2026-02-27

"MATTALINGO ALABA" ZOZKETA

  


Mikel Etxabururen "Manttalingo alaba" ikuskizuna Barakaldo Antzokian.


🎲ZOZKETA!


SASIBURU ekarteak 2 sarrera bikoitzen zozketa egingo du, eman izena astelehena baino lehen: https://labur.eus/ManttalingoZozketa


Info.+: https://www.teatrobarakaldo.com/eu/event/manttalingo-alabamikel-etxaburu/

"Oroituko ditugu Saturrarango kartzelan ito ziren emakumeen ekaitzak eta labarrak.

Orain udatiarrek autokarabanak aparkatzen dituzten toki berean egon ziren gatibu 4.000tik gora emakume. Itsasoak denen izenak dakizki. Banaka-banaka oroitzen ditu han hil ziren 166 andra, haur eta gazte. Oroitzen ditu errudun sentitzen delako, ez zelako oldartu arroken kontra, eta horren ordez, hildako haurren izenak ezabatu zituelako, olatuz olatu eta malkoz malko. Manttalingo alaba poema liburua oinarri hartuta, haien izenak ikasiko ditugu.
Oroitzen dugun hori garelako, eta oroitzen ez dena ez baita inoiz gerta; ez bizi, ez hil."

2026-02-26

ERRIGORA UDABERRIAN

 Udaberrian Nafar hegoaldeko uzta eskutik eskura. Eguneroko kontsumo ohituretan eragiteko jaio zen kanpaina honetan Nafarroa hegoaldeko oliba-olio birjina estra eta kontserba-sortak eska daitezke, auzolanari esker, norbere herrian ekoizlearen jatorrizko prezioan. Olioa 5 litroko bidoietan banatzen da eta kontserbak 12 ontziko sortetan, planteamendua urte osorako beste eskatzea da eta.


   Honezkero ezagutzen dituzu produktuak, baina, segur aski, batzuk besteak baino gustukoago izango dituzu. Martxoaren 18ra arte Nafarroa hegoalde eta erdialdeko oliba-olio birjina estra, ardoak, kontserbak, arroza, pasta, lekaleak eta fruitu lehorrak dituzu aukeran euskaraz etiketatuta eta, esan bezala, ekoizlearen etxean duten prezio berean.

Eskatu gustukoen dituzun produktuak, ekoizlearen jatorrizko prezioan

    Errigoraren Eskutik Eskura kanpainan despentsa urte guztirako betetzeko gonbidapena egiten dizute. Horregatik, formato handietan eskaintzen dituzte produktuak: 5 litroko olio bidoiak, ardoa 5l-ko bag-in box edo 6 botilako lotea, 12 unitateko kontserbak/pasta/arroz konbentzioala, 6 unitateko arroz ekologiko/arbendola loteak.

             EGIN EZAZU ZURE ESKAERA:   ERRIGORA

2026-02-23

ASTE HONETAKO AGENDA


Aste honetako KulturAgenda prest!!!



 

                              Bihar Clara Campoamor kulturgunean: