2017-01-13

BERTSO AFARIA SAN BIZENTEKO JAIETAN


Datorren urtarrilaren 27an, ostirala, urteroko  ohiturari jarraituz Bertso afari aparta izango dugu San Bizenteko jaien barruan Kilika bertso eskola, San Bizenteko Jai Batzordea eta Sasiburu elkarteen eskutik.
Igor Elortza eta  Nerea Ibarzabal bertsolariak.

Dagoeneko sarrerak salgai dituzue Barakaldoko AEK-ko euskaltegian 20 eurotan.


ZER: BERTSO SAIOA
BERTSOLARIAK:  IGOR ELORTZA ETA NEREA IBARZABAL.
NOIZ: URTARRILAK 27, OSTIRALA. GAUEKO 22:00ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO GARAGARDOTEGIAN.

Anima zaitez eta eman zure izena ahalik eta lasterren!!
Adi egon! plaza kopurua mugatua dago eta.









2016-12-13

BERBALAGUNON TOPAKETA

Datorren ostiralean abenduak-16, arratsaldeko 19:00etatik aurrera Barakaldoko Berbalagunok beste jarduera gozagarria bat daukagu:

BERBALAGUNON TOPAKETA NAFARROA KANTA TALDEAREKIN.

noiz: abenduak-16, ostirala, arratsaldeko 19:00etan.
non: GRAN PARADA TABERNA. (SAN BIZENTE kalea).

Erdu gurekin ondo baino hobeto pasako dugu eta!

2016-12-06

TXAKOLINAREN MUNDUAN.GAZTE BULEGOA



Barakaldoko Gazte bulegokoek jarduera interesgarria antolatu dute 18 eta 35 urte arteko gazteentzat:


MURGIL ZAITEZ TXAKOLINAREN MUNDUAN (EUSKERAZ)

Eguna: abenduak 17an. 10:30 -16:00


Izen ematea: abenduaren 5etik 12ra. Gazte bulegoan.

Lekua: Morga eta Gernika

Prezioa: 

Barakaldarrek: 5,25€ / Beste udalerrietakoek: 8,40€

 

Pirritx, Porrotx eta Marimots pailazoak antzokian.


Aurtengo gabonaldian Barakaldoko umeek euskal pailazo ospetsuenak ikusteko aukera izango dituzte: Pirritx, Porrotx eta Marimots.
NOIZ: ABENDUAREN 22AN. Arratsaldeko 17:00etan eta 19:00etan.

Basoari urtero iristen zaio udaberria; kukuak esnatu, elurrak urtu eta landareak loratzen direnean. Euskarari ostera, urte birik behin; Korrikarekin batera. Korrikako kilometro bakoitzean lekukoa pasatzen dugu euskaldunok eskurik esku, maitasunez. Lekukoa airean dabil, lurrik ukitu gabe, barruan mezu sekretu bat gordeta, sudurgorriok zuen herriko jaialdian zabalduko duguna. Eman, hartu, jaso, pasa… aurrera… Badaramagu euskara etorkizunera!
Eros itzazu txartelak agortu aurretik!


2016-11-30

GARAGARDO TAILERRA BERRIRO



SASIBURU elkartekook aurreko saioaren arrakasta ikusita eta interesatuta zeundeten zenbait lagunek tokirik gabe geratu zinetela eta, GARAGARDOARI BURUZKO HITZALDI-DASTAKETA ostera ere antolatu dugu.

ZER: GARAGARDOARI BURUZKO HITZALDI-DASTAKETA

NOIZ: ABENDUAK-14, ASTEAZKENA,  ARRATSALDEKO 19:00ETAN.

NON: ERRONTEGIKO AUZO ELKARTEAN.(BIZKAIA KALEA 41).


IZEN EMATEA: EMAILEZ MEZUTXO BAT BIDALIZ ZEURE IZEN DEITUREKIN GEURE POSTA ELEKTRONIKORA.

GEURE POSTA ELEKTRONIKOA: SASIBURU@GMAIL.COM

ANIMA HADI ETA  ERDU GUREKIN!!

2016-11-28

EUSKARAK 365 EGUN




Pauso bat aurrera 


EUSKALTZALEEN TOPAGUNEAN ELKAR-LANEAN EUSKARAK 365 EGUN KANPAINAN PARTE HARTU DUGU. HONA HEMEN KANPAINA HORRETAKO AGIRIA.

LELOA HAUXE DUZUE:"EUSKARAK 365 EGUN, PAUSO BAT AURRERA"

Pausoa; mugimendua sortzen duena.
Auzoko herritarrek euskaraz bizitzea erabaki dute, lehen, bigarren eta azken hitza euskaraz eginez. Astebetez euskarari eusten hasteak, urtetarako arrastoa utziko du. Mugimendua sortzen da, ehunka herritarren erabaki eta ekintzek milaka lagunen hizkuntza ohituretan eragina dutenean.

Urratsa; bakoitzak dagoen lekutik ematen duena; norberarena, propioa.
Marisol eta Enriquek euskaltegian izena eman dute, euskara ikasten hasi dira.
Anak bere bilobarekin hitz egiteko euskara ulertu behar duela erabaki du.
Michelle eta Nerea mintzalagun taldean herriko euskaldunen sarea zabaltzen ari dira.
Lutxok hilabetez euskara hutsean bizitzea erabaki du.

Pausoa; kontzienteki egiten dena, norabide batean egiten dena.
Elkarte gastronomikoko batzarrak euskaraz egiten dira orain.
Udalak euskara lan hizkuntza eta herritarrekiko lehentasunezko komunikazio hizkuntza izango dela erabaki du.

Urratsa; taldean edo bakarka egin daitekeen ibilaldi baten hasiera.
Auzoko harategian euskaraz irakurri daitezke errotuluak eta produktuen izenak, euskaraz egin ahal izango dira erosketak, harakina ulermena lantzen ari da.
Herriko kirol taldeek euskaraz egingo dituzte entrenamenduak; prestatzaileak euskarazko saioak zuzentzeko gertu daude.

Pausoa; handia edo txikia, baina sendoa, atzera bueltarik ez duena
Kevinek lagun euskaldun guztiei esan die berari euskaraz hitz egiteko, ulertzeko gai dela eta entzunez gehiago ikasi nahi duela.
Gaizkak prentsaurreko guztiak hasten ditu euskaraz.
Lorea herriko euskaltzaleen elkartera hurbildu da, euskaraz bizitzeko duen ideia bat martxan jartzera.


Pauso bat aurrera emateko garaia da; zuk, nik, hark, haiek, guk euskaraz bizitzeko urratsak ematekoa.

Pauso bat, bi, hiru,… milaka urrats emateko ordua da; euskaraz bizi nahi dugunok, euskaraz jakin ez arren gizarte euskaldunago bat desio dutenek, agintariek, herriko elkarteek, ikasle, enpresari, sindikalista eta langileek; bakoitzak bere lekutik, euskararen herria edukiz betez ekarpena egiteko ordua. 

Euskarak 365 egun ditu, euskaldunok urte osoa pauso berriak emateko.




2016-11-22

EUSKAL ASTEA BARAKALDOKO HIZKUNTZA ESKOLA



Aurten Nazioarteko euskararen egunaren harira Barakaldoko hizkuntza eskolakoek zenbait jarduera interesgarri antolatu dute.

HITZALDIA:

" Barakaldo euskalduna: ez hain gutxi, ez hainbeste". Ander Ros irakaslearen eskutik.
Noiz: AZAROAK-28, arratsaldeko 17:00etan.



BERTSO SAIOA: Ibon Ajuria, Onintza Enbeita, Ander Elortegi.
Noiz: AZAROAK-30, arratsaldeko 19:00etan.

Txangoa: DURANGOko AZOKAra irteera.

Anima zaitezte eta parte hartu!!

2016-11-21

Umeentzako antzezlana Gurutzetan

ARTE ESZENIKOEN EGITARAUA FAMILIAKIDE GUZTIENTZAT

Datorren larunbateanazaroaren 26an,Gurutzetako kultur etxean “CHEF CHOF” antzezlana antolatu dute 4 urtetik 9 urte arteko umeentzat  

EGUNA:   Azaroaren 26a, LARUNBATA.

ORDUA:    18:00

ANTZEZLANA:  “CHEF CHOF”

             (4tik 9 urtera) (euskaraz) (umore antzerkia)

Konpainiak egindako pedagogi aholkuak kontuan izanik, eta ikuskizunaren kalitatea bermatze aldera (aktore-aktoresen lana eta ikusleak errespetatzeko), 3 urtetik beherakoek ez dute sartzerik izango (ez da 3 urtetik beherakoentzako sarrerarik salduko), proposamenaren edukia eta iraupena  egokiak ez direnez,  umeak aspertu egingo liratekeelako.  

KONPAINIA:  TROKOLO TEATRO

TOKIA:    Gurutzetako Zentro Zibikoan,  Balejo, 4 - Barakaldo.

HARREMANETARAKO TEL.:  944 789 485

SARREREN PREZIOA:  Helduak:  3€   /   Haurrak: 2€

SARRERAK SALGAI DAUDE DAGOENEKO!!