2018-01-10

San Bizenteko jaietan euskaraz

San Bizenteko jaietan laster murgilduko gara.SASIBURU ELKARTEKOok azken urteotan legez pintxo dastaketa antolatu dugu BERBALAGUNekoen laguntzaz.

ZER: PINTXO DASTAKETA.
NOIZ: URTARRILAK-25, OSTEGUNA, ARRATSALDEKO 19:30EAN.
NON: MARTXOAREN 8KO PLAZAN (SAN BIZENTE AUZOAN).
    
Bestalde,  datorren urtarrilaren 26an, ostirala, urteroko  ohiturari jarraituz Bertso afari aparta izango dugu San Bizenteko jaien barruan Kilika bertso eskola, San Bizenteko Jai Batzordea eta Sasiburu elkarteen eskutik.

ZERBERTSO SAIOA
BERTSOLARIAK:  UNAI ITURRIAGA ETA MIREN AMURIZA
NOIZURTARRILAK 26, OSTIRALA. GAUEKO 22:00ETAN.
NON: SAN BIZENTEKO GARAGARDOTEGIAN.


 Sarrerak salgai dituzue Barakaldoko AEK-ko euskaltegian 20 eurotan.




2018-01-01


  SASIBURU elkarteak, Barakaldoko Udal Euskara Zerbitzuak eta euskatzaleon TOPAGUNEAK hitzaldi biziki interesgarria antolatu dugu:

"Barakaldon, euskararen erabilera handitzeko palankak"

Hona hemen hizlarietako batek, Kike Amonarriz soziolingusita, telebista aurkezle eta euskatzale ezagunaren  berba batzuk:

"Gaur egun, lehen aldiz gure historian, lehen lana bilatu edo lehen haurra izan duten Euskal Herriko gazte gehienak D ereduan ikasitakoak dira. Baina zein da beren ohiko hizkuntza? Zein hizkuntzatan hasi dira lanean? Euskara familia hizkuntzatzat al dute? Hurrengo urteetan lortuko bagenu belaunaldi gazte horrek euskara gaur egun baino nabarmen gehiago erabiltzea esparru guztietan, hizkuntzaren normalizazio bidean urrats sendoak egingo genituzke."




 ZER: "Barakaldon, euskararen erabilera handitzeko palankak" hitzaldia.

 HIZLARIAK: Kike Amonarriz eta Iker Martinez de Lagos

 NOIZ: Urtarrilaren 18an, osteguna, 19:00etan

 NON: Clara Campoamor kultur etxean.

ANIMA ZAITEZ ETA ETORRI!







                                                                                                                                                                                 

2017-12-04

BERBALAGUNON TOPAKETA

Barakaldoko berbalagunek, dagoeneko, hitzordua finkatu dute elkar ezagutu eta euskaraz mintzatzeko. Hala Dzipok musika jarriko dio ekimen honi eta elkar ezagutzeko jolasak egoteaz gain, sariak ere izango dira partaideentzat.

Zer: Berbalagunon topaketa. Musika, poteoa, jolasak eta opariak
Non: Gran Parada tabernan, San Bizente kalean AEK euskaltegiaren ondoan
Noiz: Abenduak 15, ostirala
Zer ordutan: 19:00etan.

ANIMA ZAITEZ ETA PARTE HARTU!


2017-11-29

BIZITZAREN LABORATEGIA ARRONTEGIN



SASIBURU elkartekook datorren abenduaren 15ean, ostirala, arratsaldeko 17:45ean beste jarduera interesgarria antolatu dugu umeentzat:


BIZITZAREN LABORATEGIAN

"Marikalanbre bizitzaren laborategian" liburuaren egileak, zientzia oinarri dituzten kontakizun bitxiak eta barregarriak esperimentuekin nahasten ditu, haurren jakin-mina pizteko eta ondo pasatzeko helburuarekin. Esperimentu guztiak gero haurrek berek egiteko modukoak dira, etxeko materialak erabilita, eta inolako arriskurik gabe.

5-8 urte bitarteko haurrei zuzenduta dago.

NOIZ: ABENDUAK 15, OSTIRALA, ARRATSALDEKO 17:45EAN

NON: AINARA AISIALDI TALDEKO LOKALEAN (BIZKAIA KALEA, 36) ARRONTEGIN.


