2026-02-14

MIGRAZIOA, ANIZTASUNA ETA BIZIKIDETZA


  Euskaraz eztabaidatzeko gune bat gustatuko litzaizuke?Aktualitateko gaiei buruz mintzatu nahi duzu? Hauxe da zure taldea!!

  MUNDUA KONPONTZEKO TERTULIAK:

           MIGRAZIOA, ANIZTASUNA ETA BIZIKIDETZA

           Izen ematea:

                      ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

2026-02-12

"ESNATU ALA HIL" HITZALDIA


 SASIBURU elkartekook beste ekintza interesgarri bat antolatu dugu:

"ESNATU ALA HIL" LIBURUAREN AURKEZPENA-HITZALDIA.

Iñaki Iurrebaso eta garikoitz Goikoetxearen "Esnatu ala hil".Euskararen oraina eta geroa, diagnostiko baten argitan liburuaren aurkezpena Garikoitz Goikoetxearen eskutik.

Noraez gisako batean dago euskararen indarberritzea.Ez dira garai distiratsuenak.Premiazkoa da beste bultzada bat, orain artekoaz haragoko pausoak ematea,baina zantzu gutxi dago nondik eta nola ekin,are gehiago aldaketa handiko garai hauetan.

Helduleku izan nahi du liburu honek, euskararen bilakaera eta egoera zein den ohartzeko tresna.Begiak zabaltzeko ordua da, izan ere.Euskararen biharko ametsak esnatzea eskatzen baitu gaur.

NOIZ: OTSAILAREN 24an,  asteartean, 19:00etan.

NON: CLARA CAMPOAMOR  KULTURGUNEAN.

2026-02-11

FAMILIENTZAKO KORRIKA TAILERRA


 Adi, familiok!!!

Apuntatu agendan hurrengo Gurasolagun ekintza!
👉 Familientzako Korrika tailerra
👉 Otsailaren 17an, arratsaldeko 17:00etan.
👉 Anaien parkean.

👉 Izen-ematea: 678626567 / barakaldo_berba@aek.eus

  Korrika familian ospatzeko aukera aparta!!!