2008-10-06

Patinaje ikastaroa eta beste


Deustuko Berbaizu euskara elkarteak nobedade ugari dakartza urrirako. Alde batetik blog ikastaroa eskainiko du eta beste alde batetik, aste honetan bertan martxan jarriko den patinaje ikastaroa ere.
Informazio osagarria www.berbaizu.org web gunean eskuragarri duzue.

ARTE ESZENIKOEN EGITARAUA FAMILIAKO KIDE GUZTIENTZAT



Aspaldiko partez Barakaldoko udalak haurrei zuzenduriko euskara hutsezko programazio berria dakarkigu. Hala, urritik abendura bitartean haurrei zuzenduriko euskarazko eskaintza berria aurkeztu du. Eskaintza 5 urtetik 11 urte bitarteko umeei eta berauen senideei zuzendurik dago. HItzordua larunbatero izango da, arratsaldeko seietatik aurrera Barakaldoko kultur etxeetan.
Egitaraua mezuari atxikirik doakizue.

2008-09-18

Irteera: LEA ARTIBAI ondoko bidea.



Hurrengo irailaren 27an EGIZU Getxoko euskara elkarteak irteera berria antolatu dut Lea Artibaiko ondoko bidera.

Goizeko 9:00etan geratuko gara Telletxeko metro sarreran, metroa eta bizkaibusa hartuta joango gara Munitibarrera, handik 22,3 km-ko ibilbidea egingo dugu Lekeitiora. Bideko tabernaren batean bazkalduko dugu. Gogoz bazabiltza deitu (619 935 541) edo idatzi (egizugetxo@gmail.com), betiko moduan.

Berbalagunon MENDI taldea zabalik dago, edozeinek har dezake parte, eta lagunen bat engainatu ahal duzu lehenengo egunean bakarrik ez etortzeko

2008-09-07

7 KALEAK BERTSOTAN

Datorren irailaren 13rako 7 KALEAK BERTSOTAN antolatu dau Bizkaiko Bertsozale Elkarteak, kalerik kale Bizkaiko Bertso Zaharrak abesteko.
Kalejira berezi hau 12:00etan hasiko da Santiago plazan.
Erdu zeu be!!!!!!!!!

2008-07-22

EUSKARRI. Barakaldoko Euskaldunon Aldizkariaren zenbaki berri


Zenbaki berri honetan Barakaldo eta euskalgintzari buruzko afera desberdinak topatu ahal izango dituzue, besteak beste, Getxon ospatu zen Mintza Egunari buruzko kronika laburra, "Barakaldo Naturala" lagunei eginiko elkarrizketa zabala, Sagardole musika talde bakaraldarra, iritzi artikuluak, denborapasak, kultur agenda...dena, EUSKARAZ!.
Irakur ezazu hemen

Gazteguna Trapagaranen


Trapagarango II. Gazte Eguna euskal kulturan oinarrituriko jai bat da. Euskal nortasuna bizitzeko sorturiko festa eguna. Herriari euskal kulturaren aberastasuna erakutsi nahi zaio. Tradizioak erakutsiz, berrikuntzak ekarriz, ohitura berriak sortuz eta asmatuz. Jai honetan merkatari, taberna, ikastola eta dantza taldeek hartzen dute parte, besteak beste.
Egitaraua:
11:30- Jaitsiera Zaratatsua. Funikularretik
12:45- Mezua irakurri eta Bertsolariak
13:00- Herri Kurol Apustua ( Arratia, Trapagaran). Arkotxa plazan.
13:30- Mutxiko+ fandango+ larrain dantza
14:30- Herri bazkaria
18:00- Poteoa. Animazioak Oxabi txaranga eta Lapurdiko dantza taldea
22:00- Kontzertuak: burdin Musik maketa lehiaketak oirabazlea+ MALLACAN+ ESNE BELTZA+ JOXPA erromeria.
Goizeko lauretatik aurrera DJ BERTSO txosnan.

2008-07-01

Asteburu naturala

Kaixo lagunok, hona hemen asteburu honetarako plan interesgarri berri bat:
Barakaldo Naturalak interes arkeologiko eta geologikoko martxa gidatua abiaraziko du uztailaren 5ean, larunbata. Gurutzetako Plazan bilduko gara goizeko 8:30ean. Arroletzako harrespilaPeñas Blancas-ko lapiazak eta Tellituko aztarnategiak eta kobazuloak bisitatuko ditugu, ibilaldia 14:00etan Mespelerrekan bukatzeko. Komenigarria da arropa zein oinetako erosoak eta ura edo freskagarriak eramatea.
Datorren hilabetera begira, hainbat irteera antolatzeko asmoa daukate plataformako kideek. Pertsona guztientzat pentsatuta, familia edo lagunekin Barakaldoko gune naturalak ezagutzeko eta gozatzeko aukera ezin hobea. Apunta zaitez!
Kontaktua: 667936126 - barakaldonaturala@gmail.com