2022-12-14

ERBESTE ERBESTE. LIBURU AURKEZPENA

 

Oraingoan BERBALAGUNen jarduera interesgarri baten berri eman behar dizuegu:

Historiak ahaztutako euskal emakumeen ingurukoa da liburu hori. Idazlea aurkezle izango dugu eta doako aleak banatuko dira.


NOIZ: ABENDUAREN 20an, ARRATSALDEKO 18:00etan.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEA. 5. GELAN.

                          ANIMATU ETA PASA ZAITEZ!!

2022-12-05

BERTSO SAIOA HIZKUNTZA ESKOLAN

 


Datorren astean hilaren 13an bertso saio interesgarria antolatu dute Barakaldoko HIZKUNTZA ESKOLAkoek.

                      BERTSOLARIAK.

         OIHANA BARTRA...............ARKAITZ ESTIBALLES

         NOIZ: ABENDUAREN 13an, asteartean, 18:30ean.

         NON: BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN.

                              ANIMA ZAITEZ!!         

   

  

2022-12-01

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO TXERU!

Gaur gure saria eta gure zorionak Txeru Garcia Izagirrentzat dira. Denok dakigu gaur egun Barakaldon euskara ikastea askoz errazagoa dela orain dela 40 urte baino.

Gaur, badira euskaltegiak, hiztegiak, liburuak eta beste horrenbeste baliabide. Baina orain 40 urte Txeru, beste hainbatekin batera, euskara ikasten hasi zen eta ordutik Txeruk hizkuntza mantendu, bultzatu eta defenditu du, alegia, maite duelako. Besteak beste, ikasi bezain pronto, irakasteari ekin zion eta AEKko irakasle izan zen 80ko urte latzetan. Bestalde, idazle emankorra dugu bera, izan ere Barakaldoko aldizkarian zenbait artikulu plazaratu ditu (adibidez euskalgintza barakaldon 1960-19809), eta hainbat liburu ere idatzi ditu, nabarmenenak Ibaibe Herri Ikastetxea eta Barakaldori buruzko bibliografia izaki.
Baina idazmena ez da bere dohain bakarra, musikan ere aritua baita, eta hala, Barakaldoko abestien bilduma ere argitaratu zuen. Horretaz aparte, ahozkotasunean ere trebea dugu, eta Sasiburuk antolaturiko hainbat hitzaldi eman izan ditu, baita beste elkarte batzuentzat ere.
Txeru euskaltzale amorratua izan da betidanik, hitzez eta ekintzez. Beti euskal elkarteen aldamenean eduki izan dugu, lagunduz eta hizkuntza sustatuz. Hala nola, Sasiburu euskara elkarteko bazkide izan da 30 urtez.
Horregatik uste dugu omenaldi xume hau merezi duela herri honi egindako ekarpen eskergagatik. Mila milioi esker, Txeru! Zugatik bagara eta izango gara!


2022-11-28

3KO HAMAIKAKOA IKUSKIZUNA. EUSKARAREN EGUNA

Aste honetan HALADZIPO elkarteko lagunek bi ekintza aparta antolatu dute EUSKARAren nazioarteko eguna dela eta.

📆Abenduak 1, Clara Campoamorren: "3ko hamaikakoa" - helduentzako ikuskizuna.
📆Abenduak 3 Barakaldo Antzokian: "Zeru Izpiño bat" familia ikuskizuna.

Abenduaren 1eko ikuskizunean SASIBURU elkartekook azken urteotan lez, SASIBURU SARIA banatuko dugu Barakaldoko euskalgintzan nabarmendu den pertsona edo saltoki edo erakunde bati eman ohi duguna.
Aurten Barakaldoko euskaltzale ezagun bati emango diogu.Nor ote da? Jakin nahi baduzu, anima zaitez eta eskatu zeure gonbidapena toki hauetako batean:
AEK-ko euskaltegia, Udaleko euskara zerbitzua edo HALADZIPO elkarteko lokalean.

Anima zaitez eta etorri!!

2022-11-26

Sasiburu Saria 2022


2018tik aurrera, urtero, euskararen alde lan egiten duten norbanako eta erakunde desberdinak saritzen ditugu, egiten duten lan baliotsuagatik esker ona adierazteko. 

Orain arteko saridunak ondokoak dira:

  • 2022 urtean, Txeru Garcia Izagirre historiagilea. (Aurtengo sariduna).
  • 2021 urtean, Hala Dzipo! kultura elkartea.
  • 2020 urtean, fasprint Barakaldo inprimategi euskalduna.
  • 2019 urtean, Endika Lahaine euskal rap-kantari barakaldarra.
  • 2018 urtean, Begoña Aranguren Barakaldoko irakaslea.

Sasiburu Saria honako eskultura hau da:



    Aurtengo sariduna Barakaldoko euskaltzale historiagile ezaguna dugu : Txeru Garcia Izagirre.

 Azken urte hauetan bezala  HALADZIPO elkarteak antolatu ohi duen ikuskizunean bananduko dugu. Ikuskizuna abenduaren 1ean izango da Clara Campoamor kulturgunean.

Ikuskizun horretarako gonbidapenak Haladzipo elkarteko egoitzean eta udaleko euskara zerbitzuan hartu behar dira.   





2022-11-25

KANTU AFARIA IBARRA-KALDU ELKARTEAREN ESKUTIK

IBARRA-KALDU DANTZA ELKARTEak HERRIEN ARTEKO FOLKLORE JAIALDIA ren 25. ediziora heldu eta berrikuntza bat sartu dute: aurreneko aldiz, kantu afaria gehitu dugu egitaraua osatzen duten ekitaldien zerrendan, eta hala indartu nahi dugu ikusle soila egile eta eragile ere bihurtzen duten ekitaldien multzoa.

Abenduaren 2an egingo dute, ostirala, eta, hala, edonork parte hartzeko moduko ekitaldi alai baten bidez eman nahi diote errematea Euskaraldiari, kanpaina amaitzen den egunean, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan bertan. Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan egingo da, 21:30ean hasita.

Horretarako, eskarmentu handiko bikote bat izango dugu gidari kantu afarian, Josu eta Unai, hamaika plazatan ibiliak baitira elkarrekin jendeari kalean kantu eragiten. Errepertorioan denetariko kantuak biltzen dituzte, iraganekoak eta oraingoak, hango eta hemengo balada zaharrak eta gaur egungo kantugileen kantu berriak eta ez hain berriak.

Sarrerak salgai gaur geroztik Ibarra-kalduren bulegoan!!!!

2022-11-24

KAFEALDIA


EUSKARALDIA dela eta, hainbat jarduera izan dugu egunotan Barakaldon. Horietako bat KAFEALDIA dugu.

#Kafetxo bat hartuko dugu lagun artean eta #euskaraz? #Kafealdia

Hainbat aukera duzu Barakaldoko zenbait auzotan une atsegingarri bat emoteko lagun artean.


ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!
 

2022-11-21

ELIKAGAIEN MANIPULAZIO TAILERRA




Gazte bulegoko kideek tailer interesgarri hau antolatu dute:

               Elikagaien manipulazio tailerra 

Gazte Bulegoan - Abenduak 2 (Euskaraz). 
Arratsaldez. Orgutegia: 17:00-20:00.
Izena emateko epea: azaroaren 25era arte.
Doan, 10 euroko fidantzarekin.
Plaza mugatuak.

               Informazio gehiago: 688639935

               gaztebulegoa@barakaldo.eus

2022-11-14

EUSKARALDIAREN AURKEZPENA BARAKALDON


                       Adi, euskaltzaleok!!!

Euskaraldia -ren AURKEZPENA egingo dugu ostegun honetan!!!

NOIZ: azaroak 17, osteguna, 19:00etan.📅


NON: BIC Bizkaia Ezkerraldea (Ilgner eraikina) - Euria dela eta lekua aldatu dugu!!!📌

ZER: Barakaldoko Hamaikakoa, KulturEragileak, #EuskaraldiaBarakaldo-ren kanta eta bideoklipa...👉

Amaia Dantza Eta Txistu Eskola

ANIMA ZAITEZ ETA ERDU GUREKIN!!

2022-11-13

UMOREZKO BAKARRIZKETA


SASIBURU ELKARTEAk beste ikuskizun gozagarri bat antolatu du

"BIHOTZ, BI HOTS, BI TXOTX"  UMOREZKO BAKARRIZKETA

Bihotz kontutan burua galtzen dut maiz. Zein ez da galdu inoiz maitasun kontutan?

Bakarrizketa hau lehenengo pertsonan idatzita dago; Garazik bere maitasun istorioak kontatuko dizkigu umorea ardatz nagusia izanik.

Maitasun erromantikoaren kritika sakona da honako hau eta horren ildora hainbat gai ukituko ditu: besteak beste, polimaitasuna, espazioen gestioa, mugen ezarpena, sare sozialak, etabar.

Guzti hori bizipen bollero batetik abiatuta; izan ere, Garazik bere mundura eramango zaitu eta bertan murgiltzen zarela, bere bizipenetan zure burua ere identifikatuta sentituko duzu.


NOIZ: AZAROAREN 23an, ASTEAZKENA, 19:00etan

NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.


                    BETI BEZALA DOHAINIK!!


                    ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

2022-11-10

BADATOR EUSKARALDIA!!

 

          HITZEZ EKITEKO GARAIA!!

Dagoeneko EUSKARALDIko #Txapak banaketa puntuetan dituzue!!! Izena emon baduzue joan zaitezte banaketa guneetara eta hartu!
Bestela, gogoratu, oraindik izena eman dezakezuela.

Izena emateko: https://euskaraldia.eus/


2022-11-04

KOMIKIAREN AURKEZPENA


 SASIBURU ELKARTEkook  beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu Clara Campoamor kultur etxean.

    " AMAIUR GAZTELU BALTZA"  KOMIKI AURKEZPENA

Hitzaldi honetan bi egileek Amaia Ballesterosek eta Angel Rekaldek Nafarroa erresumako historiaren pasadizo garrantzitsu horren berri emango digute. 

Bestalde, Aingeru Gorrotxategi musikariak gaiarekin lotutako zenbait kanta berri  abestuko du. 

1522. Nafarroako gerran Amaiurko gaztelua nabarmendu zen konkistaren aurkako erresistentzian. Duela 500 urte, berrehun nafarrek aurre egin zioten 10.000 soldadutik gorako tropa espainiar baten setioari.

Hil edo biziko defentsa etsigarria izan zen. Gaur egun, Nafarroa independente eta subiranoa izaten jarraitzeko gogoaren eta erresistentziaren sinboloa da borroka haren oroimena.


NOIZ: AZAROAREN 16an, asteazkena, ARRATSALDEKO 19:00etan

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEA (SAN BIZENTE).


                    ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!




2022-10-27

Euskaraldia Barakaldo 2022 – IZEN-EMATEA ZABALIK!


     Badator Euskaraldia! 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari.



2022ko Euskaraldian izena emateko epea ZABALIK!!

  • EUSKARALDIA NOIZ? – Azaroaren 18tik abenduaren 2ra
  • IZEN EMATEKO: https://izenematea.euskaraldia.eus/
    • Entitatea bazarete, ARIGUNE moduan eman dezakezue izena
    • Norbanako moduan, 2 rol dituzue aukeran: AHOBIZI eta BELARRIPREST

Aukeratu zuen rola eta aurrera!!


               KALEAK BERRIZ ERE BETEKO DITUGU!!

               HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!!




2022-10-26

ERRIGORA KANPAINA



 Urriaren 22tik azaroaren 10era luzatuko da auzolan-ariketa erraldoi honetan Nafarroa hegoalde eta erdialdeko —alegia, Agerreko— produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.

2013tik 1.635.000 euro baino gehiago bideratu dituzte Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera. Eta, aldi berean, diru-ekarpen hori sortzeko bidea elikadura-burujabetzara pausuak emateko baliatu da..

"Bat egiteko garaia da" aurtengo leloa. Lehenik, zonifikazioa gainditzeko garaia delako. Bigarrenik, Agerrean bereziki, euskararekin berradiskidetzeko eta euskararentzako aldekotasun berriak biltzeko garaia delako. Hirugarrenik, Agerreko euskaltzaleak bildu eta aurrerako bidea bateratzeko garaia delako. Eta laugarrenik, Nafarroarekin bat egiteko garaia dugulako euskal herritarrrok orohar, herri senez, euskarari mugak kentzeko eta elkarrekin aritzeko.

                       Anima zaitez eta erosi saski horietako bat! 

                       Argibide gehiago eta zure eskaera egiteko :  errigora

                                          https://www.errigora.eus/


2022-10-17

EUSKARA PLAZARA!! EUSKARALDIA 2022

 


  Euskaraldia 2022 ate joka dugunez, honatx EUSKARA PLAZARA ateratzeko proposamena:

              EUSKARA PLAZARA!!

    • Urriak 21, ostirala
    • Elizate plazan (San Bizente)
    • Euskaraldia- Gune ibiltaria
      • 18:oo – “Euskara ahora, munduari bira” – familia saioa
        • Musika, ipuinak…
      • 19:00 – Bertso saioa
        • Ana Pikallo
        • Aitor Arrutia
        • Ander Ezeiza
        • Ion Barrokal
        • Imanol Arrutia
      • 20:00 – Triki-poteoa 
    • ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!


2022-10-11

MINTZODROMOA ANAIEN PARKEAN

 

 Aurten berriro ere BERBALAGUNekoek Barakaldoko mintzodroa antolatu dute. Urriaren 25ean egingo dugu Anaien parkean, bi
txandatan:goizean 10:15etan eta arratsaldean 18:15etan.

Noiz: urriaren 25an, asteartearekin.

Zer ordutan: goizez 10:30ean eta arratsaldez 18:15ean.

Non: Anaien parkean

Izena emateko: 678 626 567 telefonora deituz edo barakaldo_berba@aek.eus helbidera idatzi.


     ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!

2022-10-05

ANTZARREKIN DANTZAN.PAILAZOAK

 

  

 SASIBURU elkartekook DESERTU jai batzordearen laguntzaz beste jarduera dibertigarria antolatu dugu:

 ANTZARREKIN DANTZAN. ANTXO ETA PANTXA

Antxo ta Pantxak lan berri honetan, Antzarrekin dantzatuko dute. Nor ez da inoiz Antzar jolasean aritu?Gure lagunen ibilbidea ekintzaz, jolasaz, magiaz, esperimentuz eta musikaz beteko da. Bide honetan ere hainbat lagunekin egingo dute topo, eta zelan ez, lagun animali hauen defentsa ez da faltako.


NOIZ: URRIAREN 15ean, 12:30ean

NON: DESERTUKO PLAZAN


                        ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI!

EUSKARALDIA. IZENA EMATEKO EPEA ZABALIK

 


2022ko Euskaraldian izena emateko epea ZABALIK!!

  • EUSKARALDIA NOIZ? – Azaroaren 18tik abenduaren 2ra
  • IZEN EMATEKOhttps://izenematea.euskaraldia.eus/
    • Entitatea bazarete, ARIGUNE moduan eman dezakezue izena
    • Norbanako moduan, 2 rol dituzue aukeran: AHOBIZI eta BELARRIPREST

Aukeratu zuen rola eta aurrera, aurten" Hitzez Ekiteko Garaia" izango da eta!


           ANIMA ZAITEZ!!

2022-09-16

BERBALAGUN. PRAKTIKATU EUSKARAZ GUREKIN!!


Ikasturteari hasiera eman diogu euskaraz mintzatuz eta gehiago praktikatuz. Beraz, jende gehiagorekin elkartu nahi baduzu ondo pasatu eta gure hizkuntzan aritzeko, aukera aparta duzu gurekin. Barakaldon posible dela euskaraz egitea. Anima zaitez eta izan berbalaguna, izugarri ondo pasako duzu-eta.


                ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

Izena emateko: 678 626 567 telefonora jo dezakezu edo barakaldo_berba@aek.eus helbidera idatzi ahal diguzu.

Bestalde, gogoratu ohiko taldeez gain, Irakurzale Kluba📖, Gurasolagun👨‍👨‍👦 taldeak (gurasoak eta seme-alabak batera), paseatzeko taldeak🚶🏽‍♀️mendilaguna🌄 eta denetariko ekintzak🧘🏽‍♀️ ere antolatzen ditugula.

 

Bideo erreproduzigailua

2022-09-10

ARRONTEGIKO HERRI LASTERKETA.

 


 Aurten SASIBURU elkarteak eta Barakaldoko AEK-k Arrontegiko jaietan ostera ere antolatuko dugu herri-lasterketa.
    "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi dugu.Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekook ekimen honetan parte hartzera.

      Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak eskuratu ahal izango dituzu bertan parte hartzeagatik.


 NOIZIRAILAK-17, larunbata, eguerdiko 12:30etan.

 NON: RONTEGI IKASTETXEA

                                    ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

2022-09-09

IRAKURKETA KLUBAK UDAL LIBURUTEGIETAN


Euskaraz irakurtzeko eta istorioak taldean eta testuinguru atsegin batean komentatzeko prest? 2022-2023 ikasturteko Irakurketa Klubak martxan daude dagoeneko!!

  • Izena emateko epea: irailaren 5etik 14ra arte
  • San Bizente eta Gurutzetako udal liburutegietan, hilean behin
  • Helduentzako nahiz umeentzako liburuak, EUSKARAZ
  • Doan

                         Anima zaitezte!!


HAURRENTZAKO IRAKURKETA KLUBA

  • Dinamizatzailea: Ana Apika
  • Gurutzetako udal liburutegian
  • 7-9 urte arteko haurrentzat
  • Egunak:
    • Urriak 11
    • Azaroak 8
    • Abenduak 13
  • 18:00 – 19:00