ANIMA ZAITEZ ETA EKARRI ZEURE SEME-ALABAK!!  musutruk!!

2017-11-22

"ZERURA ERORIA" ANTZEZLANA BARAKALDON


  SASIBURU elkartekook  KOMEDIA zoro, ganberroa eta lotsabakoa ekarriko dugu oraingo honetan.   Barre algarak eragitea da antzezlan honen oinarria, funtsa eta helburua.
    Zerbait al dago hil ostean? Zerbait badago, nora goaz? Gora? Behera? Bizitutakoaren arabera erabakiko al da norabidea? Ezinbestekoa da bizitza produktiboa eramatea hildakoekin joan ahal izateko? Nola deitzen dira hilda zaudenean dituzun bizipenak? Hildakoen  bizipenak? Bizi penak? Hil penak?
  Bizitzaldi ez gauza bezain zozo baten ondoren, Armandok zeruan atseden hartzea besterik ez zuen nahi. Baina kapitalismoaren atzaparkadak eta krisi ekonomikoa zeruraino iritsi dira eta ez zuen espero bere produktibitate eskasak atseden hartzea galaraziko zionik. Sartzerik izango al du? Eta zuk, etxeko lan guztiak eginda dituzu arimen mundura bidaiatzeko?



NOIZ: ABENDUAK-14, ARRATSALDEKO 19:30EAN.
NON: SAN BIZENTEKO KULTUR ETXEA. (CLARA CAMPOAMOR).

ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI! PRIMERAN PASAKO DUGU ETA.
BADAKIZUE GEURE JARDUERA GUZTIAK LEGEZ MUSUTRUK!!


2017-11-12

BERTSO AFARIA BEURKO-BAGATZAN



IBARRAKALDU elkartekoen lagunek bertso afari paregabea antolatu dute datorren azaroaren 24an HERRIEN ARTEKO FOLKLORE JAIALDIAren jardueren artean.

BERTSOLARIAK: ALAIA MARTIN, AMETS ARZALLUS
NOIZ: AZAROAK-24, OSTIRALA.
NON: IBARRAKALDU ELKARTEKO EGOITZA.(San Jose kalean.BEURKO-BAGATZAn)

SARRERAK: Barakaldoko AEKn, Argalario tabernan eta Ibarra-kalduko bulegoan. 

Afaria: 15€.

Azken eguna apuntatzeko: azaroak 21, asteartea.

ANIMA ZAITEZ!

2017-10-25

FROM CORK TO KORTEZUBI. BARRY BARREZ

ESTRENALDIA  !!!!!
Barry Barrez ……Berrikuntza          
        
"FROM CORK TO KORTEZUBI"……..BAKARRIZKETA

Duela urte batzuk, euskarazko bakarrizketak egiten hasi nintzenean,  jende guztiak egiten zuen barre; orain, inork ez du barre egiten!!
Zergatik etorri zinen  Irlandatik Euskal Herrira? Zergatik nahi zenuen gure hizkuntza ikasi, eta batez ere, zergatik hasi zinen umorezko bakarrizketak egiten, eta nolakoa izan da esperientzia hori?
Hitzaldi honetan Euskal Herriko zazpi lurraldeetarantz jo  eta gero, saiatuko naiz  nire benetako istorioa azaltzen, hausnarketa moduan, pasadizoekin, eta  nola ez, umorekin.


EGUNA ETA ORDUA:  Azaroak-15, ASTEAZKENA, 19:30ean

LEKUA: , San Bizenteko Kultur Etxea.(Clara Campoamor ). Barakaldo

2017-10-11

SASIBURUKO MENDILERROA. TXANGOA

 BARAKALDOKO BERBALAGUNAK ABIAN DIRA BERRIRO ERE IKASTURTE HONETAN. ORAINGO HONETAN SASIBURU ELKARTEKOOK LAGUNTZA BEREZIA EMANGO DUGU JARDUERA HONETAN:
 
SASIBURU MENDILERROA EZAGUTZEKO TXANGOA.
 
Zer: Txangoa Sasiburu mendilerrora
Noiz: Urriak 22, igandea
Ordutegia: 09:30-13:00
Non: San Bizenteko elizaren aurrean
Jakingarriak: ogitarteko bat, ur botila eta oinetako zein arropa egokiak eraman behar dira.
 
ANIMA ZAITEZTE ETA ETORRI!!