2020-12-04

EUSKARAREN ONDAREAK 2020. HALADZIPO ELKARTEA


Atzo HALADZIPO elkarteko lagunek azken urteotan EUSKARAREN EGUNA ospatzeko  itzelezko ikuskizuna eman ziguten streamingen bitartez  EUSKARAREN ONDAREAK 2020.

Zuzenean ikusteko aukera izan ez zenituenok, hementxe berton ikusgai duzue:

EZIN DUZUE GALDU!



 SASIBURU SARIA 2020


Azken urteotan legez, Sasiburu Euskaldunon Elkartetik eta Barakaldoko Udaleko Euskara Zerbitzutik, gure herrian euskara sustatu, suspertu eta erabiltzeagatik lan egin duen pertsona, elkarte edo saltokia saritu nahi dugu.

Aurten, 2020an, Barakaldoko merkataritzan urtetan euskararen alde eta euskaraz lan egin duen Fasprint inprimategia saritzea erabaki dugu.

Gure herrian arnasgune bakarrenetarikoa izan zarete urteetan, konpromisoz eta ilusioz. Barakaldoko euskaldunak beti irribarre batekin hurbildu gara Fasprintera eta hori zeozergatik da, euskara eta euskal kulturaren aldeko bizitza osoko lan nekaezinagatik.

Gaur 250 arigune baino gehiago ditugu herrian.


Izan zinetelako gara, garelako izango dira.

             ZORIONAK ETA ESKERRIK ASKO!

                         

2020-12-03

EUSKARAREN ONDAREAK DOKUMENTALA

 



Gaur gaueko 20:00etan, Agustin eta Aurori 🤣🤣🤣, Sasiburu saria, Euskararen Ondareak... eta amaieran SORPRESA 😂!
🎉Nor izango da Sasiburu sariaren irabazlea?


MAGIA SAIOA.TXOBORRO MAGOA




BARAKALDOKO BERBALAGUNekoek beste jarduera gozagarri bat antolatu dute GURASOLAGUN proiektuaren barruan.

Zer: Txoborro magoa. Gezur gehiegi ikuskizuna

Noiz: abenduaren 11n

Zer ordutan: 18:00 eta 19:00etan

Norentzat: gurasolagunentzat eta interesatuta egon daitekeen edozein familia euskaltzalerentzat

Non: Hala Dzipo musika eskolan

ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!

Izena emateko: 678 626 567   telefonora deitu 

bestela  barakaldo_berba@aek.eus   emailera idatzi


2020-11-30

ERLAUNTZA KOMEDIA BARAKALDOKO ANTZOKIAN

 


Datorren abenduaren 2an, asteazkena, arratsaldeko 18:30ean BARAKALDOKO ANTZOKIAn euskarazko komedia dibertigarria ikusteko aukera izango dugu.

Txikitako lagun koadrila bat asteburu pasa joango da landetxe batera beraietako baten ezkon aurreko agurra ospatzera. Urteak ordea ez dira alferrik pasatzen eta elkarren arteko lotura estua sentitu arren, ezer ez da garai batean bezala; edo bai…
Asteburu “eroa”  izan behar zena, are gehiago erotuko da; trapu zaharrak, esan gabeko gauzak, esandakoak, alkohola, droga eta erlauntz bat.  Esaten da erleak direla animalien erreinuan hobekien komunikatzen diren izakiak. Eta dantzan komunikatzen omen dira…

NOIZ: ABENDUAK 2, ASTEAZKENA, 18:30ean.

NON:   BARAKALDOKO ANTZOKIAN.

2020-11-28

EUSKARALDIA 2020 BARAKALDON


BARAKALDON EUSKARALDIAN IA 3.000 LAGUNEK EMAN DUGU IZENA. ORAIGOAN BESTE JARDUERA BATEAN ESKU HARTZEKO AUKERA DAUKAGU.

GALDERA HORIEI ERANTZUTEKO GAI ZARA? PARTE HARTU!!



BARAKALDON EUSKARAZ! HIRE EUSKARA POLITA DUK/ DUN!!




2020-11-27

ZURE EUSKARA POLITA DA!! POLTSAK BERRIRO SALGAI



 "Zure euskara polita da" kanpaina oso arrakastatsua izaten ari da eta horrek poltsen stock haustura eragin du. Baina ez zaitez kezkatu! SASIBURU elkartekook beste poltsa sorta bat jarri dugu salgai. Oraingoan bakarrik BARAKALDOKO AEK-ko euskaltegian dauzkazue betiko salneurrian (10 euro).

Eskerrik asko kaleak kolorez eta euskaraz betetzeagatik!

2020-11-25

IBILBIDE HISTORIKOA BARAKALDON




 BARARAKALDOKO BERBALAGUNEKOEK beste  jarduera interesgarri bat antolatu dute. CIHMAko langileei esker Barakaldoren historia hobeto ezagutzeko parada izango dugu. Anima zaitez eta etor zaitez gurekin!

Zer: Ibilbide historikoa Barakaldon zehar

Noiz: abenduaren 09 eta 16ean (talde bana)

Zer ordutan: 11:30ean Clara Campoamorren

Izena emateko: 678 626 567 edota barakaldo_berba@aek.eus


                         ANIMA ZAITEZ!!

Eranskinen eremua