2012-12-03

Euskararen Nazioarteko Eguna

Gaur, egun berezia da. Gaur, Euskararen Nazioarteko Eguna ospatzen da. Hori dela eta, haibat herritan, euskararen aldeko ekitaldiak burutzen ari dira egun hauetan. Boisetik hasi eta Barakaldon bukatuta, Basauritik eta beste hainbat eta hainbat herritik pasatuz.

Barakaldon zehazki, ondoko ekitaldiak ditugu:

Hizkuntza Eskola Ofizialean
  • Eguerdiko 12:00etan.
  • Kimetz Aranaren hitzaldia.
  • Artzaina da eta bere bizimoduaz jardungo du.
Gazte Bulegoan
  • Arratsaldeko 19:00etan.
  • Bertso afaria – Tailerra / Saioa / Pikoteoa eta pizza.
  • Enkarterriko bertsolari eta Barakaldoko gazteen eskutik.
  • Informazio gehiago

Sasiburun urte osoan aritzen gara gure herrian euskara sustatzea eta indartzea helburu duten ekitaldi, tailer eta abarrak aurrera eramaten, herriko beste talde batzuekin batera. Aurten, egun honetarako bereziki, Euskararen Ginkana antolatu dugu.


Jokoak iraun duen zazpi astetan zehar, jolastera animatu diren guztiak ginkanako froga desberdinak egiten izan ditugu eta kontatu digutenagatik oso ondo pasatu dute. Asteburu honetan bertan, Euskararen Ginkanako Jaia ere ospatu genuen, Kilika bertso eskolako kideekin batera.

Hona hemen argazki batzuk:
Ginkanako saridunak
Bertsolariak kantuan
Dantzari eta Eguzki tabernen aurrean bildu ginen 40 bat lagunak pintxoak jaten, musika entzuten eta giro euskaldunean arratsalde alaia pasatzen

Barakaldoko ginkana gaur bukatzen da baina gehiagoren gogoz geratu zaretenok, animatu zaitezte Donostitik antolatzen den beste euskararen ginkana honetara, lehen fasea gaur hasten da eta!

2012-12-02

Abenduko euskal agenda

Hemen daukazue Ezkerraldeko euskararen agenda. Parte har ezazu jardueretan eta ondo pasa!!

2012-11-26

EUSKARAREN GINKANAKO JAIA

SASIBURU elkarteak antolatu duen euskararen ginkana amaitzear dago, eta jarduera dibertigarri hau amaitzeko jai txiki bat antolatu dugu datorren ostiralerako, azaroak-30, gaueko 20:30etatik aurrera Eguzki eta Dantzari tabernen aurrean lotuko garelarik.
 Orain arteko parte hartzea ederra izan da, eta oso gustura gaude Barakaldoko hainbat euskaldunek izan duzuen parte hartzearekin.Ostiraleko festa honetan  Bertso Eskolako bi bertsolari izango ditugu; horretaz gain  kamiseten zozketa, pintxoak, ginkanako irabazleei sari banaketa...

HATOR ETA ONDO PASA GUREKIN  OSTIRAL HONETAN!!

2012-11-25

Euskal doodle kanpaina

Eusko Ikaskuntzak Sarean  nazioarte mailan adierazle nagusi den Google bilatzailean, euskarak bere ikur propioa izan dezan eskatu dio Google-i.
Hori dela eta,  eskaerak pisua har dezan eta Google-ek benetan 
abenduaren 3an euskal doodle-a edo ikurra jar dezan zuen guztien
atxikimenduak behar dira. Abenduaren 1era arte Euskal Doodle-a edo ikurra 
izatearen alde atxikimenduak jasoko dira, eta abenduaren 2an jasotako
guztiak Google-i bidaliko zaizkie.


Eman zure atxikimendua webgune honetan:


http://www.eusko-ikaskuntza.org/ene/

2012-11-22

Euskararen Nazioarteko Eguna



Barakaldoko Hizkuntza eskolako lagunek euskararen nazioarteko eguna dela eta euskarazko zenbait jarduera antolatu dute. Anima zaitezte eta hurbildu egun horietan hizkuntza eskolara !!


2012-11-21

Pilates tailerra Sestaon

Hurrengo asteartean, azaroak 27, PILATES tailerra antolatu dute Sestaon BERBALAGUNekoek.
Arratsaldeko 20:00etan izango da Sestaoko AEKn.
Animatzen bazarete, eman izena Sestaoko AEKn, 678 626 567 telefonoan edo aintzane-p@aek.org posta helbidean.
Izena ematen dutenek egun horretan esterilla bat eraman  beharko dute, eta jakina arropa erosoa ere.

EGIN EZAZU KIROLA EUSKARAZ!!
!

2012-11-16

Zuberoako Sohütako ikastolaren aldeko otarrak


 LAGUNTASUNA elkartekoek azkenengo urteotan bezala Iparraldeko ikastolaren aldeko laguntza eskatzen digute.Zuberoako Sohütako ikastola finantzatzeko bertako produktuekin Eguberrietarako otartxo batzuk saltzen dituzte, Ahuski Otarreak.

Prezioa 37 eurokoa da. Otarraren edukia hauxe da:

•Ardi gazta (1Kg)
•Eztia gaztainatzea (500gr)
•“Pâté” ahate gibelarekin egina (200gr)
•Biskotx poltxa bat “artisanala”

Otarreak jasotzeko argibideak:

Otarreak erosteko:Azaroaren 25a baino lehen sartu behar da dirua (37,-€) 3035 0157 24 1571020400 kontuan (Caja Laboral - LAGUNTASUNA Taldea), izena eta bi abizenak adieraziz.

Otarreak jasotzeko: Abenduaren 15an (larunbata) LAGUNTASUNA Taldearen egoitzan (Elexpuru, 7 Behea - Barakaldo), 12etatik 14ak arte. Eraman ordainketaren egiaztagiria.

Informazio gehiago: Tf. 629455570
laguntasuna@euskaltel.net

http://laguntasuna-barakaldo.blogspot.com.es/2012/11/zuberoako-eperra-ikastolaren-alde.html

Donostiarako autobusa

 GOGORA EZAZU!!
EUSKALTZALEOK HITZORDU GARRANTZITSU BAT DUGU ABENDUAREN 1EAN DONOSTIAN.
AUTOBUSA 11:30ean Barakaldoko Epaitegi atzeko autobus geltokitik, eta Donostiatik 19:00etan. Txoferrarekin adostuko dugu nondik atera. 
Prezioa: 10€
Eman izena AEKn!