2021-06-10

EMAKUMEAK ZIENTZIAN. MAHAI-INGURUA

 

SASIBURU elkartekook sekulako mahai-ingurua antolatu dugu Barakaldon! Punta-puntako emakumezko zientzilariak solasean Clara Campoamor kultur gunean.

ZER: EMAKUMEAK ZIENTZIAN. MAHAI-INGURUA.

NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEAN. ( Gernikako arbola 41, BARAKALDO).

NOIZ: EKAINAREN 24an, 18:30ean 


                ADI EGON! PLAZA MUGATUAK.

                EMAN IZENA info@sasiburu.eus

                                 

 

  

2021-06-07

UDAN ERE EUSKARAZ SEGURU! ZURE EUSKARA POLITA DA!

 Dagoeneko zabalik dago Barakaldoko udako berba taldeetan apuntatzeko epea. Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu eta birsortu egiten dira. 

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

telefonoa: 678 626 567


Bestalde, gogoan izan SASIBURU elkarteko "Zure euskara polita da!" poltsak oraindik salgai dauzkazue AEK-ko euskaltegian. Zure buruarentzat edo lagun batentzat opari ederra izan daiteke uda honetarako.



2021-06-01

ANIZTASUN JOLASAK. GURASOLAGUNAK

 Barakaldoko gurasolagunek ikasturteko azken ekimena egingo dute: Aniztasun jolasak, enpatia lantzeko jarduera.

Zer: Aniztasun jolasak

Noiz: ekainaren 10ean, ostegunarekin, 17:00etan

Non: San Bizente auzoko parkean

Izena emateko: 

678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus.

Kopuru mugatua dago



2021-05-27

ERREKATXORA SASIBURU MENDILERROAN ZEHAR.

 Ikasturteari behar bezalako amaiera emateko, Barakaldoko berbalagunek gure herriko mendilerroa zeharkatuko dute Errekatxoraino, inguruan ditugun ikuspegi ederrenez gozatu bitartean.

Zer: Errekatxora Sasiburun zehar txangoa. Oinetako eta arropa egokiak eraman behar dira.

Noiz: Ekainak 16, asteazkenarekin, 17:00etan

Non: Gurutzetako plazan

Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus



2021-05-26

MAGIA SAIOA.SARRERAK AGORTUTA


 Bi egunetan Asier kidam-en magia saiorako geneuzkan sarrera guztiak agortu dira!!

AURRERA BARAKALDO EUSKALDUNA!

2021-05-25

ARGIBEL EUBAREN HITZALDIA

 


HALADZIPO
elkartekoek beste jarduera interesgarri bat antolatu dute KULTURBERO agendaren barruan:

ARGIBEL EUBA. "1960ko hamarkadako euskal kultura, mugarriak eta oihartzunak"


ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

2021-05-22

ASIER KIDAM MAGOA


SASIBURU ELKARTEkook beste jarduera gozagarri bat antolatu dugu familientzat KULTUR ERROTA egitasmoaren barruan:

ASIER KIDAM. MAGIA SAIOA


 Magia ikuskizun freskoa eta dotorea haurrentzat (eta familientzat).

Esperimentu benetan magiko honetan Asier Kidamek bere azken sormen-lanak erakutsiko dizkigu. Umoreak eta soinu-banda zaindu batek inguratuta, publikoak mirari txikiak bizitzeko aukera izango du: botere handiak dituen aro bat, ardi jostalariak… baita magia egiten duen pelutxe bat ere.

NOIZ: EKAINAREN 9an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean.

NON: GURUTZETAKO KULTU ETXEAN

Plaza mugatuak.


IZEN EMATEA:   info@sasiburu.eus


Anima zaitezte! PRIMERAN PASATUKO DUGU!


2021-05-20

Ez naiz kolonialista baina....' hitzaldia


 OHARRA: gehieneko edukiera beteta. Itxaron zerrenda dago.

Sasiburu euskara elkarteak, Barakaldoko AEK euskaltegiak eta Agharas Bizkaiko Imazighen elkarteak honako hitzaldi hau antolatu dute: 'Ez naiz kolonialista baina...' 

Noiz: maiatzaren 25ean, 19:00etan

Non: Lasesarre kiroldegiko areto nagusian.

Argia astekariko Axier Lopez kazetari barakaldarrak kolonialismo eta inperialismoaz jardungo du, hainbat erakundek Juan Sebastián Elkano omendu duten honetan. Bertan, nagibatzailearen gaineko “ezohiko ikuspuntua” eskainiko da eta euskaldunok konkistetan eta esklabotzan izan dugun papera izango dugu aztergai.


OHARRA: Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea e-postaz (barakaldo_berba@aek.eus) edo telefonoz (678 626 567).

BESTALDE, ESKAERA IKUSITA , ZUZENEKO EMANALDIA ESKAINTZEA ERABAKI DUGU AGHARASEKO FACEBOOK-EKO PERFILA BALIATUTA.