2023-01-06

BERRIZ ZENTAURO. IRAKURZALE KLUBA



Irakurle klubekoek oraingo honetan Katixa Agirre idazlearen azken liburua irakurtzeari ekingo diote.Liburu horrek bidaia zoragarri batean murgilduko gaitu, animatu irakurtzera eta gurekin zure sentsazioak eta gogoetak partekatzera!

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEAN

NOIZ: URTARRILAREN 10EAN. ARRATSALDEKO 19:30ean



2023-01-05

BARAKALDOKO EUSKALDUNON ESKUBIDEAK BABESTEKO BILERA IREKIA

Berriki jazo denaz gure kezka agertu nahi dizuegu (ikusi beheko estekak), izan ere, bereziki larria irizten diogu, eskubide urraketa izateaz aparte, ekar dezakeenari beldur diogulako. Hau da, euskaldunok eskubidez ditugun arreta eskubideak gal ditzakegulako eta, erabaki judiziala denez, aurrekari legal bilaka daitekeelako, zeinak euskararen atzera pausu legal gehiago ahalbidetuko lituzke.

Legearen erabilpen maltzurraren lekuko izan gara, izan ere, langileen eskubideen defentsaren mozorropean euskararen eta euskaldunon aurkako epaia inposatu digutelako. Finean, erabaki horrek bigarren mailako herritar bihurtu gaitu Barakaldoko zerbitzu publikoen aurrean eta are zailago egin du berez zaila dena: Barakaldon euskaraz bizi ahal izatea.

Ustez, legeak bi hizkuntzak koofizialak eta baliokideak direla ezartzen du, baina adibide honek sinesmen horren baliogabetasuna baino ez digu azaleratzen.

Honengatik guztiagatik, zuekin bildu nahi dugu iritziak trukatzeko eta gurekin batera animatzen zareten taldeekin eta norbanakoekin erantzun bateratu bat antolatzeko (adibidez, datorren ostiral arratsaldean elkarretaratze bateratu bat edo adosten duguna). Erantzuna erabakitzeko datorren asteartean 18:30etan Herriko Plazako eszenatokian egingo dugun bilera irekira dei egiten dizuegu.

Elkar aurki ikusiko dugulakoan, ondo segi.

Informazio gehiago:  


 

2022-12-14

ERBESTE ERBESTE. LIBURU AURKEZPENA

 

Oraingoan BERBALAGUNen jarduera interesgarri baten berri eman behar dizuegu:

Historiak ahaztutako euskal emakumeen ingurukoa da liburu hori. Idazlea aurkezle izango dugu eta doako aleak banatuko dira.


NOIZ: ABENDUAREN 20an, ARRATSALDEKO 18:00etan.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEA. 5. GELAN.

                          ANIMATU ETA PASA ZAITEZ!!

2022-12-05

BERTSO SAIOA HIZKUNTZA ESKOLAN

 


Datorren astean hilaren 13an bertso saio interesgarria antolatu dute Barakaldoko HIZKUNTZA ESKOLAkoek.

                      BERTSOLARIAK.

         OIHANA BARTRA...............ARKAITZ ESTIBALLES

         NOIZ: ABENDUAREN 13an, asteartean, 18:30ean.

         NON: BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLAN.

                              ANIMA ZAITEZ!!         

   

  

2022-12-01

ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO TXERU!

Gaur gure saria eta gure zorionak Txeru Garcia Izagirrentzat dira. Denok dakigu gaur egun Barakaldon euskara ikastea askoz errazagoa dela orain dela 40 urte baino.

Gaur, badira euskaltegiak, hiztegiak, liburuak eta beste horrenbeste baliabide. Baina orain 40 urte Txeru, beste hainbatekin batera, euskara ikasten hasi zen eta ordutik Txeruk hizkuntza mantendu, bultzatu eta defenditu du, alegia, maite duelako. Besteak beste, ikasi bezain pronto, irakasteari ekin zion eta AEKko irakasle izan zen 80ko urte latzetan. Bestalde, idazle emankorra dugu bera, izan ere Barakaldoko aldizkarian zenbait artikulu plazaratu ditu (adibidez euskalgintza barakaldon 1960-19809), eta hainbat liburu ere idatzi ditu, nabarmenenak Ibaibe Herri Ikastetxea eta Barakaldori buruzko bibliografia izaki.
Baina idazmena ez da bere dohain bakarra, musikan ere aritua baita, eta hala, Barakaldoko abestien bilduma ere argitaratu zuen. Horretaz aparte, ahozkotasunean ere trebea dugu, eta Sasiburuk antolaturiko hainbat hitzaldi eman izan ditu, baita beste elkarte batzuentzat ere.
Txeru euskaltzale amorratua izan da betidanik, hitzez eta ekintzez. Beti euskal elkarteen aldamenean eduki izan dugu, lagunduz eta hizkuntza sustatuz. Hala nola, Sasiburu euskara elkarteko bazkide izan da 30 urtez.
Horregatik uste dugu omenaldi xume hau merezi duela herri honi egindako ekarpen eskergagatik. Mila milioi esker, Txeru! Zugatik bagara eta izango gara!


2022-11-28

3KO HAMAIKAKOA IKUSKIZUNA. EUSKARAREN EGUNA

Aste honetan HALADZIPO elkarteko lagunek bi ekintza aparta antolatu dute EUSKARAren nazioarteko eguna dela eta.

📆Abenduak 1, Clara Campoamorren: "3ko hamaikakoa" - helduentzako ikuskizuna.
📆Abenduak 3 Barakaldo Antzokian: "Zeru Izpiño bat" familia ikuskizuna.

Abenduaren 1eko ikuskizunean SASIBURU elkartekook azken urteotan lez, SASIBURU SARIA banatuko dugu Barakaldoko euskalgintzan nabarmendu den pertsona edo saltoki edo erakunde bati eman ohi duguna.
Aurten Barakaldoko euskaltzale ezagun bati emango diogu.Nor ote da? Jakin nahi baduzu, anima zaitez eta eskatu zeure gonbidapena toki hauetako batean:
AEK-ko euskaltegia, Udaleko euskara zerbitzua edo HALADZIPO elkarteko lokalean.

Anima zaitez eta etorri!!

2022-11-26

Sasiburu Saria 2022


2018tik aurrera, urtero, euskararen alde lan egiten duten norbanako eta erakunde desberdinak saritzen ditugu, egiten duten lan baliotsuagatik esker ona adierazteko. 

Orain arteko saridunak ondokoak dira:

  • 2022 urtean, Txeru Garcia Izagirre historiagilea. (Aurtengo sariduna).
  • 2021 urtean, Hala Dzipo! kultura elkartea.
  • 2020 urtean, fasprint Barakaldo inprimategi euskalduna.
  • 2019 urtean, Endika Lahaine euskal rap-kantari barakaldarra.
  • 2018 urtean, Begoña Aranguren Barakaldoko irakaslea.

Sasiburu Saria honako eskultura hau da:



    Aurtengo sariduna Barakaldoko euskaltzale historiagile ezaguna dugu : Txeru Garcia Izagirre.

 Azken urte hauetan bezala  HALADZIPO elkarteak antolatu ohi duen ikuskizunean bananduko dugu. Ikuskizuna abenduaren 1ean izango da Clara Campoamor kulturgunean.

Ikuskizun horretarako gonbidapenak Haladzipo elkarteko egoitzean eta udaleko euskara zerbitzuan hartu behar dira.