2022-11-14

EUSKARALDIAREN AURKEZPENA BARAKALDON


                       Adi, euskaltzaleok!!!

Euskaraldia -ren AURKEZPENA egingo dugu ostegun honetan!!!

NOIZ: azaroak 17, osteguna, 19:00etan.📅


NON: BIC Bizkaia Ezkerraldea (Ilgner eraikina) - Euria dela eta lekua aldatu dugu!!!📌

ZER: Barakaldoko Hamaikakoa, KulturEragileak, #EuskaraldiaBarakaldo-ren kanta eta bideoklipa...👉

Amaia Dantza Eta Txistu Eskola

ANIMA ZAITEZ ETA ERDU GUREKIN!!

2022-11-13

UMOREZKO BAKARRIZKETA


SASIBURU ELKARTEAk beste ikuskizun gozagarri bat antolatu du

"BIHOTZ, BI HOTS, BI TXOTX"  UMOREZKO BAKARRIZKETA

Bihotz kontutan burua galtzen dut maiz. Zein ez da galdu inoiz maitasun kontutan?

Bakarrizketa hau lehenengo pertsonan idatzita dago; Garazik bere maitasun istorioak kontatuko dizkigu umorea ardatz nagusia izanik.

Maitasun erromantikoaren kritika sakona da honako hau eta horren ildora hainbat gai ukituko ditu: besteak beste, polimaitasuna, espazioen gestioa, mugen ezarpena, sare sozialak, etabar.

Guzti hori bizipen bollero batetik abiatuta; izan ere, Garazik bere mundura eramango zaitu eta bertan murgiltzen zarela, bere bizipenetan zure burua ere identifikatuta sentituko duzu.


NOIZ: AZAROAREN 23an, ASTEAZKENA, 19:00etan

NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.


                    BETI BEZALA DOHAINIK!!


                    ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!

2022-11-10

BADATOR EUSKARALDIA!!

 

          HITZEZ EKITEKO GARAIA!!

Dagoeneko EUSKARALDIko #Txapak banaketa puntuetan dituzue!!! Izena emon baduzue joan zaitezte banaketa guneetara eta hartu!
Bestela, gogoratu, oraindik izena eman dezakezuela.

Izena emateko: https://euskaraldia.eus/


2022-11-04

KOMIKIAREN AURKEZPENA


 SASIBURU ELKARTEkook  beste jarduera interesgarri bat antolatu dugu Clara Campoamor kultur etxean.

    " AMAIUR GAZTELU BALTZA"  KOMIKI AURKEZPENA

Hitzaldi honetan bi egileek Amaia Ballesterosek eta Angel Rekaldek Nafarroa erresumako historiaren pasadizo garrantzitsu horren berri emango digute. 

Bestalde, Aingeru Gorrotxategi musikariak gaiarekin lotutako zenbait kanta berri  abestuko du. 

1522. Nafarroako gerran Amaiurko gaztelua nabarmendu zen konkistaren aurkako erresistentzian. Duela 500 urte, berrehun nafarrek aurre egin zioten 10.000 soldadutik gorako tropa espainiar baten setioari.

Hil edo biziko defentsa etsigarria izan zen. Gaur egun, Nafarroa independente eta subiranoa izaten jarraitzeko gogoaren eta erresistentziaren sinboloa da borroka haren oroimena.


NOIZ: AZAROAREN 16an, asteazkena, ARRATSALDEKO 19:00etan

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTUR ETXEA (SAN BIZENTE).


                    ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!




2022-10-27

Euskaraldia Barakaldo 2022 – IZEN-EMATEA ZABALIK!


     Badator Euskaraldia! 2022ko azaroaren 18tik abenduaren 2ra ilusioz, arduraz, gogoz eta emozioz ekingo diogu ariketari.



2022ko Euskaraldian izena emateko epea ZABALIK!!

  • EUSKARALDIA NOIZ? – Azaroaren 18tik abenduaren 2ra
  • IZEN EMATEKO: https://izenematea.euskaraldia.eus/
    • Entitatea bazarete, ARIGUNE moduan eman dezakezue izena
    • Norbanako moduan, 2 rol dituzue aukeran: AHOBIZI eta BELARRIPREST

Aukeratu zuen rola eta aurrera!!


               KALEAK BERRIZ ERE BETEKO DITUGU!!

               HITZEZ EKITEKO GARAIA DA!!




2022-10-26

ERRIGORA KANPAINA



 Urriaren 22tik azaroaren 10era luzatuko da auzolan-ariketa erraldoi honetan Nafarroa hegoalde eta erdialdeko —alegia, Agerreko— produktuz osatutako 3 saski eskainiko dira eta horien balioaren %25 zonaldeko euskalgintzari bideratuko zaio.

2013tik 1.635.000 euro baino gehiago bideratu dituzte Nafarroa hegoaldean eta erdialdean euskaldunak sortzeko herritik jaiotako egitasmoak sustengatzera. Eta, aldi berean, diru-ekarpen hori sortzeko bidea elikadura-burujabetzara pausuak emateko baliatu da..

"Bat egiteko garaia da" aurtengo leloa. Lehenik, zonifikazioa gainditzeko garaia delako. Bigarrenik, Agerrean bereziki, euskararekin berradiskidetzeko eta euskararentzako aldekotasun berriak biltzeko garaia delako. Hirugarrenik, Agerreko euskaltzaleak bildu eta aurrerako bidea bateratzeko garaia delako. Eta laugarrenik, Nafarroarekin bat egiteko garaia dugulako euskal herritarrrok orohar, herri senez, euskarari mugak kentzeko eta elkarrekin aritzeko.

                       Anima zaitez eta erosi saski horietako bat! 

                       Argibide gehiago eta zure eskaera egiteko :  errigora

                                          https://www.errigora.eus/


2022-10-17

EUSKARA PLAZARA!! EUSKARALDIA 2022

 


  Euskaraldia 2022 ate joka dugunez, honatx EUSKARA PLAZARA ateratzeko proposamena:

              EUSKARA PLAZARA!!

    • Urriak 21, ostirala
    • Elizate plazan (San Bizente)
    • Euskaraldia- Gune ibiltaria
      • 18:oo – “Euskara ahora, munduari bira” – familia saioa
        • Musika, ipuinak…
      • 19:00 – Bertso saioa
        • Ana Pikallo
        • Aitor Arrutia
        • Ander Ezeiza
        • Ion Barrokal
        • Imanol Arrutia
      • 20:00 – Triki-poteoa 
    • ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!


2022-10-11

MINTZODROMOA ANAIEN PARKEAN

 

 Aurten berriro ere BERBALAGUNekoek Barakaldoko mintzodroa antolatu dute. Urriaren 25ean egingo dugu Anaien parkean, bi
txandatan:goizean 10:15etan eta arratsaldean 18:15etan.

Noiz: urriaren 25an, asteartearekin.

Zer ordutan: goizez 10:30ean eta arratsaldez 18:15ean.

Non: Anaien parkean

Izena emateko: 678 626 567 telefonora deituz edo barakaldo_berba@aek.eus helbidera idatzi.


     ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!