SASIBURU elkarteak datorren asteko igandean SAN BIZENTEKO EUSKAL JAIAn geure ekarpena egingo dugu IMANOL MAGOAren magia saio ibiltariarekin.
2025-09-25
MAGIA IBILTARIA SAN BIZENTEN
SASIBURU elkarteak datorren asteko igandean SAN BIZENTEKO EUSKAL JAIAn geure ekarpena egingo dugu IMANOL MAGOAren magia saio ibiltariarekin.
2025-09-22
2025-09-18
BERBA POTEOA ARRONTEGIN
Barakaldoko Berbalagunek ikasturte berriari ongi etorria behar legez egiteko topaketa egingo dute Arrontegiko jaietan.
ZER: BERBA-POTEOA.
NON: BAZTER TABERNATIK abiatuz.
NOIZ: IRAILAREN 19an, 19:00etan.
2025-09-17
"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" HERRI LASTERKETA
Aurten SASIBURU elkarteak eta Barakaldoko AEK-k Arrontegiko jaietan ostera ere antolatuko dugu herri-lasterketa.
"Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi dugu.Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu ekimen honetan parte hartzera.
Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak eskuratu ahal izango dituzu bertan parte hartzeagatik.
2025-09-03
FAKTORIA IBILTARIA
Ostiral honetan, irailak 5, FAKTORIA IBILTARIA programari emango diogu hasiera; horren bidez, Kilima Faktorian antolatzen dituzten euskarazko familia-tailerrak eta saioak kaleetara eramango dira, karabana baten bitartez!
- Irailak 5, ostirala
- 18:00etan.
- Munoa parkean.
2025-09-01
BARAKALDOKO KULTUR ETXEETAKO EUSKARAZKO TAILERRAK
Oraindik aukera duzue Barakaldoko Kultur Etxeetako tailerretan izena emateko! eskaintza zabaldu dute:
- EMAKUMEA ETA ZINEMA.
- TEKNIKA MISTOAZ EGINDAKO PINTURA.
- YOGA ETA MEDITAZIOA.
- HIRI BARATZE EKOLOGIKOA ETA LANDAREEN ZAINTZA.
- LUZAKETAK ETA ERLAXAZIOA.
- BUZTINA MODELATZEKO TAILERRA.
- HATHA YOGA.
- ANTZERKI TAILERRA.
- YOGA ETA MEDITAZIOA.
- BARREAREN TAILERRA.
- GITARRA.HASTAPENA.
- MARRAZKIA ETA PINTURA.




.jpg)
%20(1).png)





