Gaur, badira euskaltegiak, hiztegiak, liburuak eta beste horrenbeste baliabide. Baina orain 40 urte Txeru, beste hainbatekin batera, euskara ikasten hasi zen eta ordutik Txeruk hizkuntza mantendu, bultzatu eta defenditu du, alegia, maite duelako. Besteak beste, ikasi bezain pronto, irakasteari ekin zion eta AEKko irakasle izan zen 80ko urte latzetan. Bestalde, idazle emankorra dugu bera, izan ere Barakaldoko aldizkarian zenbait artikulu plazaratu ditu (adibidez euskalgintza barakaldon 1960-19809), eta hainbat liburu ere idatzi ditu, nabarmenenak Ibaibe Herri Ikastetxea eta Barakaldori buruzko bibliografia izaki.
Baina idazmena ez da bere dohain bakarra, musikan ere aritua baita, eta hala, Barakaldoko abestien bilduma ere argitaratu zuen. Horretaz aparte, ahozkotasunean ere trebea dugu, eta Sasiburuk antolaturiko hainbat hitzaldi eman izan ditu, baita beste elkarte batzuentzat ere.
Txeru euskaltzale amorratua izan da betidanik, hitzez eta ekintzez. Beti euskal elkarteen aldamenean eduki izan dugu, lagunduz eta hizkuntza sustatuz. Hala nola, Sasiburu euskara elkarteko bazkide izan da 30 urtez.
Horregatik uste dugu omenaldi xume hau merezi duela herri honi egindako ekarpen eskergagatik. Mila milioi esker, Txeru! Zugatik bagara eta izango gara!
2022-12-01
ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO TXERU!
2022-11-28
3KO HAMAIKAKOA IKUSKIZUNA. EUSKARAREN EGUNA
Aste honetan HALADZIPO elkarteko lagunek bi ekintza aparta antolatu dute EUSKARAren nazioarteko eguna dela eta.
2022-11-26
Sasiburu Saria 2022
2018tik aurrera, urtero, euskararen alde lan egiten duten norbanako eta erakunde desberdinak saritzen ditugu, egiten duten lan baliotsuagatik esker ona adierazteko.
Orain arteko saridunak ondokoak dira:
- 2022 urtean, Txeru Garcia Izagirre historiagilea. (Aurtengo sariduna).
- 2021 urtean, Hala Dzipo! kultura elkartea.
- 2020 urtean, fasprint Barakaldo inprimategi euskalduna.
- 2019 urtean, Endika Lahaine euskal rap-kantari barakaldarra.
- 2018 urtean, Begoña Aranguren Barakaldoko irakaslea.
Sasiburu Saria honako eskultura hau da:
Aurtengo sariduna Barakaldoko euskaltzale historiagile ezaguna dugu : Txeru Garcia Izagirre.
Azken urte hauetan bezala HALADZIPO elkarteak antolatu ohi duen ikuskizunean bananduko dugu. Ikuskizuna abenduaren 1ean izango da Clara Campoamor kulturgunean.
Ikuskizun horretarako gonbidapenak Haladzipo elkarteko egoitzean eta udaleko euskara zerbitzuan hartu behar dira.
2022-11-25
KANTU AFARIA IBARRA-KALDU ELKARTEAREN ESKUTIK
Abenduaren 2an egingo dute, ostirala, eta, hala, edonork parte hartzeko moduko ekitaldi alai baten bidez eman nahi diote errematea Euskaraldiari, kanpaina amaitzen den egunean, Euskararen Nazioarteko Egunaren bezperan bertan. Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan egingo da, 21:30ean hasita.
Horretarako, eskarmentu handiko bikote bat izango dugu gidari kantu afarian, Josu eta Unai, hamaika plazatan ibiliak baitira elkarrekin jendeari kalean kantu eragiten. Errepertorioan denetariko kantuak biltzen dituzte, iraganekoak eta oraingoak, hango eta hemengo balada zaharrak eta gaur egungo kantugileen kantu berriak eta ez hain berriak.
Sarrerak salgai gaur geroztik Ibarra-kalduren bulegoan!!!!
2022-11-24
KAFEALDIA
EUSKARALDIA dela eta, hainbat jarduera izan dugu egunotan Barakaldon. Horietako bat KAFEALDIA dugu.
#Kafetxo bat hartuko dugu lagun artean eta #euskaraz? #KafealdiaHainbat aukera duzu Barakaldoko zenbait auzotan une atsegingarri bat emoteko lagun artean.
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!
2022-11-21
ELIKAGAIEN MANIPULAZIO TAILERRA
Gazte bulegoko kideek tailer interesgarri hau antolatu dute:
Elikagaien manipulazio tailerra
2022-11-14
EUSKARALDIAREN AURKEZPENA BARAKALDON
Adi, euskaltzaleok!!!
2022-11-13
UMOREZKO BAKARRIZKETA
SASIBURU ELKARTEAk beste ikuskizun gozagarri bat antolatu du
"BIHOTZ, BI HOTS, BI TXOTX" UMOREZKO BAKARRIZKETA
Bihotz kontutan burua galtzen dut maiz. Zein ez da galdu inoiz maitasun kontutan?
Bakarrizketa hau lehenengo pertsonan idatzita dago; Garazik bere maitasun istorioak kontatuko dizkigu umorea ardatz nagusia izanik.
Maitasun erromantikoaren kritika sakona da honako hau eta horren ildora hainbat gai ukituko ditu: besteak beste, polimaitasuna, espazioen gestioa, mugen ezarpena, sare sozialak, etabar.
Guzti hori bizipen bollero batetik abiatuta; izan ere, Garazik bere mundura eramango zaitu eta bertan murgiltzen zarela, bere bizipenetan zure burua ere identifikatuta sentituko duzu.
NOIZ: AZAROAREN 23an, ASTEAZKENA, 19:00etan
NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.
BETI BEZALA DOHAINIK!!
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!







