BEURKO-BAGATZA auzoko jaien barruan
SASIBURU elkartekoek beste jarduera bat antolatu dugu umeentzat:
NOIZ:
URRIAK-14, igandea.
ORDUTEGIA:
17:30 – 18:30
NORENTZAT:
3tik 8 urte bitarteko umeentzat.
NON:
Santa Teresa elizaren aurrealdean.
Iratxo bat da animazio-saio honen gida; bidaia luzea egingo du basoko zuhaitz zahar baten enborraren barruko aldetik herriraino.
Euskal Herriko ahozko tradizio zaharreko pertsonaiak sartuko ditu narrazioan gutxika-gutxika; lamiak, iratxoak, sorginak, ipotxak, erraldoiak eta herensugeak...
.
Beraz, anima zaitezte eta ekar ezazue zuen umea, primeran pasako dute eta Iratxo honekin!!.
iruzkinik ez:
Argitaratu iruzkina