2014-09-22

UMEENTZAKO ANTZEZLANA. BIOLIN MAGIKOA.

Antzezlan honetan Basilio Durpin eta Igor Ivanovich Petronov lapur maitagarrien abenturak ikusiko ditugu, mundua eta Historian zehar ibiliko dira altxor preziatuenaren atzetik: Burbon konderriaren Biolin Magikoa.
Bidean musika, antzerkia, magia, dantza, mimoa eta barre mordoa topatuko ditugu, baina ez hori bakarrik, gure lapur bikoteak luxuzko gonbidatuak izango ditu: Mozart, Beethoven, Paganini, Sarasate, Eskoziar parranderoak, gondolero trebeak, Errumaniako ijitoak eta baten bat gehiago.
Euskaraz erditutako lan originala da, parrarazteaz gain zuzeneko biolin musika eta musika Historiaren zati bat azaldu nahi ditu. Horretarako istorio fresko, dibertigarri eta akzioz beteriko batean murgiltzen gaituelarik.
Gure nahia 6-12 urte bitarteko ikuslegoari helaraztea da, baita hauen guraso eta laguntzaileei ere, jakin badakigu eta, helduak noizbait haur bidai magiko zaleak izan zirela (eta zorte pixka batekin oraindik direla).




NORI ZUZENDUA: Famili osoarentzat, 6-12 urte bitarteko gaztetxoak

NOIZ:  URRIAREN 4A, LARUNBATA, ARRATSALDEKO 18:00ETAN.

NON:  SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA.

Ikus promozio bideo hauek:


2014-09-12

EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA


Aurten hirugarren aldiz antolatuko ditu Kontseiluak herri-lasterketak. Euskaraz bizi nahi dut dinamikaren baitan kokatutako ekimena da hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da Euskal Herriko herri desberdinetan. Euskaraz bizi nahi duen herritar oro gonbidatu nahi du Kontseiluak ekimen honetan parte hartzera.Haurrek nahiz helduek parte hartzeko aukera izango dute, eta sariak, musika, edariak eta elastikoak eskuratu ahal izango ditugu bertan.

Barakaldon ere datorren astean Errontegiko jaien barruan ekimen honetan parte hartzeko aukera izango dugu.

ZER : EUSKARAZ BIZI NAHI DUT HERRI LASTERKETA BARAKALDON.

NOIZ: 2014KO IRAILAREN 20 (LARUNBATA). EGUERDIKO 12:30ETAN.

NON: ERRONTEGI AUZOAN. Azpiko irudian metrotik plazara nola joan azaltzen da.

Animatu! Japoniatik ere etorriko baitira! kar kar kar.

2014-07-19

UDAKO ARGAZKI LEHIAKETA

Kaixo lagunok!!!

“Euskaraz bizi nahi dugu” mezua zabaltzeko, aurten ere, udako argazki lehiaketa antolatu dugu Sasiburukideok!!!!

Bidali gure korreora (sasiburu@gmail.com) “Euskaraz bizi nahi dut” logoa duen argazki bat, irailaren 15ean baino lehen. Eta geuk eskegiko dugu sare sozialetan.
Irabazlea aukeratzeko orduan argazkiaren originaltasuna baloratuko dugu. Saria bi pertsonentzako asteburua nekazalturismo baten izango da!


Animatu eta parte hartu!!!!


2014-06-29

Musika lokalak eta Euskal musikari buruzko mahaingurua.



Barakaldoko gazte bulegokoek ekitaldi interesgarria antolatu dute "Musika lokalak eta Euskal musika" -ri buruzko mahaigurua.

ZER: Musika lokalak eta Euskal musikari buruzko mahaingurua.
NON: San Bizenteko Kultur Etxea.
NOIZ:  Uztailaren 1ean, asteartea, arratsaldeko 19:00etan.

2014-06-12

Kapelaren eguna San Bizente auzotik

Kaixo guztioi:

Ostiral honetan AEKko euskaltegian hasita, San Bizente auzotik euskaraz mintzatzeko aukera izango duzu:
Euskaldun berria bazara, euskaldun zahara bazara, euskaraz ikasten baduzu, euskaraz lan egiten baduzu, etxean euskaraz egiten baduzu edo egiten ez baduzu baina egin nahiko bazenu, animatu zaitez!
TXAPELA BURUAN ETA EUSKARAZ KALEAN!

2014-05-21

BARAKALDOKO MINTZODROMOA

ORAINGO HONETAN BESTE JARDUERA BATEN BERRI eman nahi dizuegu:

Barakaldori ere iritsi zaio Mintzodromoa izateko eguna!!!! Ikasleak, euskaldunak, euskaltzaleak, irakasleak... denok bilduko gara solasaldi handia eta polita egiteko.

Bi txanda izango dituzue aukeran: goizeko 10:30ean eta arratsaldeko 18:30ean. San Bizente auzoan izango da, San Bizenteko  kultur etxeko kanpokaldean, hain zuzen ere.


Jarduera honi buruzko zehaztapen gehiago izateko jo dezakezu  Udal euskaltegira, Hizkuntza eskolara edota AEKra.Baita ere, 678 626 567 telefonoan edo aintzane-p@aek.org helbidera mezua bidaliz. 

Hori bai, eman beharko duzu zure izena maiatzaren 30a baino lehen.




2014-05-13

PISUKIDEAK ANTZEZLANA


SASIBURU elkartekoek Kultur Errota programaren barruan beste komedia bat ekarriko dugu: PISUKIDEAK.  Antzezlan dibertigarri honek barre algarak eragingo dizkigu datorren maiatzaren 22an, osteguna, arratsaldeko 19:30etan San Bizenteko Kultur Etxean.
Peru Madalenak idatzitako antzezlan hau Sonia Villamor eta Jon Zubiaga aktoreek gorpuzten dute.
Ondo pasatzea gura baduzu etor zaitez! Eta betiko legez DOHAINIK.
NON : SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA.
NOIZ: MAIATZAK-22, OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 19:30ETAN.


2014-05-12

SABEL DANTZA TAILERRA

Sasiburu elkarteak “SABEL DANTZA TAILERRA” antolatu du berriz!!!!!!
Tailerrean sabel dantzaren mundura gerturatuko gara, koreografia baten bidez.

Bi saioko ikastaro izango da, eta 16 urtetatik gorako emakumezko zein gizonezkoei zuzenduta dago.

Noiz: maiatzak 21 eta 28, asteazkenak
Ordutegia: arratsaldeko 19:30etatik - 21:00etara
Non: Ainara aisialdi taldearen lokalean, Bizkaia kalea, 36 (Errontegin)
Doakoa

Informazio eta inskripzioa: sasiburu@gmail.com
Gogoratu plazak mugatuak direla!!!!!

Animatu eta zatoz!