2026-03-03

ZINEFORUMA: HOGEITA BAT DOKUMENTALA


 SASIBURU ELKARTEkook beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu:

ZINEFORUMA: HOGEITA BAT DOKUMENTALA

"Guraso zuri batzuk 11 hilabeteko neskatila bat adoptatu zuten Txinan. Hogeita bat urte geroago, jada heldua den neskato horrek kontatzen du nola bere begiak gorrotoaren lekuko bihurtu diren, arrazista ez dela dioen herrialde batean."


NOIZ: MARTXOAK-12, OSTEGUNA,19:15ean.


NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN.


Dokumentalaren egilea den Elene Larrinaga Bilbao  ere gurekin izango dugu bere dokumentala hizketagai izanez.


                ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!


Berria egunkarian arestian elkarrizketa bat egin zioten Eleneri.Ondoko esteka honetan duzue elkarrizketa hori:

 

                      Berria.eus

2026-03-02

BARAKALDOKO KORRIKAREN AURKEZPENA.ZUHAITZ LANDAKETA

Aste honetan euskarazko zenbait jarduera interesgarri izango dugu.Hasteko, Euskararen aldeko mugimendu kolektibo eta hunkigarriena ate joka dugu berriro ere. 24. Korrika badator, eta Barakaldon izango dugu aurtengo edizioaren aurkezpena Martxoaren 4an, 19:00etan, Laguntasuna Elkartearen lokalean (Elexpuru Kalea 7, San Bizente).


Bestalde, Zuhaitz landaketa antolatu ditu Barakaldoko Eguzkik, Sasiburu elkartearen, Sukar Horiaren, Eguzkizaleak konpartsaren eta Bagatzako kontsumo taldeen laguntzaz Landaketa martxoaren 7an egingo dugu. Beurko Berria bus-geltokitik abiatuko gara, baina autobusez. Persona helduak, 3 euro; haurrak, doan.

Martxoak 7

Irteera, 9:00etan, Beurko Berria bus geltokitik. Autobusa 3 € helduak eta haurrak dohainik.

10:00etan, zuhaitz landaketa.

13:30ean, bazkaria Larrabetzuko txoko batean. Dohainik.

16:30ean, itzulera.

Izenematea: eguzkibarakaldo@gmail.com edo sasiburu@gmail.com

Oharra: botak eraman behar dira eta, badaezpada, aldatzeko arropa.