Pasa den abenduaren 3an, urtero bezala, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatu zen. Hainbat herritarrok, gizon zein emakume, zahar, heldu zein gazte, egun berezi honetako ospakizun desberdinetan parte hartu genuen Euskal Herri osoan zehar.
Barakaldon ere hainbat jarduera egin dira azken asteotan euskararen eguna ospatzeko, eta guztien artean, agian hunkigarriena, Haladzipo elkarteak Barakaldoko gainontzeko elkarte eta talde euskaltzale gehienekin batera egin zuen “Bizitza triste eta ederra” ikuskizuna izan zen. Bertan, zendu berria den Iñigo Muguruzari egin zitzaion omenaldia.
Barakaldoko Sasiburu elkartekook, jarduera eder hori aprobetxatu genuen Sasiburu Saria banatzeko. Barakaldoko sari honen bigarren edizioan, Endika Lahaine rapero barakaldarrari egokitu zitzaion saria, euskal kulturaren alde eta euskararen alde egin duen eta egiten duen lan eskergagatik. Une gogoangarriak bizi izan genituen abenduaren 3an ekitaldi horretara urreratu ginenok. Une horietako bat, zalantzarik gabe, Endikak saria jasotzean esandako hitzak izan ziren; bere gurasoei eskerrak eman zizkien euskara ikasteko aukera emateagatik.
Abenduaren 3ak arnasa hartu, indarrak bildu eta aurrera are gogotsuago egiteko indarrak eman zizkigun. Izan ere, datozen hilabeteetan erronka berriak datoz: euskaraldiaren bigarren edizioa, udalaren euskara sustatzeko ekintza plana aurrera eramatea, guztion artean Barakaldon euskara eta euskal kultura sustatzen laguntzen jarraitzea... Aurrera.
2019-12-08
Sasiburu saria 2019
etiketak, argazkiak
barakaldo,
Euskara,
HALA DZIPO,
Sasiburu,
Sasiburu saria
2019-12-05
GABONETAKO APAINGARRIAK EGITEKO TAILERRA
NOIZ: Abenduaren 19an, 18:30ean,
NON: Clara Campoamor Kultur Etxean. Euskaraz aritu nahi baduzu familian, plan bikaina duzu.
Izena emateko azken eguna abenduaren 18a da.
2019-12-03
XXIII. Herrien Arteko Folklore Jaialdia
Urtero bezala, Ibarra-kaldu elkarteak Herrien Arteko Folklore Jaialdia antolatu du.
Anima zaitez eta hurbildu jaialdiko emanaldietara. Sarrera doan!!
2019-12-01
SUKALDARITZA TAILERRA
Sora Ryu berbalagunak Korear sukaldaritza tailerra eskainiko digu. Bi plater prestatzen ikasiko dugu (Dak Galbi plater gazia eta Songpyeon, gozoa).
Noiz: Abenduaren 10 eta 17an, 18:00etan.
Non: Gurtzetako Zentro Zibikoa
Izena emateko: 678 626 567 telefonora deitu
barakaldo_berba@aek.eus emailera idatzi.
ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!!
2019-11-28
EUSKARAREN EGUNA. BIZITZA TRISTE ETA EDERRA IKUSKIZUNA
Euskararen egunaren bueltan hainbat jarduera izango ditugu Barakaldon.Horietako bat hauxe duzue HALADZIPO MUSIKA ESK0LAk antolatutako ikuskizuna Iñigo Muguruza arestian zendutako musikariaren omenez. Hala Dzipo Euskararen Eguna ospatzeko antolatutako laugarren ikuskizunaren buru da berriz ere Barakaldo. 'Bizitza tristea eta ederra 'Barakaldoko euskaltzaleek sortutako ikuskizuna da, eta hainbat diziplina artistiko batzen ditu: musika, dantza, poesia, hiri kultura, bideo-proiekzioa, antzerkia...
Ekitaldia doakoa da, eta 19:30ean hasiko da Barakaldo Antzokian. Sarrerak antzokiko leihatiletan egongo dira eskuragarri, eta gehienez launa gonbidapen emango dira .
Hala Dzipo, Udal Txistu Bandak, Barakaldoko dantza taldeak, Aritza Rodriguez aktoreak, zirku eskolak, Kilika bertso eskolak eta Sasiburu elkarteak hartuko dute parte ikuskizunean. horretan.SASIBURU elkarteak ere SASIBURU SARIA emango dio euskararen alde edo euskaraz lan eginez, nabarmendu den barakaldar bati.
