Izena emateko azken eguna: ekainaren 11
EMAN IZENA!!
Izena emateko azken eguna: ekainaren 11
EMAN IZENA!!
Barakaldoko Irakurzale klubak Kattalin Miner idazlearen Turista Klasea liburua hautatu du hurrengo hitzordurako.
Zer: Literatura solasaldia. Liburua irakurri eta horretaz hitz egingo dute
Noiz: Ekainaren 22an, asteartearekin, 19:30ean
Non: Clara Campoamor Kultur Etxean.
Esnatu, gosaldu, jantzi, motxila, paketea eta nortasun agiria hartu, Hendaiara joan, Pariserako trenari itxaron. Baliteke gaurkoa izatea azken bisita. Eta oraindik ez zaizkio natural ateratzen talegoa bezalako hitzak. Batzuetan fribolo samarrak iruditzen zaizkio haien arteko elkarrizketak, ez dutelako politikaz hitz egiten, baizik eta pelikulez, liburuez, ametsez. Barre egiten dute, elkar babesten dute.Uzkiari buruzko tailer batean ezagututako lagun txiletar batzuen etxean geratu zen lehenengo bisitan. Geroztik, ardo botilak hustu zituzten, “lagun” esan zioten elkarri, bizi zituzten biolentziak konpartitu. Baina haiei ez zien kontatu muga gurutzatuta trena hartzean sentitzen zuen izua, Charlie Hebdo-ren kontrako atentatua gertatu zenetik.
Adiskidetasuna, elkartasuna, norberarengandik erauzi ezin ditugun beldurrak. Kattalin Minerren bigarren nobelan.
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus
GAZTE BULEGOkoek beste jarduera interesgarri bat antolatu dute gazteentzat:
IRAKURLE KLUBA 💪
Irakurketa-taldea jarriko dute martxan berriro! Animatuko zara parte hartzen?
EMAN IZENA:
☎ 94 - 478 95 96 / 688 63 99 35
✉ gaztebulegoa@barakaldo.eus
GAZTE BULEGOA - DONIBANE KALEA 17 - BARAKALDO
Sasiburu euskara elkarteak, Barakaldoko AEK euskaltegiak eta Agharas Bizkaiko Imazighen elkarteak honako hitzaldi hau antolatu dute: 'Ez naiz kolonialista baina...'
NOIZ: maiatzaren 25ean, 19:00etan
NON: Lasesarre kiroldegiko areto nagusian.
Argia astekariko Axier Lopez kazetari barakaldarrak kolonialismo eta inperialismoaz jardungo du, hainbat erakundek Juan Sebastián Elkano omendu duten honetan. Bertan, nagibatzailearen gaineko “ezohiko ikuspuntua” eskainiko da eta euskaldunok konkistetan eta esklabotzan izan dugun papera izango dugu aztergai.
ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!
OHARRA: Parte hartzeko beharrezkoa da izena ematea e-postaz:
(barakaldo_berba@aek.eus) edo telefonoz (678 626 567).
GURASOLAGUN proiektuaren barruan beste jarduera gozagarria antolatu dute familientzat.
MUSIKAREN MAGIA
Jaione Marijuan irakasleak familientzako musika saio bikaina eskainiko du bi txandatan Barakaldoko gurasolagunentzat, musikaren bidez jolastu eta gozatzeko.
NOIZ: Ekintza maiatzaren 14an, ostitalean, 18:00etan eta 19:00etan egingo da
NON: Hala Dzipo Musika Eskolan.
Parte hartzeko izena ematea derrigorrezkoa da, edukiera mugatua baita.
Izena emateko: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus
Azken eguna: maiatzaren 13a.
Gaztea zara eta euskaraz hitz egin nahi duzu zure aisialdian? Gazteek osatutako berbalagun talde batean parte hartu nahi duzu? Bertan zuk erabaki dezakezu noiz eta non elkartu, zer eta nola egin. Giro jator eta atseginean.
ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!
IZEN EMATEA: maiatzaren 14ra arte
678 626 567 telefonoan edo barakaldo_berba@aek.eus e-postan.
SASIBURU ELKARTEAk beste ikuskizun dibertigarria antolatu du familientzat.
Skratxek kontatzen du nola denboraren poderioz super-heroi izatetik anti-heroria izatera pasatu den. Baina orain da momentua ipurdia altxatzeko eta 360 graduko aldaketa bat emateko: esku artean arazo bat azaldu zaio eta, konpontzen ez badu, beti-betirako kapa zintzilikatu beharko du.
“Wert Igo” doktoreak bere kidea “Fantastik Luzi” bahituko du eta hau askatzeko harrapatuta daukan energia barra goraino bete beharko du.
Egia esanda, Skratx ez da batere azkarra eta Luzi askatzeko publikoaren laguntza behar-beharrezkoa izango du.
Lortuko al du “Fantastik Luzik” “Wert Igo” doktorearen eskuetatik libratzea?
Antzezpen umoretsua, dibertigarria eta samurtasunez betea.
ZER: SKRATX HAUR ANTZEZLANA.
NOIZ: MAIATZAK-13, OSTEGUNA, 18:30ean.
NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.
Plaza mugatuak.
IZEN EMATEA: info@sasiburu.eus
Anima zaitezte! PRIMERAN PASATUKO DUGU!
Barakaldoko berbalagunek "Kooperante baten bizitza" hitzaldia antolatu dute, maiatzaren 11n, 19:00etan, Barakaldoko AEK euskaltegian. Bertan, Irantzu Ortega berbalagunak 10 urtez Hego Amerikan eta Afrikan bizi izandako pasadizioak aletuko ditu denon gozamenerako. ¨
Plazak mugatuak dira.
Parte hartu nahi izanez gero izena eman beharra dago.
IZEN EMATEA:
678 626 567 telefonora deituz edota barakaldo_berba@aek.eus
e-postara idatziz.
ANIMA ZAITEZ!!