Idoia Anzorandia Kareaga bertsolari barakaldarra izan da aurtengo Sasiburu saria, zorionak!
2023-12-03
SASIBURU SARIA 2023
2023-12-01
NI ETA NITARRAK ANTZEZLANA BARAKALDON
NI ETA NITARRAK antzezlana.
"Gure protagonistari gauza bera gertatzen zaio bizitzarekin, euskalduntasunarekin, helduaroarekin eta maitasunarekin: saiatzen da ahalik eta ondoen eramaten, arrakasta izaten, baina kostatu egiten zaio haien mekanika ulertzea, eta nolabait gauzak aldrebes egitenbukatzen du askotan. Berriki, ordea, mediokritatearen xarma deskubritu du, eta hartaz gozatzen du orain."
Maria Oses-ek idatzitako testua dugu,eta Iholdi Beristain aktorea eta AED elkarteak ekoiztuta (Aurten Arrasateko euskara elkarteak bere 40. urtemuga ospatuko du).
NOIZ: ABENDUAREN 13an, ASTEAZKENA, 19:15ean.
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEAN.
ANIMA ZAITEZ! PRIMERAN PASATUKO DUGU ETA!
Beti bezala DOHAINIK!
2023-11-23
“3ko hamaikakoa” – Euskararen Nazioarteko Eguna
Euskararen Nazioarteko Eguna hain gertu dagoenez, eta aurreko urteetako joera berberari jarraikiz, zergatik ez dugu aprobetxatzen kontzertu musikatu batez gozatzeko?
- 3ko hamaikakoa:
- Kontzertua – 80. hamarkadako soinu banda, erraietatik sortutakoa.
- Sasibururen Euskara Saria
- NOIZ: Azaroak 29 (asteazkena).19:30ean.
- NON: Clara Campoamor Kultur etxean.
2023-11-20
MINTZODROMOAK BARAKALDON
Adimen artifizialak euskaraz egin dezan erronka berri bat dugu: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.
Barakaldoko eragileok hainbat ekimen martxan jarri ditugu proiektuari bultzada emateko, aurreko aurkezpena izan ostean, MINTZODROMOAK izango ditugu.
MINTZODROMOAK:
NOIZ:Azaroak 21, asteartea.
Goizez: 10:30ean
Arratsaldez: 18.30ean
NON: Anaien Zentroan (CIS eraikina).
Eman izena: barakaldo_berba@aek.eus
🟣 Informazio gehiago eta grabaketak egiteko: www.gaitu.eus
2023-11-10
Gaitu proiektua Barakaldon!
Adimen artifizialak euskaraz egin dezan erronka berri bat dugu: makinek gure hizkuntza ulertu eta hitz egin dezaten, lehenago irakatsi egin behar diegu. Horretarako, milaka ahots behar ditugu, milaka grabazio ordu euskaraz.
Barakaldoko eragileok hainbat ekimen martxan jarri ditugu proiektuari bultzada emateko:
AURKEZPENA
-Azaroak 15, asteazkena
-18:30ean
-Clara Campoamorren
MINTZODROMOAK:
-Azaroak 21, asteartea
-10:30ean + 18.30ean
-Anaien Zentroan (CIS eraikina)

Informazio gehiago eta grabaketak egiteko: www.gaitu.eus
Makinei euskaraz irakasteko kanpaina «Common Voice» nazioarteko ekimenaren barnean kokatzen da. Egitasmo irekia da, irabazi asmorik gabea eta kolaboratiboa, eta dagoeneko 105 hizkuntzatan hasiak dira ahots ekarpenak egiten.
Zure ahotsa garrantzitsua da
Ahots asko eta askotarikoak behar ditugu: adin tarte, genero eta mota guztietakoak. Eta zurea ere bai.
Guztion artean sortzen ari garen ahotsen datu-basea, gero enpresa guztiek erabili ahal izango dute euskarazko tresna eta aplikazio berriak sortzeko, euskaldun guztion onurarako.
Horretarako, sartu eta grabatu, mesedez, ahalik eta esaldi gehien . Oso erraza da.
Ekarpen polita egingo diogu gure hizkuntzaren eta kulturaren garapenari.
2023-10-31
Larunbatean, euskara defendatu! Barakaldarrak Bilbora!
Larunbat honetan, azaroak 4, 17:00etan, Euskalduna jauregitik abiatuta, euskarak pairatu dituen erasoen aurkako aldarria eramango dugu Bilboko kaleetara. Barakaldoko hainbat elkartek, gainera, hala adierazi dute manifestaziora atxikituz; honako hauek dira ekimenari sostengua adierazi diotenak:
Euskal Herria Bildu, Barakaldo Salam, Laguntasuna dantza taldea, Barakaldoko Euskara Zerbitzua, Barakaldoko AEK, Sasiburu euskara elkartea, Barakaldokoko Lanbide Heziketako normalkuntza batzordea, Hala Dzipo musika eskola, Ainara Aisi Taldea, Beurko Institutua, Jolindarrak kultur elkartea eta Sortu.
Horrez gain, Sasiburutik barakaldarra
👀 BUAH TXABAL!
Sasiburuko kideok beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu!
BUAH TXABAL!
Garikoitz Kortabitarte, goitizenez Beti, hogei urte bueltako gazte bat da. Bere goitizena beti lokalean sartuta egotetik datorkio. Bart, salbuespen moduan, herrira atera da parrandara eta tragedia bat gertatu zaio: mugikorra galdu du. Zergatik da, ordea, mugikorra galtza halako tragedia Betirentzat? Garikoitzek horren zergatia kontatzen digun bitartean, euskararekin duen harreman gatazkatsua, bere izaera xelebrea eta lokaletako gazteen gaineko topikoen parodia muturreko baten lekuko egingo gaitu.
2023-10-25
Euskararekin bat, euskaraz bat
📣Barakaldon prest gaude!
MANIFESTAZIOA
Azaroak 4 · 17:00
Euskalduna · Bilbo
Oldarraldiaren aurrean, euskararekin bat, euskaraz bat!
#A4DenokBilbora #Barakaldo #EuskararekinBat #EuskarazBizi #EuskalHerria




.png)


.jpg)