Aurten ere, Laguntasuna Elkarteak Xiberoako ikastolen aldeko Saski Salmenta Kanpainian parte hartuko du, ikastolen jarduerak finantzatzen laguntzeko gure aletxoa jarriz.
2024-10-31
XIBEROAKO IKASTOLEN ALDE
2024-10-24
ERRIGORA SASKIAK
Urriaren 24tik azaroaren 14ra bitartean eskatu saski beltz, berde edo gorria errigora.eus webgunean. Saskien balioaren %25 ekarpen gisa doa Agerreko euskalgintzako eragileetara (Agerraldia, Ikastolak, AEK eta Sortzen).
Anima zaitez eta egin ezazu zure eskaera: errigora.eus webgunean
2024-10-23
ORTU TAILERRA BEURKOKO INSTITUTUAN
Beurko BHI-k institutuko ortua erein nahi du.Auzokideak gonbidatuta daude ekimen honetan parte hartzeko. Ortua nola kudeatu ikasiko dugu eta urtaro bakoitzean zer landatu modu praktikoan ikasiko dugu.
Animatzen bazara jarri kontaktuan 944288040 institutuko telefonora deituz.
2024-10-17
HIRU BELAUNALDI. POESIA EMANALDIA
SASIBURU ELKARTEAk ostera ere beste ekitaldi eder bat antolatu du.
Oraingoan "HIRU BELAUNALDI" POESIA EMANALDIA aparta izango dugu.Hiru poeta bider sei gai, hogei urte. Belaunaldi bat, gure kalkuluek huts egiten ez badute.
Barakaldon bizi eta sortzen duten hiru idazlek beren obrak zeharkatzen dituzten sei gairen inguruko emanaldia ondu dute.
Hitza ardatz, irudia eta musika lagun.Belaunaldiarteko begirada bat literaturaren eta bizitzaren inguruan.
Elena Sanchez Fuertes (Barakaldo, 1967). 2021ean Urretxu-Zumarragako Iparragirre Saria irabazi zuen poesia sailean, " kaledoskopioak"lanarekin.2023an Bilboko Blas de Otero-Ängela Figuera Poesia lehiaketa irabazi zuen, eta aurki kaleratuko du Erein argitaletxeak bere bigarren liburua, "Epilogorik gabe" izenburu duena.
Gorka Salces (Portugalete,1986).2019an Donostiako kultura Poesia lehiaketa irabazi zuenean argitaratu zuen bere lehenengo bakarkako poemarioa. " Iraganaren izterrak". 2024an bere bigarren liburua, "Airemortuak", kaleratu du Balea zuria argitaletxea.
Naiara Gutierrez Invernizzi (Barakaldo, 2008). 2023an lehenengo saria lortu zuen Euskaltzaindia eta BBK Fundazioak antolatutako R.M, Azkue lehiaketan, "Garbiketa sakona" lanarekin.
NOIZ: URRIAREN 30ean, ASTEAZKENA, 19:30ean.
NON: CLARA CAMPOAMOR, SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEAN.
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!
2024-10-04
PIRATA GARRAPATAREN ABENTURAK BEURKO-BAGATZAKO JAIETAN
SASIBURU elkarteak familientzako beste ikuskizun zoragarri bat antolatu dugu euskaltzaleen TOPAGUNEkoen laguntzaz.
MAGIA , ANTZERKIA eta TXONTXONGILOAK tartekatzen dituen ikuskizuna aurkezten dugu, kutsadurak naturan duen eraginaz hitz egin nahi duena.
Pirata Garrapatak bidai izugarriak egin ditu mundu osoan zehar. Bidai guzti hauetan hainbat abentura bizi ditu: Indian txirula magikoa aurkitu zuen, Australian poltsa magikoa eta Errusian era guztietako edalontzietan sartzea lortu zuen. Baina inoiz bizi izan duen abenturarik izugarriena, itsaspean bizitakoa izan da. Gaur, egun berezia denez, era berezian kontatuko dizkigu istorioak.
NOIZ: URRIAREN 10ean, arratsaldeko 17:30ean.
NON: BAGATZAKO PLAZAN.
2024-09-30
WALLAS MAGOA SAN BIZENTEKO EUSKAL JAIAN
.jpg)
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!
2024-09-25
BERBALAGUN TALDEAK BARAKALDON
Barakaldon euskara praktikatu nahi al duzu? Bada, Berbalagunak bueltan gara!
ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!! DOHAINIK DA!!
Izena emateko: 6786626567/ barakaldo_berba@aek.eus
ORDUTEGIAK
2024-09-24
MAKALA FOLK.
Udatik bueltan, Laguntasunako kideak berriz ere 75. urteurrena ospatzeko
lanetan buru-belarri murgildu dira. Hori dela eta, irailaren 28an,
larunbata , San Bizente auzoan MAKALA FOLK II Musika Eguna ospatuko
dute, iaz arrakasta handiz martxan jarri zuten proiektua.
Hala ere, MAKALA FOLKaren hastapenak aurkitzeko pasa den mendera jo behar dugu, 1998ra hain zuzen ere. Urte horretan ospatu zuten LAGUNFOLK - Folk Gaua ekimenaren lehenengo edizioa, auzoko jaietan Laguntasuneko lokalean zeukaten txosna musikaz eta folklorez betetzen.Parte-hartzaileen eraginez eta denboraren poderioz, ekimena eboluzionatuz eta finkatuz joan zen.
Aurten, iaz berriz landatu zuten hazi hori indartzea dute helburu, eta horretarako, aparteko musikari zein luthierren eta lagun onen laguntza izango dugu, San Bizente berriz ere folk musikaz eta kulturaz betetzeko helburuarekin.
.png)








