BERRIA egunkaria zure ziztada behar dugu kanpaina hasi du, krisia dela eta publizitatearen sarrerak gutxitu zaizkie hedabideei.Hori dela eta euskarazko egunkari bakarra den Berriak euskaltzale guztion laguntza eskatzen du egoera larri honetatik ateratzeko, eta horretarako diru ekarpen txiki bat egin dezagun.Informazio gehiago edo diru-laguntza hori emateko ondoko helbide honetara jo dezakezue:
www.berria.info/berrialaguna
2012-06-08
BERRIA LAGUN KANPAINA
2012-06-07
KAPELA EGUNA BARAKALDON
Har ezazue txanoa, kapela, txapela edo nahi duzuena eta hurbildu bihar Barakaldora!!!!
Triki-poteo mundiala egingo dugu!!! 19:30etan Barakaldoko AEKn elkartuko gara, eta San Bizentetik buelta eman ondoren, Bagatzara joango gara.
Berandu bazatoz, lasai, jarrai ezazu musikaren soinua eta topatuko gaituzu!!!
Bihar arte, berbalagunok!
Erromeria San Bizenten
"BARAKALDO ERROMERIAN 2012" Programaren barruan eta Laguntasuna Taldeak antolatuta, Erromeria bat izango dugu Barakaldon berriz ere.
Eguna: Ekainak 9, larunbata. Ordua: 20:00etan
Lekua: San Bizente Plazan
Animatu zaitez eta etorri Laguntasunakoekin dantzaz gozatzera!!
2012-06-02
Ezkerraldeko euskararen agenda
2012-05-28
Lagun artean kantari
Datorren ostiralean, ekainak 1, LAGUNTASUNA elkartekoek San Bizente Auzoko kaleetatik arituko dira betiko Euskal Kantak abesten.
Laguntasunaren egoitzan da hitzordua arratsaldeko 20:00etan.
2012-05-23
Haladzipon datorren ikasturterako matrikula
Haladzipo Euskal musika tresnen eskolak datorren ikasturterako matrikula epea zabaldu du dagoeneko. Epea zabalik dago maiatzaren 31era arte.Urtero legez hainbat ikastaro antolatu dute: alboka, atabala, bateria, bibolina, txalaparta eta abar.
Anima zaitez eta matrikula egin ezazu.
Hementxe duzue elkartearen webgunea:
http://www.haladzipo.org/
2012-05-17
EMAN ZURE ZIZTADA BERRIAREN ALDE
BERRIA EGUNKARIAREN ALDEKO KANPAINARI BURUZKO HITZALDI IREKIA.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA.
NOIZ: EKAINAK-5, ASTEARTEA, ARRATSALDEKO 18:30EAN
EMAN ZURE ZIZTADA!! HATOR!!
2012-05-15
Film laburren emanaldia
Datorren ostegunean, maiatzak 24, Caostica elkarteak bildu dituen euskarazko film laburrak emango ditugu. Saioa arratsaldeko zazpiretan hasiko da San Bizenteko kultur etxean.

Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)







