2016-10-31

GARAGARDOARI BURUZKO HITZALDIA/ DASTAKETA

SASIBURU elkartekoek garagardoari buruzko hitzaldia-dastaketa antolatu dugu Errontegiko auzo elkartean (BIZKAIA kalea, 41). Leku mugatuak daudenez gero interesatuta bazaudete eman ezazue izena ahalik eta lasterren geure helbide elektronikoari mezutxo bat idatziz, zeuen izen deiturak eta telefonoa emanez azaroaren 14a baino lehen.

NOIZ: Azaroaren 16an.19:00etan
NON: Errontegiko auzo elkarteko lokalean (Bizkaia kalea 41) dastaketa. 
Animatu eta eman izena, plazak mugatuak dira eta!
Apuntatzeko: sasiburu@gmail.com

2016-10-28

Zuberoako Sohütako "Eperra" ikastolaren alde

LAGUNTASUNA elkarteko kideek azken urteotan legez Zuberoako Eperra ikastolaren aledko kanpaina txiki bat antolatu du:

Zuberoako Sohütako "Eperra" ikastola finantzatzeko bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte, Ahuski Otarreak. www.ikaskoli.eu

Eskualde bakoitzean bertako euskara eta kultur elkarteen bidez kudeatzen da otarre-banaketa. Gurean (Ezkerraldea - Meatzaldea), Laguntasuna Kultur Elkartea da arduraduna.

Prezioa 40 eurokoa da. Otarrearen edukia hauxe da:

•Ardi gazta (450 gr)
•Ahate gibela (125 gr)
•Bixkotx poltxa bat “artisanala” (150 gr)
•Eztia (500gr)
•Euskal xerriki patea (200 gr)
•Euskal xerriki odolkia (200 gr)

Otarreak jasotzeko argibideak:
- Otarreak erosteko:Abenduaren 12a baino lehen sartu behar da dirua (40,-€) 3035.0157.24.1571020400 kontuan (Laboralkutxa - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.
- Otarreak jasotzeko: Abenduaren 17an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 12etatik 14ak arte. Eraman ordainketaren egiaztagiria.

Informazio gehiago: 
LAGUNTASUNA - BARAKALDOTf. 629455570 
lagun@laguntasuna.eus



2016-10-15

HITZALDIA



Datorren ostegunean, urriak-20, arratsaldeko 20:00etan IBARRAKALDU elkartekoek hitzaldi aparta antolatu dute:

"BARAKALDO EUSKALDUNA: EZ HAIN GUTXI, EZ HAINBESTE".

HIZLARIA: ANDER ROS.

ANIMA ZAITEZ ETA JOAN HITZALDI INTERESGARRI HORRETARA!!

2016-10-04

TOR MAGOA BEURKO-BAGATZAN


 Datorren asteko ateazkenean, URRIAK-12, Beurko-Bagatzako jaien barruan SASIBURU elkartekook magia saio ederra antolatu dugu:
  TOR MAGOA

 TOR magoak bere magia ikuskizun pertsonala aurkezten du! Familia osoarentzako saioa dugu; parte-hartzea, harridura eta umore fina ziurtatzen dituena. Torrek  berrasmaturiko magia joku klasikoak eta orain arte ikusi izan ez diren beste batzuk nahasten ditu magia dotore eta ikusgarrienarekin!!

    ZER:   MAGIA SAIOA.
    NOIZ: URRIAK-12, ARRATSALDEKO 18:00ETAN.
    NON:  XAKE PLAZAN (LUIS DE CASTRESANA KALEA).

ANIMA ZAITEZTE ETA EKAR ITZAZUE ZUEN GURASOAK ERE!!

2016-09-26

Pailazoak Beurko-Bagatzan





Datorren ostiralean, irailak-30, umeentzako sekulako jarduera izango dugu BEURKO-BAGATZA auzoan IBARRAKALDU elkarteak antolaturik:

PIRRITX, PORROTX ETA MARIMOTOTS PAILAZOAK

Eguraldi ona izanez gero XAKE plazan (Luis de kasterxana kalea) izango da arratsaldeko 18:30etan, euria eginez gero IBAIBE ikastetxean izango da.

Bestalde, datorren igandean SAN BIZENTE auzoan EUSKAL JAIA  antolatu dute auzo horretako jai batzordekoek . Euskal jaia ekitaldiz beterik dator, hona hemen jai horretako egitaraua.

 Anima zaitez eta parte hartu!!

2016-09-22

BERTSO BIRA ZUHATZUKO KULTUR FESTAN



 Datorren larunbatean Zuhatzun (Zuazo) EUSKAL HERRIA-GALIZA kultur asteko jardueren artean bertso poteo berezia izango dugu MIREN AMURIZA, ARKAITZ ESTIBALLES eta Galiziako bi reguefeirorekin.


ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI! 

PRIMERAN PASAKO DUZU ETA!!


                  ZER: GALIZIAR + EUSKAL BERTSO POTEOA 

                  NOIZ: DATORREN LARUNBATEAN IRAILAK-24,  20:00ETAN.

                  NON: GALIZA ETXEA. ZUHATZUN,

2016-09-11

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA


Aurten bosgarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak herri-lasterketak. "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. 
Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi dugu Sasiburu elkartekoek ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta elastikoak eskuratu ahal izango ditugu bertan.

Barakaldon ere datorren larunbatean, IRAILAK-17, eguerdiko 12:30etan Errontegiko jaien barruan ekimen honetan parte hartzeko aukera izango dugu umeek nahiz helduok.

NOIZ:  IRAILAREN 17AN,  (LARUNBATA).  12:30ETAN.

NON: ERRONTEGI AUZOAN. "AINARA PLAZA" (BIZKAIA KALEAN).

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!!

2016-09-02

EUSKAL HERRIA-GALIZA KULTUR FESTA


Datorren iraileko 16tik 25era kultur festa paregabea antolatu dute Zuatzu-Arteagabeitia auzoan : 
EUSKAL HERRIA-GALIZA KULTUR ASTEA
 Kultur aste honetako antolatzaileen artean Ibarreta jai batzordea, Cento gallego, Ibarreta auzokide elkartea eta el Trastero elkarteak.Kultur aste hau ekitaldiz beterik dator Galiza eta Euskal Herriaren arteko harreman estuaz azpimarratuz hitzaldiak, kontzertuak, bertso-saioak, nekazaritza azokak, keimadak...
Anima zaitez eta hurbildu ekimen eder honetako jardueretara!!

Amaitzeko ikusi HerriKolorek prestatu duen bideo txukun hau: