2015-01-20

GEREZIEN DENBORA PASTORALA

Datorren otsailaren 7an, larunbata, Barakaldo Antzokian "Gerezien denbora" pastorala antzeztuko da. Bai Historiaren ikuspegitik (XIX. mendeko industrializazio garaian lekututako istorioa da), bai Euskararen ikuspegitik (Iparraldeko euskaraz gozatzeko aukera), gure ondare kulturalaren adierazle hori bertatik bertara ezagutzeko aukera ezin hobea izan daiteke. 
Lan hau Itxaro Borda idazleak egina da, eta bertsoez gain musika mota ezberdinak nahasten ditu lan eder honetan.Txartelek 12 eta 15 euro artean balio dute eta dagoeneko Barakaldoko antzokiaz gain, Bilboko Kafe antzokian ere eros ditzakegu.


ZER: GEREZIEN DENBORA PASTORALA.
NOIZ: OTSAILAREN 7AN, ARRATSALDEKO 17:00ETAN.
NON: BARAKALDOKO ANTZOKIAN.

2015-01-15

KORRIKAREN ALDEKO ARGAZKIA

San Bizente jaien harira, urtarrilaren 18an (igandea) 13:30ean Korrikaren aldeko argazki paregabea antolatu du Jai Batzordeak AEKrekin batera. Helburua begi-bistakoa da: ahalik eta euskaltzale gehien batzea Korrikaren alde azaltzeko. Argazkia parkean bertan aterako dute eta herri bazkaria girotzeko ekintza aproposa suerta daiteke. 
Bigarren aldiz egingo da argazki erraldoia, aurreko Korrikan hainbat lagun batu baitzen ekimen euskaltzaleari bultzada emateko. Oraingoan Korrika 19ri lagundu beharrean gaude eta jakin-mina da nagusi lehengo argazkiaren lagun-kopurua gainditu nahi baitute AEKide eta Jai Batzordeko lagunek. 

DENON ARTEAN LORTUKO DUGU!
ERDU !!
NOIZ: URTARRILAREN 18AN, IGANDEA, EGUERDIKO 13:30ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO PARKEAN

2015-01-12

Gure jarduerak aurtengo San Bizenteko jaietan

Beste urte bat dagoeneko igaro da eta hemen ditugu berriz Sanbiko jaiak!
Sasibururi dagokionez, jarduera bi antolatu ditugu:
  • Urtarrilaren 21ean, asteazkena, arrakasta asko izan ohi duen ekitaldi hau eskainiko diegu haurrei:
  • Hurrengo egunean, urtarrilaren 22an, osteguna, adin guztietako euskaldunok izango dugu mingainari eragiteko aukera:
Jaiak goza ditzazula opa dizugu!

2014-12-17

Euskarazko produktuen katalogoa


Gabonak datozela eta, garai hauetan hainbatek opariak egiteko ohitura dugu. SASIBURU elkartetik euskarazkoak egiteko ere gomendatu nahi zaituztegu. Horretarako, ondoko webgune honi zeharo interesgarria deritzogu:


Sar zaitez euskal produktuen gune horretan eta aukera ezazu gustukoena.

2014-12-14

Hormakin lehiaketan jasotako lanak

Agindu bezala hemen dituzu euskarazko hormakinen nazioarteko I. lehiaketan jaso ditugun hormakinak:
https://picasaweb.google.com/116356256277232821390/Hormakinak2014


Egin klik irudian, gozatu partaideek egindako lan ikusgarriak eta nahi dituzun irudi guztiak zabal itzazu zure lagunen artean, horretarako eginak baitira.

2014-12-11

Hormakin lehikaetako sarituak

Euskarazko hormakinen nazioarteko I. lehiaketako sarituak ondokoak izan dira:

Olatz Larrinagak lan honekin bi pertsonarentzat multiabentura jarduera bat irabazi du:

Aintzane Praderak lan honekin Kafe Antzoki bateko kontzertu baterako bi sarrera irabazi ditu:

Idoia Anzorandiak lan honekin Xabiroi aldizkariko urte beterako harpidetza bat irabazi du:

18 urte baino gutxiagoko parte-hartzaileen artean, Ander Villarrek lan honekin Gaztezulo aldizkarirako urte beterako harpidetza bat irabazi du:

Gure eskerrik beroenak eman nahi dizkizuegu parte hartu duzuen guzti-guztioi.
Laster, jaso ditugun lan guztiak argitaratuko ditugu.
Adi egon blog honetara, 60tik gora baitira!

Euskaldunen topaketa musikatua

Ostiral honetan, abenduak 12, Berbalagun ekimenak  euskaldunon topaketa musikatua antolatu du Barakaldon, 19:30ean Eguzki tabernatik abiaturik. Euskaltzale oro dago gonbidatua, eta bestalde, AEKideek, urte bukaerako jaia ekintza honen bidez gauzatuko dutela adierazi dute jada. Gainera, topaketan jana eta edana egoteaz aparte, musika, zozketak eta hamaika sorpresatxo izango baitira.

ANIMA ZAITEZ ETA ERDU!!

2014-12-08

Kalesareak dokumentala




Barakaldoko Gazte Bulegoak KALESAREAK Dokumentalaren aurkezpena eskaintzen digu.  

Zertan datza?
 

Kalesareak Bizkaiko gazteen errealitate, aniztasun, desio, nahi, zalantza... bizimodua erakutsiko duen Road Movie dokumentala da. K-movien parte hartu daben ikusentzunezko batzuk eta lehiaketatik kanpo dauden beste batzuek osatu dabe dokumentala. K-movien agertu ala ez, danak ala denak, gazteek burutu dituzte etadinamika partehartzaile baten ondorio dira. 
Sinopsia:
Gazteak. Beraiek nolakoak diren plazaratzeko asmoarekin kalera abiatzen dira. Sare bidez elkartu, komunitatea sortu eta beren errealitate, desio, proposamen, ikuspuntu, erreflexio... anitzak partekatu eta transmititzeko ekimenak garatzen dabez.

Dokumentala azken batean K proiektuaren sintesia da.


NOIZ: Abenduak 10, 19:00etan
NON: GAZTE BULEOAN.