2025-07-07
2025-06-17
ASTE HONETAKO AGENDA



2025-06-16
NIALA MAGOA DESERTUKO JAIETAN
SASIBURU ELKARTEkook DESERTUko jai batzordearekin elkarlanean beste ikuskizun dibertigarri bat antolatu dugu:
NIALA MAGOAREN SAIOA
Haurrentzako eta familientzako ikuskizun parte-hartzailea. Niala magoak, bere umore eta magiarekin, mundu guztia liluratuko du.
Show dibertigarria eta erritmo bizikoa.
NOIZ: EKAINAREN 22an, IGANDEAN, ARRATSALDEKO 17:30ean.
,
NON: DESERTU PLAZAN.
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!
2025-06-10
2025-06-06
ARGAZKI LEHIAKETA
Barakaldoko berbalgunekoek beste ekimen bat antolatu dute:
"BARAKALDO"ARGAZKI LEHIAKETA
Barakaldo gaia oinarri hartuta, argazkia egin eta 12 hitzeko argazki-oina aurkeztu beharko da argazki-lehiaketa horretan parte hartzeko. Parte hartzaileen artean 4 opari sorta zozkatuko dira.
678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus
2025-06-03
LLANOKO JAIETAN HERRI LASTERKETA
Aurten ostera ere LLanoko jai batzordekoek, SASIBURU elkartearen eta Barakaldoko AEK-aren laguntzaz 9. HERRI KROSA antolatu dute EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin.
2025-06-02
UDAN ERE BERBALAGUN
Talde berriak sortzeko aukera ere badago!
ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMON!!
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus.
2025-05-28
IRAKURLE KLUBA. Solasaldia Miren Amurizarekin
