2011-06-03

11 BIDAIA LIBURU

Barakadoko AEK-koek oso ekintza aparta antolatu dute:
Jon Arretxeren 11 bidaia liburu  izeneko ikus-entzuneko
NOIZ: datorren ekainaren 14an, arratsaldeko 19:30etan.
NON: San Bizenteko kultur etxean.
HANTXE IKUSIKO DUGU ELKAR!!

2011-06-02

Ekaineko euskal agenda.

Ezkerraldeko Berbalagunek ekainerako prestaturiko euskarazko ekitaldien agenda hemen duzue.

Animatu eta parte hartu jardueretan.

SUKALDARITZA TAILERRA

Sasiburu elkartekook beste jarduera bat antolatu dugu: SUKALDARITZA TAILERRA. Ikastaro hau ekainaren zortzian hasiko da Gurutzetako Kultur Etxean arratsaldeko 18:30etan . Interesaturik egotekotan izena eman dezakezu AEK-ko euskaltegian edota  posta elektroniko hauetan:

sasiburu@gmail.com  edo berbaraka@hotmail.com

Anima zaitez sukaldaritza osasungarria ikasten euskaraz!!

2011-05-30

Euskal eskola publikoaren jaia

Hurrengo igandean, 2011ko ekainaren 5ean, Bilboko Arenalean ospatuko da Euskal eskola publikoaren jaia  Aurtengo leloa oso sinplea izango da: "Euskal Eskola Publikoaren Jaia: 20 urte".

2011-05-27

Ibilaldia Ondarrun

1980tik aurrera 100.000 lagun baino gehiago batzen dituen jaialdia urteroko hitzordua bihurtu da. Urteak joan eta urteak etorri Ibilaldiak bere sortzeko arrazoiei eusten die: Bizkaiko Ikastolen jaialdia izatea, Ikastolaren hezkuntza proiektua ezagutzera ematea eta erronka berriei aurre egiteko baliabideak eskuratzea. 2011n Ondarroako eta Lekeitioko Ikastolek antolatuko dute Ibilaldia. 2011ko maiatzaren 29an Ondarroan dugu zita.

2011-05-25

"Aukera Gazteak" filma

Barakaldoko Gazte Bulegokoek beste euskarazko ekitaldi bat antolatu dute.
NOIZ: Maiatzak 29an, igandea, 
NON :Gazte Bulegoan.

ZINEMA EUSKERAZ
"Aukera Gazteak"                                             
Ordua: 17:30

Film  honetan espetxera  joan nahi ez duten zenbait gazteren kasuak azaltzen ditu. Hauek auzolan bat egin behar dute kartzela ekiditzeko. Beraz, orientatzaile baten pausoak jarraitu beharko dituzte. Auzolan honetan zenbait gauzaz jabetuko dira: maitasunaren garrantziaz, lagunak izatearen garrantziaz...

2011-05-19

Elikagaien manipulatzaile ikastaroa

Elikagaien manipulatzaile ikastaroa

Barakaldoko Gazte Bulegoak ikastaro interesgarria antolatu du 18 urtetik 30erako gazteentzat.


Jarduera hau maiatzaren 28an egingo da Gazte Bulegoan.

Informazio gehiago nahi izatekotan deitu telefono honetara: 94-478-95-96

2011-05-18

Mintza eguna

Datorren ekainaren 4an  Mintza Eguna ospatuko da Elizondon. Ezkerraldeko berbalagunek autobusa antolatzeko asmoa dauka. Anima zaitezte!!