2011-09-02
Filmak euskaraz
Zinezaleentzat euskarazko bi filma berri ikusteko aukera izango da Bilboko zine aretoetan asteburu honetan: "Arriya" eta " la chanson de Roland".
Arriya
Euskal Herriko mugako herri batean, bi familia apustu batean murgilduta bizi dira. Eta erronka horrek eramanik, hiru gazte maiteminduren bizitzek topo egingo dute; beren gizartearen inertziaren kontra borroka egin ezinik; beren bizitzan denbora joaten uzten… ihesbiderik eta amaierarik gabeko borroka.
Alberto J. Gorritibereak Euskal Telebistan ematen ditu urteak zeregin desberdinetan murgilduta. “Eutsi!” izan zen bere lehenengo luzemetraia, 2007an estreinatua. Azkeneko urtetan bi dokumental idatzi eta zuzendu zituen“1908-2008 y sigo…”, Jorge Oteiza artistari buruz, eta “Flysch, Haitzen Hitza”, zientzian eta ingurumenean oinarritua.
" la chanson de Roland"
Zaragozatik Frantziaruntz bueltan zela frankoen errege Karlomagnok Iruñea erre eta sakeatu zuen. Ondorioz mugaren bi aldeetako euskaldunak Orreaga inguruko mendietan elkartu ziren eta Pirinioetako malkarrak eta oihanak baliatuz armada handia kolpatu eta garaitzea lortu zuten.Film honetako zuzendaria Olivier Van der zee dugu.
2011-08-26
Bertso saioa Erandion.
Bihar iluntzeko 20:00etan Erandioko BERBOTS elkartekoek sekulako bertso saioa antolatu dute Erandioko jaietan. Bertan Andoni Egaña, Iratxe Ibarra, Onintza Enbeita eta Jon Maia bertsolariei entzuteko parada izango dugu.
2011-07-14
BERRITSU-10
Kaixo:
Sasiburu elkartekoek aspaldi honetan ez genuen argitaratzen geure boletina, baina zorionez hementxe gaude berriro ere Berritsu-ren beste ale batekin, bertan geure asmoen berri azaltzen dugu.
ONDO PASA JAIETAN!!
Sasiburu elkartekoek aspaldi honetan ez genuen argitaratzen geure boletina, baina zorionez hementxe gaude berriro ere Berritsu-ren beste ale batekin, bertan geure asmoen berri azaltzen dugu.
ONDO PASA JAIETAN!!
2011-07-07
Bersto bira Barakaldoko jaietan
KILIKA BERTSO ESKOLA ETA SASIBURU ELKARTEAK BERTSO BIRA INTERESGARRIA ANTOLATU DUGU BARAKALDOKO JAIETAN.
ZER: BERTSO POTEOA.
BERTSOLARIAK: GORKA LAZKANO ETA POTXIS.
NOIZ: UZTAILAREN 14, GAUEKO 20:00ETAN.
NON: ARGALARIO TABERNAtik ( BAGATZA) abiatuko gara.
ETOR ZAITEZ ETA ONDO PASA JAIETAN!!
ZER: BERTSO POTEOA.
BERTSOLARIAK: GORKA LAZKANO ETA POTXIS.
NOIZ: UZTAILAREN 14, GAUEKO 20:00ETAN.
NON: ARGALARIO TABERNAtik ( BAGATZA) abiatuko gara.
ETOR ZAITEZ ETA ONDO PASA JAIETAN!!
2011-06-30
Ezkerraldeko euskararen agenda
2011-06-28
Karmele jaio idazlea Santurtzin
Santurtziko Bai esan euskara elkarteak eta Euskal Herrian Euskarazek literatur saio interesgarria antolatu dute ostegun honetan, ekainaren 30ean.Bertan Karmele Jaio idazleak bere azkenengo liburuari buruz mintzatuko da "Musika airean".
NOIZ: EKAINAREN 30EAN, OSTEGUNA. 19:30ETAN
NON: SANTURTZIKO DORRE-ETXEAN, ROMPEOLAS ARETOAN.
2011-06-25
Azken gaua filma.
Bilboko multis zinema aretoetan Azken gaua Massy Tadjedin zuzendari iraniarraren filma euskaraz ikusteko aukera daukagu asteburu honetatik aurrera, zinema euskaraz programaren barruan.
Pelikula honek bikote arazoak, jeloskortasuna eta traizioa lantzen ditu. Keyra Knightley eta Eva Mendes aktoreek hartzen dute parte filma honetan.
Joanna (Keira Knightley) eta Michael (Sam Worthington) bikote perfektua dira: gazteak, ederrak eta arrakastatsuak. Bat-batean, haien bizimoduak erabat aldatuko dira. Joannak susmo txarra hartu dio senarraren eta haren lankide baten (Eva Mendes) arteko hartu-emanei. Zalantza sortuko da Joannarengan, eta zalantza horrek bere lehenengo maitale izandako Alex (Guillaume Canet) beste modu batera ikustera bultzatuko du. Massy Tadjedinek hartutako erabaki batek bizitzan zenbaterainoko eragina izan lezakeen azaltzen digu istorio honen bitartez.
2011-06-21
AGIAN pelikula
Barakaldoko Gazte Bulegoan 'Agian' pelikula emango dute datorren ekainaren 26an.
Pelikula hau Arkaitz Basterra bilbotarrak zuzendua izan zen, eta bertan Kirmen Uribe poetak, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariek eta Mikel Valverde margolariak 2003 urtean New York hirira egindako bidaia baten berri ematen du.
NOIZ: Ekainaren 26an arratsaldeko 17:30etan.
NON: BARAKALDOKO GAZTE BULEGOAN.
Pelikula hau Arkaitz Basterra bilbotarrak zuzendua izan zen, eta bertan Kirmen Uribe poetak, Mikel Urdangarin, Rafa Rueda eta Bingen Mendizabal musikariek eta Mikel Valverde margolariak 2003 urtean New York hirira egindako bidaia baten berri ematen du.
NOIZ: Ekainaren 26an arratsaldeko 17:30etan.
NON: BARAKALDOKO GAZTE BULEGOAN.
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)


