EUSKARALDIAn zeintzuk izan dira zeure erronkak? Hortxe dituzu ideia batzuk.
Bestalde, Euskaraldiaren azken egunak Arrontegi, Retuerto, Artegabeitia-Zuatzun eta Desertu auzoetan zenbait jarduera izango dugu.
Maiatzaren 22an, Barakaldo Antzokiak bat egingo du
Euskaraldiarekin, Idoia Tapiaren Alter Nation ikuskizunarekin. Hilaren
23an, musika-gurdi batek Arrontegi auzoa zeharkatuko du (20:00etatik
aurrera) Las Maris BBK taldearekin. Gainera, egun horretan bertan ipuin
kontalariak izango ditugu Lutxanan (17.30ean), Amaia dantza taldearen eta
Bihar taldearen eskutik. Baita ere, tailerra eta "Auzoan euskeraz erosten" kalejira
Retuerto auzoan (18:00etatik aurrera), Erreka-Ortu dantza taldearen
eskutik.
Maiatzaren 24an Artegabeitia- Zuatzun kalejira musikala egingo da Laguntasuna taldearekin (12:00etatik aurrera).
Azken egunean, maiatzaren 25ean, Euskaraldiaren azken ekitaldia egingo
da Desertu pasealekuan (12:00etatik aurrera), eta Barakaldoko lau
dantza taldeek parte hartuko dute.