EUSKARALDIAk Barakaldon hainbat jarduera ditu.Esaterako, bihar bertan maiatzaren 17an, SAGARDO EGUNA izango dugu Beurko-Bagatzan. Bestalde, LAGUNTASUNA elkartearen eskutik Erromeria izango dugu San Bizenten.
2025-05-16
EUSKARALDIA BARAKALDON
Hurrengo asteko ostegunean, maiatzaren 22an, "Alter Nation" ikuskizuna izango dugu Idoia Tapairen eskutik!! Sarrerak antzokiko leihatilan eskuragarri izango ditugu, dohainik!!
2025-05-14
Barakaldoko komertzioak ere Euskaraldiarekin bat.
Euskaraldiko aurtengo edizioan ere, Barakaldoko hainbat komertziok euskararekin bat egin dute. Hemetxe dauzkazue Euskaraldian parte hartuko duten horietako batzuk.
2025-05-12
EUSKARALDIAREN HASIERA EKITALDIA BARAKALDON
Gogoratu Ostegunean Euskaraldia-ko #HasieraEkitaldia izango dugula Barakaldoko Herriko plazan!
Bestalde, bihar bertan.
NATURZALE IRTEERA
BERBALAGUNekoek beste ekitaldi dibertigarri bat antolatu dute AIXERROTA-PLENTZIA.
Aixerrotan hasita, itsasertzeko bidean eta hondartza batzuetan barna, Plentzian amaituko da ibilbidea.
Izen ematea:
- 678 626 567
- barakaldo_berba@aek.eus
ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!
2025-05-08
BEURKO-BAGATZAKO SAGARDO EGUNA
Euskaraldia Beurko-Bagatzan!!!
NOIZ: maiatzaren 17an
Zabaldu zuen lagun, familia, auzokide, lankideei eta...
Etorri egunaz disfrutatzera eta ez ahaztu zure bazkarirako tiketak erosteaz! 
* Bazkarian indaben aukera begeta egongo da
- Erraldoiak
- Musikarien kalejira
- Tailerrak
- Txotx
- Herri bazkaria Ibarra-kaldu elkartea
2025-05-06
EUSKARALDIAREN TXAPAK JASOTZEKO LEKUAK
1.178 barakaldarrek eman dute izena honezkero #Euskaraldia-n! 1.178 barakaldar prest #ElkarMugituzEgiteko! 

🏭Barakaldoko txapak prest!! Daborduko txapak gure zain dauzkagu euskaltegietan, kultur etxeetan, gazte bulegoan nahiz udaletxean jaso dezakegu.Oraindik izena eman ez baduzu, anima zaitez!!
✍️Eman izena: www.euskaraldia.eus
2025-05-05
EUSKARALDIA 2025. BARAKALDOKO EGITARAUA
Euskaraldia 2018an Euskal Herrian euskararen erabileraren alde abiatu zen ekimen bat da, herritar euskaltzaleak aktibatuz hizkuntza ohiturak aldatzeko asmoa duena. Lehenengo Euskaraldian, guztira, 225.000 lagunek eman zuten izena. Lehen saioaz geroztik, bi urtean behin egiten da: bigarrena 2020an izan zen eta hirugarrena, 2022an.
Barakaldon zenbait elkarte euskaltzalek parte ohi dugu ekimen zoragarri honetan.Euskaldunen
hizkuntza ohituretan eragitea eta beren harreman sareetan euskara
gehiago erabiltzea izan da.Aurtengo edizioan, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko egitarau ederra izango dugu.
2025-05-03
EUSKARALDIAREN AURKEZPENA BARAKALDON
Euskaraldia badator Barakaldora!!! Aurtengo edizioan, euskaraz bizitzeko eta gozatzeko egitarau polit eta potente bat eskainiko dizuegu!!!
- Umeentzako ekintzak: puzgarriak, erraldoien kalejira, tailerrak…
- Barakaldoko hamaikakoaren aurkezpen ofiziala
- Hasiera-kontzertua
- Kalean euskaraz aritzeko kafealdiak
- "Urak eginen du bide" dokumentala eta solasaldia.
- Sagardo eguna Beurko-Bagatzan.
Guztira 30 jarduera baino gehiago izango dugu Barakaldon Euskaraldian.Lehenengoa Euskaraldiaren aurkezpen eguna izango
dugu Herriko plazan maiatzaren 6an, 17:30ean.
Oraindik izena eman ez baduzu, anima zaitez eta hautatu zeure rola euskaraldiko webgunean:
https://euskaraldia.eus/
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)
_page-0008.jpg)
_page-0011.jpg)


_page-0005.jpg)




_page-0001.jpg)

