Irakurle berririk etxean? SASIBURU elkartekook umeengan irakurzaletasuna sustatzeko tailer bat antolatu dugu.
Tailer honek bi egunetan emango dugu irailaren 28an eta urriaren 5ean, 6 eta 7 urteko umeentzat.
Bestetik, urriaren 19an eta 26an tailer bera antolatu dugu 8 eta 9 urteko umeentzat.
Anima zaitez eta eman zeure umearen izena ahalik eta lasterren. Umean irakurtzeko, margozteko eta ipuin berriak sortzeko aukera izango dute.
Erne! Plaza mugatuak dira.
Apuntatzeko, bidali mezu bat zeure umearen izen deiturekin daukan adina aipatuz, geure e-postara.
sasiburu@gmail.com
2018-09-10
2018-09-07
"EUSKARAZ BIZI NAHI DUT" 7. HERRI LASTERKETA
Aurten Arrontegiko jaietan zazpigarren aldiz antolatuko dugu herri-lasterketa . "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da .
Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu
nahi dugu Sasiburu elkartekoek ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta eskuratu ahal izango ditugu bertan.
NOIZ: datorren asteko larunbatean, IRAILAK-15, eguerdiko 12:30etan.
NON: SAN LUIS PLAZAn.
ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!!
2018-07-12
TRIKI POTEOA KARMENETAN
Barakaldoko jaiak badatoz eta SASIBURU elkartekook jarduera xume bezain dibertigarria antolatu dugu:
TRIKI POTEOA.
NOIZ: UZTAILAREN 19an, osteguna, 19:30ean.
NON: EGUZKI tabernatik abiatuz.
<
Bestalde,kanpaina txiki bat burutuko dugu: JAIETAN TRAGOA EUSKARAZ ESKATU!!Kanpaina hau euskaldunei nahiz euskaraz ikasten hasi zaretenoi zuzenduta dago, zenbait tokitan euskaraz besta egin nahi dut leloa daramaten kartelak ikusteko aukera izango duzue.
Bestetan, festetan edo jaietan, gura duzuen eran, kontua da ondo pasatzea eta geure hizkuntza lau haizetara zabaltzea,jakina, bakoitzak ahal duen neurrian.
Beraz, badakizue Barakaldoko jaietan ondo pasa eta gutxi gasta!
EZ ZAITEZ LOTSA ETA EUSKARAZ ESKA!!
2018-06-18
ANTXO ETA PANTXA PAILAZOEN SAIOA DESERTUKO JAIETAN
Desertu auzoko jai egitarauaren barruan hurrengo ekintzak antolatu dira euskaraz. Jarduera horietako bat SASIBURU elkarteak Desertuko jai batzordearekin elkarlanean antolatu du: ANTXO ETA PANTXA pailazoen saioa.
- Ekainak 22, ostirala
- 20:00 – 24:00 – Disko festa Urtzarekin
- Ekainak 23, larunbata – San Juan gaua
- 11:00 – Ume tailerrak eta jolasak
- Ekainak 24, igandea
- 17:00 – Antxo eta Pantxa pailazoen saioa – Desertuko plazan
Ondo pasa! Eta gogoan izan, jaietan ere euskaraz!!
2018-06-09
BERBALAGUNEN JARDUERAK
BERBALAGUNekoek zenbait jarduera antolatu dute ekainaren bigarren hamabostaldirako.
1. Ekainak 20, asteazkenarekin, 18:00etan gurasolagunentzako ipuin kontaketa: Koloretako munstroa,

2. Ekainak 26, asteartearekin, 10:00etan Bisita Munoa Finkara.
3. Ekainak 29, ostiralarekin, 18:45ean Berbabordajea bidaia turistikoa itsasadarretik, hainbat musikarik girotuta
.
1. Ekainak 20, asteazkenarekin, 18:00etan gurasolagunentzako ipuin kontaketa: Koloretako munstroa,

2. Ekainak 26, asteartearekin, 10:00etan Bisita Munoa Finkara.
3. Ekainak 29, ostiralarekin, 18:45ean Berbabordajea bidaia turistikoa itsasadarretik, hainbat musikarik girotuta
Ekainaren azken ostiralean, hilak 29, Ezkerraldeko berbalagun guztiontzako BIDAIA TURISTIKOA daukagu, "Euskal Herria" itsasontzian.
Santurtziko kirol portutik atera 18:45ean, eta Portugaleteko kaian amaitu 20:00etan.
Bitartean Abra badiara atera eta Ibaizabal itsasadarrean barna igo egingo gara, musikaz blai eta lagunez inguraturik.
Hori guztia DOAN, baina aldez aurretik izena eman behar duzu, plaza kopurua mugatua baita.
600482022 edota ezkerraldea@aek.eus
2018-06-06
LLANOKO 4. HERRI LASTERKETA
Aurten ere LLanoko jai batzordekoek geure elkartearen eta AEK-aren laguntzaz 3. HERRI KROSA antolatu dute EUSKARAZ BIZI NAHI DUT leloarekin.
SASIBURU elkartekook
Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu ekimen
honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera
izango dute, zeren hiru lasterketa izango baitita:
SENIOR, HELDUENTZAKO LASTERKETA. parte hartzaileek 6.750 m-tako ibilbidea egin beharko dute.
HAURRENTZAKO LASTERKETA. Umeek 250 eta 750 metrotako lasterketa burutuko dute.
Azkenik, 12:30ean HERRI LASTERKETA izango da guztiontzat.
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!
2018-05-29
UDAN ERE EUSKARAZ!
Dagoeneko zabalik dago Barakaldoko udako mintzataldeetan
apuntatzeko epea. Ikasturtea amaitzearekin batera, talde batzuk
desagertu egiten dira; beste batzuk, aldiz, partaide berriak hartu
eta birsortu egiten dira. Horietakoren batean parte hartu nahi
baduzu, Barakaldoko AEK, Hizkuntza Eskola eta Udal Euskaltegian
izena eman dezakezu edo 678 626 567 telefonora deituta zein
barakaldo_berba@aek.eus emailera idatzita, zuzenean jarriko zara
harremanetan dinamizatzailearekin.
Modu berean, gororarazi nahi
dizuegu, aurten, lehen aldiz, berbalagun talde bat ateratzeko
asmotan gabiltzala non eta Nojan. Horri buruzko informazio gehiago
esteka honetan:
ANIMA ZAITEZ ETA EMAN IZENA!
Telefonoa: 678 626 567
Izena emateko azken eguna: ekainaren 15a
2018-05-21
EUSKARAREN EGUNAK ZUHATZUN
Datorren asteburuan "Euskararen egunak" ekimena izango dugu Arteagabeitia-Zuhatzu auzoan.Hona hemen jai horretako egitaraua:
ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)









