2025-05-28
IRAKURLE KLUBA. Solasaldia Miren Amurizarekin
2025-05-27
Udaberrian ere euskaraz!!
2025-05-22
EUSKARALDIAKO ERRONKAK ETA BESTE JARDUERA BATZUK
EUSKARALDIAn zeintzuk izan dira zeure erronkak? Hortxe dituzu ideia batzuk.
Bestalde, Euskaraldiaren azken egunak Arrontegi, Retuerto, Artegabeitia-Zuatzun eta Desertu auzoetan zenbait jarduera izango dugu.
Maiatzaren 22an, Barakaldo Antzokiak bat egingo du Euskaraldiarekin, Idoia Tapiaren Alter Nation ikuskizunarekin. Hilaren 23an, musika-gurdi batek Arrontegi auzoa zeharkatuko du (20:00etatik aurrera) Las Maris BBK taldearekin. Gainera, egun horretan bertan ipuin kontalariak izango ditugu Lutxanan (17.30ean), Amaia dantza taldearen eta Bihar taldearen eskutik. Baita ere, tailerra eta "Auzoan euskeraz erosten" kalejira Retuerto auzoan (18:00etatik aurrera), Erreka-Ortu dantza taldearen eskutik.
Maiatzaren 24an Artegabeitia- Zuatzun kalejira musikala egingo da Laguntasuna taldearekin (12:00etatik aurrera).
Azken egunean, maiatzaren 25ean, Euskaraldiaren azken ekitaldia egingo da Desertu pasealekuan (12:00etatik aurrera), eta Barakaldoko lau dantza taldeek parte hartuko dute.
2025-05-21
BARAKALDOKO EUSKARAREN AGENDA BATERATUA
Hurrengo egunetan oraindik Barakaldon EUSKARALDIAko hainbat jarduera izango dugu.
2025-05-19
KAFEALDIA BARAKALDON
EUSKARALDIAren helburua euskara kalera ateratzea izanik, egin dezagun berba Barakaldokoko bazter guztietan!
BEURKO-BAGATZAKO KAFEALDIA2025-05-16
EUSKARALDIA BARAKALDON
EUSKARALDIAk Barakaldon hainbat jarduera ditu.Esaterako, bihar bertan maiatzaren 17an, SAGARDO EGUNA izango dugu Beurko-Bagatzan. Bestalde, LAGUNTASUNA elkartearen eskutik Erromeria izango dugu San Bizenten.
2025-05-14
Barakaldoko komertzioak ere Euskaraldiarekin bat.
Euskaraldiko aurtengo edizioan ere, Barakaldoko hainbat komertziok euskararekin bat egin dute. Hemetxe dauzkazue Euskaraldian parte hartuko duten horietako batzuk.
2025-05-12
EUSKARALDIAREN HASIERA EKITALDIA BARAKALDON
Gogoratu Ostegunean Euskaraldia-ko #HasieraEkitaldia izango dugula Barakaldoko Herriko plazan!




_page-0014.jpg)



.jpg)
_page-0008.jpg)
_page-0011.jpg)


_page-0005.jpg)
