Datorren asteko ateazkenean, URRIAK-12, Beurko-Bagatzako jaien barruan SASIBURU elkartekook magia saio ederra antolatu dugu: TOR MAGOA TOR magoak bere magia ikuskizun
pertsonala aurkezten du! Familia osoarentzako saioa dugu; parte-hartzea, harridura
eta umore fina ziurtatzen dituena. Torrek berrasmaturiko magia joku
klasikoak eta orain arte ikusi izan ez diren beste batzuk nahasten ditu magia dotore eta ikusgarrienarekin!! ZER: MAGIA SAIOA. NOIZ: URRIAK-12, ARRATSALDEKO 18:00ETAN. NON: XAKE PLAZAN (LUIS DE CASTRESANA KALEA). ANIMA ZAITEZTE ETA EKAR ITZAZUE ZUEN GURASOAK ERE!!