangoa eta diaporama bat.Oraingoan ekainaren 1ean, osteguna, antolatu dugun ekintzaren berri eman nahi dizugu:

"TADJIKISTANEN TXIRRINDULAZ" DIAPORAMA
Gizakume batzuk nahiko abenturazaleak dira eta beste herrialde urruti batzuk era berezian ezagutzeko gogoa daukate, hauxe da bikote protagonista honen istorioa.Irakur ditzagun protagonista bietako baten hitzak:

"Dushanben nago jeep baten sabaiaren gainean bizikletak bidaia neketsu eta luze baterako prestatzen. Inguruan, gizon ugari bildu dira niri begira, jakin-minaz. Ez, Tadjikistanen ez da ohikoa emakume bat horrelakoak egiten ikustea eta horrexegatik igo naiz ni gora. Txapazko talaia horretatik gizonezko mundu horri bideratutako berdintasun adierazpenaren mezulari bihurtu naiz."


NOIZ: EKAINAREN 1EAN, OSTEGUNA, 19:00EAN.

NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA