2011-03-08
Zuberoako Maskarada Bagatzan
IBARRA-KALDU dantza taldeak Zuberoako Maskarada osoa emango du datorren larunbatean, martxoak 12, Barakaldoko Beurko-Bagatza auzoan. Emanaldia eguerdiko 12:00etan hasiko da, kalez kale Maskaradako pertsonaiak aurkeztuko dira, baita Barrikada izeneko dantza sorta ere. Ipar Euskal Herriko ohiturak ezagutzeko ekimen pare gabe honek arratsaldean izango du segida, 18:00etatik aurrera Maskarada osoa antzeztuko baita Santa Teresa plazan.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)