ADI EGON!!
SASIBURU ELKARTEKOOK ANTOLATU DUGUN APIKA TALDEKO SAIOAREN SARRERAK AGORTURIK DAUDE.BESTALDE, GOGOAN IZAN ZEURE EUSKARA POLITA DA KANPAINAKO POLTSAK SALGAI DAUDELA AEK-KO EUSKALTEGIAN.
ADI EGON!!
SASIBURU ELKARTEKOOK ANTOLATU DUGUN APIKA TALDEKO SAIOAREN SARRERAK AGORTURIK DAUDE.BESTALDE, GOGOAN IZAN ZEURE EUSKARA POLITA DA KANPAINAKO POLTSAK SALGAI DAUDELA AEK-KO EUSKALTEGIAN.
Animatuz gero, jarri gurekin harremanetan: 678 626 567 edo barakaldo_berba@aek.eus. Talde txikiak izango dira eta toki seguruetan elkartuko dira.
ANIMA ZAITEZTE ETA PARTE HARTU!!
SASIBURU elkartekook beste jarduera dibertigarri bat antolatu dugu umeentzat.
PAPEREZKO ZIRKOA. IPUIN KONTALARIA
NON: GURUTZETAKO KULTUR ETXEAN.
NOIZ: OTSAILAREN 26an, ostirala, 18:00etan.
ADI EGON! AFOROA OSO MUGATUA BAITA (45 ikusle).
EMAN IZENA: sasiburu@gmail.com
Asier Arroita abenturazaleak bizikletaz egindako bidaia kontatuko digu, otsailaren 16an, 19:00etan, Barakaldoko AEKn. Derrigorrezkoa da izena ematea eta segurtasun neurriak betetzea, musukoaren erabilera barne. Honela kontatzen digu Arroitak: "Esperientzia asko batu ditut zazpi hilabetetan, eta azkenik, birus famatuaren ondorioz, etxerako bidea presaka hartu behar izan nuen.Bidaian zeharkatutako 9 herrialdeetan ikusitakoa, eta halako bidaia bat egiteko ikasitakoa partekatu nahi dut.
EMAN IZENA:
678 626 567
barakaldo_berba@aek.eus
Barakaldoko gurasolagunek beste ekintza bat izango dute otsailean, zehazki, hilaren 12an, bi saio antolatu dituzte Asier Kidam magoarekin, 18:00etan eta 19:00etan, Hala Dzipo musika eskolan. Magiaz gozatzeko irrikan bazaude toki seguru batean eta familia giroan, ez izan zalantzarik eta eman izena. Segurtasun neurri guztiak beteko dira.
Izena emateko azken eguna otsailaren 11 izango da.
678 626 567
barakaldo_berba@aek.eus
Bidali "Zure euskara polita da" mezua duen argazki bat beranduenez otsailaren 28an eta sari hauetako bat irabazteko aukera izango duzu:
1. saria > Errigora produktuen saskia + Korrikako katilua
2. saria > Liburu bat + komiki bat
3. saria > Zure euskara polita da poltsa
Argazkien originaltasuna baloratuko dugu.
Parte hartzeko, bidali zure argazkia hona: info@sasiburu.eus
📲Nahi baduzu, argazkia gizarte sareetan partekatu #ZureEuskaraPolitaDa traolarekin!
Bestela, guk egingo dugu😜!
GALDERAK:
Bai, noski! Lehiaketa euskaldun guztientzako zabalik dago.
Aurten ere BERBALAGUNek euskara praktikatzen segituko dute segurtasun neurri guztia betetzen segituko baitute: talde txikiak, toki ireki edota aireztatuetan, musukoaren erabilera... Gainera, berbalaguna izateagatik hainbat abantaila daude:
Prentsa eta argitalpenak
AIZU! aldizkariaren urte osoko harpidetza (10 zenbaki) merkeago izango duzu. Harpidetza arrunta 29 euro, mintzapraktika egitasmoetako parte-hartzaileentzat 23 euro
BERRIA egunkariak %50eko deskontua eskaintzen dizu asteburuetako harpidetzan, 91,50 euro
ARGIA astekaria, hilabetez (4 zenbaki) doan jasotzeko aukera izango duzu eta harpidetza egin nahi izatekotan; urte osokoan %25eko deskontua izango duzu eta bestela hilean behineko harpidetza egin ahal izango duzu 41 euroan.
GAZTEZULO Urte osoko harpidetza + CD bat 20 euroren truke.
HARMAILA Ikasturte osoko harpidetza 25 euroren truke.
Bestelakoak
Udako Euskal Unibertsitatea UEUko ikastaroetan %25eko deskontua.
Matrikulazio garaia iritsi da gure herrira. Urtero legez zeure semea edo alabarentzat aukerarik onena gomendatu gura dizuegu, D eredua!
Ez izan zalantzarik zeure seme edo alabarentzako bitaminarik onena D eredua da!