Animatu eta etorri! Antzokia euskaraz bete dezagun!!
2019-11-25
OIHAN VEGA. UMOREZKO BAKARRIZKETA
SASIBURU ELKARTEKkook beste jarduera dibertigarria antolatu dugu ASTELEHENETAN ERE EUSKARAZ egitasmoaren barruan:
ZERGATIK PRAKTIKATZEN DUGU SEXUA GAZTELERAZ? BAKARRIZKETA
Umorezko monologoa da, euskararen hausnarketa ironikoa eta sarkastikoa 'ZERGATIK PRAKTIKATZEN DUGU SEXUA GAZTELERAZ?' izenburupean. 90 minutu irauten dituen antzezlan honetan gainera, laburmetrai edo 'skecht' batzuen bidez laguntzen diogu ikusleari erritmo bizia mantentzen eta barrea eragiten, Kepa Errasti (Goenkale, Vaya Semaminta...) EITBaktore eta gidoigile ezagunak zuzendu ditu.
Horrez gain, gitarra eskuan harturik musika eta kantuen bidez ere, euskarari buruzko bakarrizketa honetan publikoaren etengabeko partehartzea bultzatzen da, batez ere, momentu dibertigarria, barregarria eta atsegina igaro araziz, beti ere, publikoa gogoeta egitera gonbidatuz.
ZER: OIHAN VEGAREN UMOREZKO BAKARRIZKETA
NOIZ: ABENDUAREN 9an, 19:30ean
NON: CLARA CAMPOAMOR KULTURGUNEA (SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA).
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI! PRIMERAN PASATUKO DUGU ETA!
BETI LEZ DOHAINIK.
-
2019-11-19
BERTSO AFARIA
Lehengo egunean aipatu bezala, IBARRAKALDU elkarteko lagunek hainbat jarduera antolatu dute HERRIEN ARTEKO FOLKLORE JAIALDIAN.Oraingo honetan BERTSO AFARI eder baten berri eman gura dizuegu.
BERTSO AFARIA: SUSTRAI COLINA+ XABAT GALLETEBEITIA
Berriro ere ageri da bertsolaritza Herrien arteko Folklore Jaialdian!
Izan ere, azaroaren 29an, bertso afari bat egingo da Sustrai Colina eta Xabat Galletebeitia bertsolariek parte hartuta.
Izan ere, azaroaren 29an, bertso afari bat egingo da Sustrai Colina eta Xabat Galletebeitia bertsolariek parte hartuta.
Afaria Ibarra-kaldu elkartearen egoitzan egingo da, 22:00etan, 15 euro balio du eta txartelak honako toki hauetan eskura daitezke:
Ibarra-kaldu elkartean, Barakaldoko AEK euskaltegian eta Hala Dzipo musika eskolan.
Azkar ibili, sarrerarik gabe ez geratzeko!
Azkar ibili, sarrerarik gabe ez geratzeko!
MENU ARRUNTA
- Kroketak (3).
- Entsalada: askotariko urazak, tomatea, gazta freskoa, ahuakatea, ziazerba hostoak.
- Txerri azpizuna sesamo eta sojarekin, eta patata purearekin.
- Jogurta, marmeladarekin eta galletarekin aurkeztua
- Kroketak (3).
- Entsalada: askotariko urazak, tomatea, gazta freskoa, ahuakatea, ziazerba hostoak.
- Txerri azpizuna sesamo eta sojarekin, eta patata purearekin.
- Jogurta, marmeladarekin eta galletarekin aurkeztua
BARAZKIJALEENTZAT
Dena berdina da, bigarren platera izan ezik: azpizunaren ordez, saitan marinatua.
Dena berdina da, bigarren platera izan ezik: azpizunaren ordez, saitan marinatua.
2019-11-18
BETIKO JOLASAK
Barakaldoko gurasolagunek jarduera ez-lehiakor eta parte hartzaile bat antolatu dute
azaroaren 28rako, 18:30ean, Clara Campoamor Kultur Etxean:
Betiko jolasak
Ekintza honetan euskaraz aritzeaz gain, giro on eta atsegina egongo dela ziurtatu dute.
Ekintza honetan euskaraz aritzeaz gain, giro on eta atsegina egongo dela ziurtatu dute.
Izena emateko azken eguna azaroaren 27a da eta telefono honetara deituz:
678 626 567
Nahiago baduzue email honetara idatziz barakaldo_berba@aek.eus
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)








