2019-06-11
Aurten Llanoko jaietan bostgarren aldiz antolatuko dute herri-lasterketa . "Euskaraz bizi nahi dut" dinamikaren baitan kokatutako ekimena hau. Euskaraz bizitzearen aldeko hautua egin eta egindako hautu hori harrotasunez, herri-lasterketen bitartez adierazi nahi da .
NOIZ: EKAINAK-15, LARUNBATA, 11:00ETAN.
NON: LLANO AUZOAN.
Anima zaitez eta parte hartu!!
TOR MAGOA DESERTUKO JAIETAN.
Desertu auzoko jai egitarauaren barruan zenbait ekintza antolatu dira euskaraz. Jarduera horietako bat SASIBURU elkarteak Desertuko jai batzordearekin elkarlanean antolatu du:
TOR MAGOA
NOIZ: EKAINAREN 22an, LARUNBATA, 18:30ean.
NON: PORMETXETA PLAZA. ( DESERTU AUZOAN).
ANIMA ZAITEZ ETA ERDU IKUSKIZUN HONETARA!
2019-05-27
" ETXEKO JANTZIZKO KAXATXOAK" TAILERRA
Barakaldoko berbalagunek etxeko jantzizko (trapillozko) kaxatxoak egingo dituzte mingaina astindu eta tarte on bat pasatzeko. Ohi bezala, euskaraz arituko dira eta gainerako barakaldarrak gonbidatu nahi dituzte eskulan interesgarri honetara.
Jarduera hau Gurutzetako Zentro Zibikoan antolatu dute ekainaren 13 eta 20an (bi saio dira), arratsaldeko 18:00etan.
Javi Leon berbalagunak gidatutako ekimen honetan parte hartu nahi baduzue, izena eman behar da ekainaren 11 baino lehen:
678 626 567 telefonora deituta edota barakaldo_berba@aek.eus helbidera idatzita.
2019-05-21
SUKALDARITZA DIBERTIGARRIA ZUATZUN
Barakaldoko gurasolagunok tailer interesgarri hau izango dugu:
Zer: Sukaldaritza dibertigarria
Noiz: maiatzak 30, ostegunarekin
Zer ordutan: 18:00-19:30
Non: Zuazoko Kultur Etxean
Izena emateko:
maiatzaren 28ra arte barakaldo_berba@aek.eus edo 678 626 567
ANIMA ZAITEZ ETA IZENA EMAN!!
2019-05-10
ERNE!! LITERATUR TXANGOA BERTAN BEHERA UTZI DUGU!!
ALBERTO INURRATEGI. HITZALDI-DIAPORAMA
NOIZ: MAIATZAREN 15, ASTEAZKENA, 19:30EAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA ( CLARA CAMPOAMOR).
........................................................................................................................
LITERATUR TXANGOA ELENA FERNANDEZ idazlearekin.
Txango honetan eleberrian agertzen diren lekuak bisitatuko ditugu idazlearekin eta berak bere idazlanari buruzko azalpenak emango dizkigu, Gurutzetatik abiatuko gara eta Munoan izan ostean ERREKATXOraino joango gara.
NOIZ: MAIATZAREN 18an, larunbata, goizeko 11:00etan.
Nondik abiatuko gara: GURUTZETAko METROKO GELTOKIA (LLANO IRTEERA)
Eman izena: sasiburu@gmail.com
BARAKALDOKO MINTZODROMOA
Urtero bezala, udaberriaren epeltasuna aprobetxatuko dute Barakaldoko Berbalagunek 6. Mintzodromoa egiteko, maiatzaren 23an, ostegunarekin. Kalean bertan (Anaien Parkean, hain zuzen ere) elkartuko dira edari eta pintxo gozo batzuen bueltan euskarak dagokion tokia har dezan. Bi txanda izango dituzte aukeran: 10:00etan eta 18:30ean.
Parte hartu nahi duenak izena eman dezake AEK, Udal Euskaltegi edota Hizkuntza Eskolan; halaber, zuzenean jar daiteke harremanetan Berbalagun zerbitzuarekin:
678 626 567 telefonora deituz edo barakaldo_berba@aek.eus emailera idatziz.
2019-05-06
HERRI URRATSERAKO AUTOBUSA
GAZTE BUSA: BARAKALDO - HERRI URRATS SENPERE
Eguna: maiatzak 12
Ordua: 09:30 etan. Landeta kaletik
Izulera: ( Senperetik) : 18:00etan
APUNTATZEKO: GAZTE BULEGOAN
Prezioa: Barakaldarrek 5,34 € / beste udalerrietakoek 8,55 €
2019-05-04
LITERATUR TXANGOA
SASIBURU ELKARTEAK beste jarduera interesgarria antolatu dugu :
LITERATUR TXANGOA ELENA FERNANDEZ idazlearekin.
Txango honetan eleberrian agertzen diren lekuak bisitatuko ditugu idazlearekin eta berak bere idazlanari buruzko azalpenak emango dizkigu, gurutzetatik abiatuko gara eta Munoan izan ostean ERREKATXOraino joango gara.
Gogora ekar dezagun eleberriaren nondik norakoak
Hildako bi nesken istorioak dakartza Elena Fernandezek eleberri honetara. Horietako bat, benetako istorio batean oinarritutakoa,1712an Barakaldon hil zuten Concepción Tellitukoa gaztearena. Bigarrena, Leire Pérez gaztearena, gaur egungo Barakaldon gertatzen den fikziozko heriotza. Genero-biolentzia salatzen duten bi istorioak kontatu ditu idazleak.
NOIZ: MAIATZAREN 18an, larunbata, goizeko 11:00etan.
Nondik abiatuko gara: GURUTZETAko METROKO GELTOKIA (LLANO IRTEERA)
Eman izena: sasiburu@gmail.com
Harpidetu honetara:
Mezuak (Atom)








