2022-04-07

KORRIKA.DONOSTIARAKO AUTOBUSA


 

KORRIKAKO AZKEN JAIRAKO AUTOBUSA ANTOLATU DUTE EZKERRALDEKO AEK-KO LAGUNEK.

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA AEK-KO EUSKALTEGIAN.

2022-03-23

KORRIKA FESTA BARAKALDON


 

Barakaldon KORRIKA dela eta, zenbait elkartek KORRIKA FESTA antolatu dute apirilaren 6an HERRIKO PLAZAn arratsaldeko 17:00etatik aurrera.


           ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2022-03-17

KAMISOI ZURI ZETAZKOA.IRAKURLE KLUBA


Literatur jardunaldietan, Alaine Agirrerekin elkartuko dira Barakaldoko berbalagunak Kamisoi zuri zetazkoa liburua jorratzeko.

Hona sinopsia: Hamaika urte zituen uda hartan, gurasoek ingelesa ikasteko kanpamentura bidali zutenean. Nagusia izan nahi zuelako erosi zion amak lehenengo sujetadorea, baina haurra zen oraindik, ez zuen ezagutzen helduen mundua, eta are gutxiago gizon hark jokarazi nahi zion jokoaren araua.

Irakurri liburua eta elkartu gurekin patxadaz hitz egin eta gozatzeko. 

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!


   NOIZ: Apirilaren 27an,  18:00etan (ordu aldaketa)


   NON:
Clara Campoamor Kultur Etxean.


2022-03-16

MUSIKATERAPIA TAILERRA.KORRIKA KULTURALA

 Korrika kulturalaren barnean eta Mikel Meabe musika-terapeutaren eskutik, musikak gugan duen eraginaz jabetu eta modu positibo batean landuko dute berbalagunek.  Geure buruarekin hobeto sentitzeko eta ongizate handiagoa lortzeko tailerra izango da.

Zer: Musika-terapia tailerra

Noiz: Apirilaren 5ean, 18:30ean

Non: Clara Campoamor Kultur Etxean


ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!

Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus



2022-03-04

Zientzia tailer dibertigarria

Sasiburu elkarteko kideok helduentzako zientzia tailer dibertigarria antolatu dugu.

🤯Jakin badakigu zientzia zerbait aspergarritzat hartu izan dela, baina aurreiritzi horri buelta emango diogu tailertxo honekin! 

👩‍🔬Hamaika esperimentu egingo ditugu: zubi bereziak ezagutu, 3D-ko egiturak zotzekin, arrautzaren "egonkortasuna",termodinamika esperimentua, kea eskuetan, suziriak ur azpian, etab.

Animatu eta eman izena!

🗓️Martxoak 17, osteguna
🕡18:30ean
📍Gurutzetako kultur etxea
📝info@sasiburu.eus
 

 

2022-02-28

Sasibururen 30. urteurrena - Barakaldoko euskaldunon jaia

 🟠ADI euskaltzale!🟠
Aurten gure elkartearen 30. urteurrena da eta ospatzeko "Barakaldoko euskaldunon jaia" antolatzen ari gara herriko beste eragileekin batera.

🗓️Maiatzak 28, larunbata
📍San Bizente auzoa

📢Gorde data!


2022-02-25

FAMILIA BIZKARRA ZAINDUZ



 ESKUZ FISIOTERAPIA zentroko Alaine Azkargortak tailer berezi hau gidatuko du gurasolagunentzat, Korrika kulturalaren barruan. Bizkarra elkarri zaintzeko hainbat teknika eta gomendio ezagutuko ditugu, giro atseginean eta euskaraz. Fisioterapeuta aditu baten eskutik, elkarrekiko zaintza sustatuko dugu familiaren barruan konfiantzatik eta konfiantzan.

Zer: Familian bizkarra zainduz tailerra

Noiz: Martxoaren 15ean, 18:00etan

Non: Kilima faktoria

Izena emateko: barakaldo_berba@aek.eus edo 678 626 567


     ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN!!


2022-02-21

KORRIKA BADATOR! AURKEZPENA



 Hiru urte luzeren ostean, Korrika Barakaldora, apirilaren 6an, 23:50ean, iritsiko da (asteazkenetik ostegunerako gauean). Barakaldoko AEK-k KORRIKA aurkezpenean emango ditu xehetasun guztiak. Gainera, zuzeneko musika eta bertsoak izango dira denon gozamenerako. Apuntatu hitzordua agendan: 

📅 Martxoak 3, orteguna.
⏰ 19:00etan

📌 Clara Campoamor Kultur Etxean.